Hamaikakoa: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ioritz, Iker(c), Sierra, Ander; Peru eta Julen Loinaz.
Ahulkian: Gorospe, Larra, Leku, Javi, Iñigo eta Albert.
Lehen zatia:
Hasierako minutuetan joko polita egin genuen. Banda zein erdialdetik erraz sartzen ginen eta aukera politak sortu genituen. Tamalez, ezin izan genituen hauek zehaztu eta talde Irundarrak izan zuen aukera bakarra sareetara bidali zuen. Gehigi barkatzeak ondorio latzak izaten ditu futbolean eta guk hori bizi izan genuen aurreko larunbatean. Gol honetatik atsedenaldira arte saiatzen jarraitu genuen baina alferrik.
Bigarren zatia:
Zati honetan jokoa korapilatsuagoa izan zen. Gola sartzeko presak akats batzuk egitera behartu gintuen. Aukera gutxiago izan genituen baina partidaren pisua guk eraman genuen. Gola ez zen iristen eta gauzak are eta zailago jarri ziren Anderren kanporaketarekin. Anderren hitzak honako hauek izan ziren: "Jokaldi bat besterik ez diot KOMENTATU. Horregatik atera dit txartela". Egozketa honek taldea bat gutxiagorekin utzi arren, gora jo eta azken minutuetan gure Xabier Perurenak falta bat maixuki jaurti eta txapela kentzeko moduko gola sartu zuen. Bejon deizula Xabier!!!Gol hau eta gero, taldea atzean sartu ordez, bigarren golaren bila abiatu zen. Tamalez ezin izan genuen lortu eta puntu sistrin batekin itzuli behar izan genuen etxera.
Aiaiaiai!!!Gero eta gertuago ikusten ditugu beheko postu madarikatu horiek. Hurrengo partida irabazi beharra dago mutilak. Esaldi hau azken asteetan gehiegi entzuten ari naiz eta nazka-nazka eginda nago.Gora UKE!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Bestalde, hona hemen Andonik argazkilariak lagatako azken partidako argazkiak:





6 comentarios:
JOkalaririk onena saria:
Aurreko astean ia ez zuen inork ere ez parte hartu. Aste honetan parte hartzea handiagoa izatea espero dut.
3 puntu. Xabier Perurena jauna. Falta maisuki jaurtitzeaz gain, gure jokoari zentzua eman zion. Lastima aste honetan joan egingo zaigula.
2 puntu. Coton(to). Partida serio eta agresiboa egin zuen. Hegaletik ederki igo zen. Agian beroegi aritu ere bai.
Puntu 1. Ioritz. Pixkanaka forma hartzen ari da. Baloia oinetan zuenean ongi. Coton-ekin jokaldi politak egin zituen bandatik.
Egun on guztioi......eta joer....kronika argazkiekin....Oso ondo!!!
Bueno nire puntuazioak:
3 puntu: Peru: Gol ederra sartu zuen eta partidu oso ona jokatu zuen. Erasoko jokaldi gehienak bere anketatik pasa ziren,beti jokaldi onena aukeratzen. Gure erasoko jokoari zentzua ematen diona da.
Modu askotan botako zaitugu faltan Xabi!!!!Eutsi Jankilandian!!!
2 puntu: Ioritz eta Koton: Egaletatik eramaten zen arrisku guztia Ioritzek eraman zuen. Sarritan lortu zituen erdiraketa arriskutxuak eta erraz uzten zituen bere markatzaileak atzean.
Eta Kotonek konfiantza duela ikusten da. Defentsiboki partida serioa egin zuen eta bere egaletik,gora egin zuen oso ongi.
puntu 1: Sierra eta Iker: Baloi asko berreskuratu zituzten eta defentsiboki ondo egon ziren.
Iepa gaztek!!
Nere puntuazioa honakoa da:
3puntu: Peru, falta bikain jaurti zuen eta erasoan baloiarekin ederki ibili zen.
2puntu: Ioritz. Ikusten da geroz eta hobeto dagoela fisikoki eta konfidantza hartzen ari dela, ea horrela jarraitzen duen.
puntu1: Iker. Zelai erdian bikain baloi mordoa berreskuratuz bai goitik eta baita behetik ere.
Eskertzen da Iker partiduro lan hau hartzea eta partiduko kronika ikustea. Egia esan hemen gabiltza betikoak botoak ematen, ea norbait gehio animatzen dan. Arrazoia dezu esaten dezunian beti hari garela: hurrengo partida irabazi behar... eta azkenian betikua. Guk eta ez beste iñork atera behar dugu hau aurrera, eta lana denon artean burutu behar dugu. Honi buelta eman behar zaio, bestela gauzak okertu litezke eta ez da oso gustokoa klasifikazioko azken postuetan egotea. Animo mutillak. Hauek nere puntuazioak:
3 puntu: Peru. Gure salbatzailea. odol hotzarekin eta partida bikaina egiñaz.
2 puntu: Coton eta Iker. Nahiz eta postu desberdinetan jokatu, biek ekipo honi falta zaion bultzakada hori eman zioten eta asko eskertzen da. Oso ondo biyak.
1 puntu: Telle eta Gorka. Partida osoa kontrolatuta eraman zuten, kanpo nahiko motela zegoen eta aurrelariei aurre hartzea etzan oso errexa, baino ederki ibili ziren.
PD: asteburu hontako afaria.... komentatu diate como que 30€? Estáis echos unos borrachos e? jajajaja....Animo gaztiak. Tooooooooooooooooope.
mmmmm, 30 euro...jeje. mmmmm...ixildu egingo naiz.
HOri bai, afariaren kronika ere egin behar da eta argakiak igo. Boluntarioren bat idazteko?
Hitz gutxiago kalean eta gehiago hitz egin behar da zelaian. Iritsi da iada, zelaian hitz egiteko momentua, hor erakutsi behar baita irabazteko griña.
Aurreko lanbateko puntuazioak hortxe doaz:
3 puntu: Iker. Zelai erdian beti bezain lan iluna egiten eta erasorako momentuan, gehienetan baino argiago eta konfiantza gehiagoz.
2 puntu: Ioritz. Hegaletik mina egin zuen. Hala ere, batzuetan, bertikalago eta konfidantza gehiagoz jolastea eskatuko nioke. Izan ere, horrela jolasten duenean, gehienetan bere marka gainditzen baitu.
puntu 1: Peru. Gol polita hura!! Baloia hanketan genuenean, beti laguntzak ematen, bere burua eskainiz. Jokoari zentzua ematen, azkeneko pase horretan baloi mordo bat galdu arren (como decia algun mister d primera: prefiero k mi jugador se ofrezca siempre y se equivoque, a k mi jugador se esconda en su espacio y sea correcto).
Faltan botako zaitugu!! Bai zelaian, bai zelaitik kanpo!! Creo k va a ser mi mes mas formal desde hace tiempo,jaj!!!
Publicar un comentario