2007-10-01

3. jardunaldia Urnieta 1 - 1 Mundarro

Liderraren aurkako partida honetan taldeak irudi polita eman zuen. Oso serio eta gogor kokatu zen zelaian eta hiru puntuak lortzeko zorian egon zen. Pena bat izan zen azken emaitza baina sailkapenean beste puntu bat gehitzeak konfidantza emango dio gure taldeari.

Hamaikako honekin atera ginen zelaira: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ander, Iker (c), Peru, Albert; Rodri eta Iñigo.

Ahulkian: Gorospe, Itu, Andoni, Leku, Javi eta IORITZ.

Lehen zatia:

Aurreko bi partidatan bezala, arerioak oso indartsu atera ziren eta hasierako minutu horietan -arrisku handiegirik gabe- gure ate inguruetara iritsi ziren. Gure taldea gogor eta kementsu gelditu zituen eraso hauek eta pixkanaka jokoa sortzen hasi zen. Aukera garbirik sortu ez arren arerioek gure kontraeraso zitalak sufritu zituzten bat baino gehiagotan. Beraiek ordea, soilik geldikako jokaldietan sortzen zuten arriskua. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiko ginela ematen zuenean, Gorkak gol ederra sartu zuen. Ederra, ez sekulakoa izan zelako, baizik eta azkar eta zuhur ibili zelako. Etsaien akatsa baliatu zuen gure zentralak burukada bikain eta zorrotz baten bidez gure taldea aurretik jartzeko.

Bigarren zatia:

Hasierako minutuak gureak izan ziren. Aukera onak izan genituen bigarren gola sartzeko baina tamalez ez zen iritsi. Kanpotarrek aurrera jo arren ez zituzten zirrikiturik topatzen gure sare defentsiboan baina geldikako jokaldiak oso bestelakoak ziren. Izan ere, altuera handiko jendea zuten eta susto bat baino gehiago sortu ziguten. Azken minutuetan iritsi zen ez beharra. Bukaerarako hamar minutu falta zirela korner bat atera eta aldaratzean kanpotarrek berdinketaren gola lortu zuten. Bukaera arte ez zen emaitza mugitu.

Mutilak, liderraren aurka itxura ederra eman genuen. Horregatik zoriondu egin nahi zaituztet. Hala ere, aurreko astean gertatu bezala, honetan ere, geldikako jokaldi bat eta gero sortutako aldaratze baten ondorioz sartu ziguten gola. Hau ekidin beharra dago. Jokaldi hauek oso puntualak dira eta kontzentrazio osoz defendatzea beharrezkoa da. Puntu ugari hemendik etorriko zaizkigu; Baina ezin dugu puntuak era honetan joaten utzi.

Hala ere, beste puntu bat. Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

12 comentarios:

Iker dijo...

Partiduko puntuazioak ematen hasi zaitezkete. Hauek dira nere puntuazioak:

3. Gorka: Defentsan zoragarri. Aurrelariak desesperatu egin ziren.Gainera gola sartu zuen. Segi horrela.

2. Tele: Gorka bezala lan ederra. A zer nolako defentsak. Bizkarra zainduta duzula jakiteak sekulako segurtasuna ematen du.

1. Albert: Ezkerra izan arren eskubian ederki aritu zen. Oso ongi aprobetxatu zuen bere abiadura eta lateralari egurra eman zion. Sakontasuna eman zigun.Gainera asko lagundu zuen atzean.

Besteek ere lan ederra. Hau da jarraitu behar degun bidea. Animo mutilak.

Anónimo dijo...

Bueno, que el entrenador no me quiera poner mas de 5 minutos pues bueno.... pero que tu no me pongas ni entre los convocados....(barkatuko dizut akats hau)

Hauek aste hontako puntuazioak:

3:Gorka: Anticipandose en TODAS.

2:Iñigo: sujetando muchos balones y movilidad.

1:Tele:Betiko linean, oso erregular.

Haciendo un comentario off-topic, esan beharra dago larunbateko farra oso ona izan zala,había alguno que iba ya sabemos como pero...

Agur bero bat. Geroarte.

Iker dijo...

Joder Ioritz.Barkatu. Me cagüen....oraintxe konponduko det.

Larunbateko farra oso ona bai.

Unknown dijo...

Puntuazionak, nere ustetan:

3 puntu: Gorka. Jonte hainbeste puntu hatzeak aurreko partiduetan esnatu egin duela dirudi (lehen ere ondo zebilen).

2 puntu: Igor. Irteeretan nahiko larri ibili zen baina izugarrizko "parada" egin zuen bigarren zatian.

puntu 1: Ander. Oso habila bandan, nahiz eta baloi gutxi jasotzeko aukera izan.

Besteetan baina zailagoa izan da puntuak ematea, partidua kaskarra izan baizten nere ustez. Ea hurrengoan ere zailatasun hori dagoen baina ondo jokatu izanagatik.

Anónimo dijo...

jajaja....lasai Iker motel, broma zan. Atzo neukan una rayada de flipar ta bueno entrenatzeko gogoik gabe neon egia esan.

Me da lo mismo que no me pongas entre los convocados mientras sigamos puntuando..jajaja.

Geroarte.

Andoni dijo...

Iepa gaztek, hemen dezue nere puntuaketa

3 puntu: Gorka. Gola sartzeaz gain, partidu guztian zehar oso ondo ibili zen. Partidu guztiak horrela jokatu behar baditu ostiralen juerga egin ez gero...... earki gaude!!!!

2 puntu: Albert. Eskuin aldetik arituta ere, oso ondo ibili zen.

puntu 1: Jonte. Besteetan baño okerrago hasi zen, baña partidua aurrera joan ahala, Gorka bezelaxe oso ondo aritu zen.

Anónimo dijo...

Hauek dira nire puntuazioak:

3. Telle: Oso ondo defentsan,baloi guztiak ateratzen zituen eta beti bezela segurtasuna ematen.
2. Albert: Bere abiadura erabiliz, taldea oxijenatzen zuen eta sakontasuna ematen zion.
1.Igor: Hori da Hori geldiketa!!!

Anónimo dijo...

Hortxe doa nire puntuazioa:

3 puntu: Gorka. Defentsan beti bezain ongi ibiltzeaz gain (aurrelariek ezin izan zuten gainditu), taldearen gola sartu zuen, behar den tokian egoteagatik.

2 puntu: Albert. Entrenatzaileari eskubitik jartzeko gomendioa egiten hasi beharko ginateke, bertan erosoago eta hobeto ikusten zaio eta.

puntu 1: Ander eta Rodri. Erasoan konfidantza handiaren dabiltza eta baloia beraien hanketan dabilenean, eroso sentitzen direla ikusten da.

Anónimo dijo...

puntuazioak:

3 - Gorka: defentsan izugarri eta gainera gola sartu zuen

2 - Iker: erdian baloi asko moztuz eta baloia aurrera ateraz

1 - Ander: hegalean zegoenean arriskua eraman zuen etsaien atera

Anónimo dijo...

Oain denboa detela, klasifikazioa begiratzen eon naiz, ta ze nahi dezue esatea baino aurtengo helburua goran eotea izan behar du. Fijatzen bazeate lehen 3 partidetatik 1. eta 3. posizioetan dauden ekipoen aurka jokatu degu eta bueno, ikusi deu ez diala gu baino askosaz ere gehiago, gure kanpoan oso gogorrak garela erakutsi arren, etxetik kanpo hala dela ere demostrau behar deu.

Iker dijo...

Zurekin ados nago Ioritz. Talde konpetitiboa dugu eta partidu bakoitzean gogo eta borroka berdina aurkezten badugu partida asko irabazi ditzakegu eta goaildean egon.
ANimo mutilak...

Anónimo dijo...

apa mutilak!!
Hauek aste honetako puntuazioak:

3 puntu: Gorka eta Telle. Aurkarien eraso guztiak ederki geratu zituzten. Defentsan zoragarri.

2 puntu: Iker. Aurkariak kankailuak izan arren baloi altuak bereak ziren.

1 puntu: Alber. Bizi jokatuz eraso politak sortu zituen.