Denboraldiko partidurik errez eta lasaiena izan zen aurreko larunbatean jokatu genuena. Taldeak hiru puntuek ezinbesteko garrantzia zutela zekien eta hasieratik abiatu zen garaipenaren bila. Kanpotarrek ezer jokatzen ez zutela nabaria zen, ez baitzunten ia partidu osoan arriskurik sortu.
Lehen Zatia:
Hasierako minutuetan izan ezik, gure taldeak goitik behera agindu zuen zati honetan. Nabaria zen irabazteko nahia eta beharra. Hala ere, kanpotarrak aurreratu ziren falta baten bitartez. Bai, berriro ere taldeak partidua atzetik hasi zuen. Baina, ez ginen urduri jarri eta joko bizkor bezain eraginkorrari esker aukerak sortzen hasi ginen. Aukera garbiak sortu arren, baloiak ez zuen sartu nahi, baina gure nagusitasuna oso argia zen eta horrela Julenek bedindu egin zuen partidua azkerrez egindako jaurtiketa baten bidez. Minutu gutxietara, berriro ere Julenek gol polita lortu zuen kanpotarren morala apurtuz. Zati honetako azken minutuetan hirugarren gola sartu genuen Rodrigori esker, atsedenaldira lasaitasunez joanez.
Bigarren zatia:
Gainontzeko berrogeitabost minutuak denboraldiko lasaienak izan ziren. Gure atezaina izugarri aspertu eta polikiroldegiko kafetegira joatea ere pentsatu zuen. Baloia erraz eta garbi mugitu genuen, etengabeko arriskua sortuz. Kanpotarrak partidutik ezabatu egin ziren. Hogei minutu falta zirela markagailuak zortzi eta batekoa adierazten zuen eta gure taldeak partidua lasaitu egin zuen.
Gure atzetik dagoen Soraluze taldeak irabazi zuenez, ezin genuen hutsik egin. Taldea sendo aritu zen partiduan eta hori oso garrantzitsua da azken partiduari aurre egiteko. Hurrengo jardunaldia azkenekoa izango da. Berdinketa bat nahikoa da datorren urtean igotzeko, baina beharrezkoa da hiru puntuen bila ateratzea. Azker esfortzua egin behar dugu. Animo Mutilak!!!
Azken jardunaldiaren faltan, aste honetako emaitzak eta sailkapena
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 comentarios:
Hori dek Hori patxanga puxka....eta pentsa "Batzuk" lehenengo 20 minututan urduri zeudela¡¡¡¡ Edozein partidu galdu dezakegula onartu behar dugu......hori zure burua lasaitzen du eta hobeto jokatzen duzu...Hori da ni egiten detena.......
Eta asteburu hon tan erregionaleko lehenengo mailara....Eta Ospakizunak....(espero det...)
Bai gorka, espero dezagun dena ongi atera eta lehen mailara igotzea.
Estoy con Gorka en lo de los 20 minutos, si vosotros sentisteis eso ,solo tratar de pensar el que esta fuera lo que puede sentir ,tenia los huevillos que no me entraban en el hueco de los ojos imaginaros hasta donde se me subieron.Pero bromas aparte el último partido tanto el esfuerzo como la disciplina tienen que ir de la mano y estos dos ingredientes aderezados con el rigor técnico-táctico hay es nada asi que ha currar que son dos dias. El premio esta asegurado.ANIMO MUTILAK.
Apa mutillak!!!
Partidu baten faltan gaude zer gertatuko den jakiteko. Seguru nago ez duzuela hutsik egingo eta datorren denboraldian lehenengo mailan egongo garela.
Animo denei eta laster arte!!
GORA URNIETA!!!!
Publicar un comentario