2007-10-08

4. jardunaldia. Tolosa "b" 1 - 0 Urnieta

Toc!Toc!Toc! Ba al dago inor etxean?. Mutilak, zer arraio pasa zitzaigun aurreko larunbatean?. Galtzeko moduak daude, baina aurreko larunbatekoa ezin da errepikatu. Itxura penagarria eman genuen eta azken asteetako egoera irauli behar dugu. Zaila izaten da mota hauetako partiduen kronika egitea, gure aldetik irudi ezin okerragoa eman genuelako. Era berean, ezer gutxi egin genuenez laburpen motza egingo dut. Sanmielak pasa dira zorionez.

Hamaikakoa: Gorospe; Coton, Jonte, Gorka, Ima; Ioritz, Iker (c), Sierra, Javi; Ander eta Andoni.

Ahulkian: Igor, Loinaz, Larra, Peru, Iñigo.

Lehen zatia:

Lo atera ginen. Gaizki kokatuta. Beti berandu iristen ginen jokaldi guztietara. Baloi gabe gaizki eta baloiarekin okerrago. Lau hitzetan hori izango litzateko lehen zatiaren laburpena. Benetan oso irudi latza eta penagarria eman genuen.

Bigarren zatia:

Apur bat esnatu eta baloiarekin hobetu arren, tolosarrek arriskua egiten jarraitu zuten. Kontraeraso pare bati esker zerbait hurbildu ginen etsaien ate inguruetara baina alferrik. Gainera, bukatzeko hamar minutu falta zirela, etxekoek garaipenaren gola lortu zuten. Bukaera arte nahi eta ezin aritu ginen eta porrotarekin bueltatu ginen etxera.

PUUUUUUFFFF. Mutilak, egoera honi buelta eman behar diogu. Aurreko larunbatekoa ezin da errepikatu. Hurrengo partidua Santo Tomasen aurka dugu eta hiru puntuak etxean gelditu behar dira.

Aste honetako emaitzak eta sailkaPENA

8 comentarios:

Iker dijo...

JOkalaririk onena saria.

Oso zaila izaten da mota hauetako partidetan puntuak ematea baina tira:

3 Puntu. Partidako jokalaririk onena. BEti baloia jasotzeko prest, arerioen ate inguruetara arriskua eraman zuen gutxienetakoa bera izan zen. Nahiko bertikal aritu eta bere hegalean oso egoki jokatu zuen.

2. puntu. Julen Loinaz: Baloia hanketan zuela zentzudun aritu zen gutxienetakoa izan zen. Langile.

Puntu bat. Poti, Jose Mari, Ioritz, Imanol Rodriren guraso, Maitane eta Usabalera hurbildu ziren zaleei. Larunbatean ikusitakoa latza izan baitzen.jajaja. Gure jokalariei puntua eman behar zaienez, Peruri emango diot, bere irteerarekin gure jokoari zentzu pixka bat eman ziolako.


Animo mutilak.

Iker dijo...

joe. Nere burua ederki dago ba. Hiru puntuak Ioritz-i eman dizkiot

Anónimo dijo...

Partida txarra bai, baino entrenamenduak hobeagoak ez diren bitartean ez det uste asko hobetuko degunik. Hauek nere puntuak:

3 puntu Iker: Saiatu zan jokoari norabide bat ematen, hala ere etzan oso errexa.

2 puntu Julen: Beste animo bat eman zion partiduari, atera bota zuen bakarrenetakoa.

1 puntu Andoni: Asko mugitu zan goikaldean, nahiz eta golik ez sartu, lan ederra egin zuen.


Bueno, ez da errexa partidu hauetan puntuak ematea baino beno... Ez daukagu hobetzea besterik.

Andoni dijo...

Aupa ekipo!!!
Ioritzi arrazoia ematen diot, partidu exkaxa, baño entrenamenduak ere.... astelehenekoa zer izan zen???? Iker, goatze haiz Lizarrek esandakoa?? Inprobisazioa balore bat da, ba uste det Jonek ederki erabiltzen dikela.

Puntuazioa:

3 puntu: Ioritz. Leher eginda bukatu zuen, baño entrenamenduak fundamentuzkok iten baditeu eskuin alderako jokalari ederra daukagu.

2 puntu: Txitxibaina. Baloia asko eramatea gustatzen zaion arren, arrisku handia sortzen du.

puntu 1: Larra. Defentsan nahik ondo moldatu zen eta baloi asko moztu zituen.

Anónimo dijo...

Nire puntuazioak

3 puntu - Julen Larrarte: Defentsiboki, bigarren zati oso ona egin zuen eta bere jarrera goraipatzekoa da, bigarren zatian atera eta dena eman zuen. Taldeko onena izan zen nire iritziz.

2 puntu - Ioritz: Sakontasuna eta arriskua eraman zuen bakarra. Poliki poliki gora dijoa eta noski hori taldearentzako oso ona da.

Puntu 1 - Iñor ez

Iker dijo...

Bai, astelehenekoa ez digu hobetzen lagunduko. Baina egia esan, entrenatzaileak kulpa gutxi du. Batzuk lesionatuta gaudelako eta beste batzuk konpromiso laboralak dituztelako...azkenean jende gutxi entrenatzera.

Gora UKE!!!

Anónimo dijo...

Bueno, ez det uste ezer komentatu beharko denik asteazkenekotik, espero det biyar adostasun batera iritsi izana.

Asteburu hontan ezinbestekoa da 3 puntuak ateratzea, etxean indartsu jarraitu behar dugu ta momentuz bisitari bezela ateratzen ez duguna gure kanpuan lortu beharko. Ea bakoitzak zer egin behar duen pentsatuz ateratzen den eta hau aurrera eramaten dugun.

Animo mutilak!!

Anónimo dijo...

Egoera honetatik ateratzeko modu eta bide bakarra, taldean dauden arazoak zelaitik at utzi eta zelaian denak elkarrekin lanean jarraitzea da.

Larunbateko partidutik ezer gutxi esateko. Puntuazioak emateko ere gogo gutxi, baina hor doa:

3 puntu: Ioritz. Partiduko onena izan zen, talde honek ain beharrezkoa duen sakontasun eta "descaro" hitza eman baitzion. Izan ere, bakoitza bere partzelan gordeta baldin bagaude, ezer gutxi dago egiteko.

2 puntu: Julen Loinaz jauna. Askotan ahoa isilik balu, askoz hobeto izango zen bai taldearentzat bai beretzat nagusiki. Baloia hanketan duela, taldeari beste zentzu bat ematen dio.

puntu 1: Inork merezi ez duela pentsatzen dudanez, ez diot inorri emango.

Aupa ekipo!! Denak elkarrekin bihar irabaztera!