Aspaldiko aldian izandako garaipen lasai eta ziurrena. Taldea oso serio egon zen hasieratik eta zortzi partida eta gero, markagailuan aurretik jartzeko gai izan zen. Hil ala biziko partidu hontan, taldeak aurpegirik onena eman zuen.
Lehen zatia:
Taldea lasai eta ideia garbiekin atera zen zelaira, eta horrela, hasierako minutuetan partiduaren pisua eraman zuen. Jokoa zuzena bezain garbia izan zen momentu batzuentan eta jokaldi politak ikusteko parada ere egon zen. Horrela, korner baten bitartez, Sierrak burukada eder batekin huts eta batekoa igoarazi zuen markagailura. Handik gutxira, kontraeraso batean, Anderrek bigarren gola sartu zuen. Hala ere, denboraldiko zenbait partidatan gertatu bezala, lasaitu ordez, taldeak falta arriskutsuak oparitzen hasi zen. Horrela, lehen zatiko azken hamar minutuak ahazteko modukoak izan ziren.
Bigarren zatia:
Tentsioa galdu gabe zelairatu zen taldea. Lehenengo minutuetan partida hozteko gai izan zen, baina geldikako jokaldi baten ondoriz sortutako aldaratze batean kanpotarren gola iritsi zen. Gol honek urduri jartzeko betarik ez zigun eman, izan ere, handik bi minutura, Anderrek atzelari baten huts zinestezin bat probetxatuz hirugarren gola sartu baitzuen. Gol honekin kanpotarrak desmotibatu eta behera etorri zen. Horrela, Javik ederki bukatu zuen kontraeraso bat, mugiezina izango zen lau eta batekoa markagailura igoaraziz. Hemendik aurrera, aukera argiak izan genituen arren, markagailua ez zen mugitu.
Soraluzeren berdinketa eta gero, emaitza honek bi partiduen faltan igoera gure esku uzten digu. Zoragarria izango litzateke hurrengo astean, gure zelai eta zalegoen aurrean igoera ospatzea. Hurrengo jardunaldian Irungo Landetxa Futbol Taldea izango da arerioa, ezer ez jokatzen duen taldea, baina haien etxean gauzak zailak jarri zizkigunak.
Animo mutilak, eskuetan dugu!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Cada vez queda menos y el esfuerzo se vera recompensado con el ascenso y unas buenas celebraciones.Andoni esta de baja una semana minimo pero lo tendremos con nosotros apoyandonos y animandonos.Un ultimo esfuerzo mutilak y a recoger nuestro premio.Cuatro entrenamientos a tope.El sabado la cena bien luego estamos los que nos retiramos pronto y los que desayunan en aballarri esos si que son portentos fisicos menuda fuerza,bueno me despido capi Agur
Iepa mutilak!!!
Denbora asko da zuekin hitzegiten ezdetela baina ekipoko berri guztietaz enteratzen naiz, errealan kontra jolastuko duzuela adibidez. Ni partidurako ez naiz egongo baina afarirako seguruna baitz eta bestela juergarako.
Baino hau egin aurretik lehenengo mailara igo behar dugu eta seguru nago igoko garela.
Glasgowtik eskuminak denei eta laster arte.
GORA URNIETA!!
Publicar un comentario