2007-10-15

5. jardunaldia Urnieta 0 - 0 Santo Tomas

Zaila izaten da aurreko asteko edo jardunaldi honetako partiduen laburpena egitea. Benetan partidu nekagarri eta astuna izan zen. Behintzat ez genuen azken jardunaldiko itxura eman eta taldea sendoago eta serioago aritu zen. Behin, entrenatzaile batek zera esan zuen: "Partida bat irabazteko gai ez bazara, ez ezazu galdu". Agian hori izan daiteke norgehiagokako alderik positiboena, alegia, lortutako puntua.

Hamaikakoa: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ioritz, Iker (c), Sierra, Ander; Peru eta Andoni.

Ahulkian: Gorospe, Itu( Materazzi), Julen Loinaz, Javi, LEKU eta Albert.

Lehen zatia:

Nahiz eta kanpotarrek baloiaren kontrola izan, gure taldeak ongi eutsi zien erasoei eta kontraeraso azkarren bitartez gola egiteko pare bat aukera on izan zituen. Aukerarik onena, Ioritzek izan zuen. Atezainaren aurrean bakarrik gelditu eta gero, ezin izan zuen gainditu. Zoritxarrez, kanpotarrek ere aukerak izan zituzten, beti ere gure jokalariek egindako akatsak baliatuz.

Bigarren zatia:

Zakarrontzira botatzeko minutak izan ziren. Ez zen ia aukerarik izan eta zati honetan gertatutako geldialdiak ugariak izan zirenez, minutu benetan motelak bizi izan ziren. Behintzat, taldeak kontzentrazioa eta seriotasuna partida bukatu arte mantendu zituen.

Ahaztu egin al zaigu golak sartzea? Golak dira futbolaren oinarria eta elikagaia. Guztien ardura da baloia sareetara bideratzea. Taldea defentsiboki zoragarri dabil, baina golik gabe putzura joango gara. Ziur nago ordea, egoera irauli eta golak sartzen hasiko garela.

P.D. Inork ez zidan esan Egoitz Materazzi fitxatu genuenik.jajaja.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

4 comentarios:

Iker dijo...

Jokalaririk onena saria.

Azken partidatako emaitzak eguneratu behar ditut. Lasai bihar edo etzi edo hurrengorako prest egongo baitira.

3 puntu: Ioritz. Aurreko partidan bezala, aste honetan ere, gure jokoari zentzu gehien eman zion jokalaria izan zen. Beti baloia eskatzeko prest eta honi irteera egokiak emanez. Lastima izan zuen aukera sartu ez izatea.

2 puntu: Gorka. Ederki atzean. Beti bezala ziur, goitik eta behetik.

puntu 1: Jonte. Nahiz eta Igorri egindako pase batean huts egin, partidu oso serioa egin zuen bere homologoa bezala.

Hurrengo partidutik hiru puntuak ekarri behar ditugu.

Andoni dijo...

Aupa ekipo!!

Iker, atzo esan bezela, gaur idatzikoit:

3 puntu: Ioritz. Eskuin aldetik ondo ibili zen eta baloiarekin arriskua sortu zuen eta defentsa ondo gainditu.

2 puntu: Gorka. Atzean segurtasunhandia emanaz eta aurrelariari ez zion aukera askorik eman.

puntu 1: Peru. Nahiz eta pase batzutan huts egin, zelai erdian ongi moldatu zen.

Aste hontan irabazi beharra dago!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Kaxo gazteok!!

Aste berri bat eta beste partida bat asteburuan, oraingo hontan garaipena? ea egia dan, atzekaldean jokatzen duzuenok lasai..jeje. Hasiko geala aurrelari eta erdilariak golak sartzen, pazientzia. Santo Tomas-en aurkako partida irabaztekoa izan zen baino...Hauek nere puntuak:

3 puntu: Gorka--> Oso sendo defentsan, arazorik gabe.

2 puntu: Iker--> Partida osoan lekua ondo hartuta ibili zen eta lehen zatian etzuen batere galdu goiko baloietan.

1 puntu: Peru--> Azken pase hori emateko jokalari ona da eta larunbatean erakutsi zuen.

Animo ekipo!!!

Buf lanera nitxok, ya berandu..

Anónimo dijo...

Egun on Guztioi!!!!!

3 puntu:Ioritz: Futbolean jokatu zuen bakarra. Arriskua eraman zuen bakarra.Lan asko eta ona. Benetan,oso ondo.

2 puntu: Tele: Beti bezain ondo atzekaldean. Arazorik gabe.

1 puntu: Iker: Lan asko beti bezala, ze baloi moztu zion aurrelariari igorren aurrean zegoenean!!!!!