Denboraldi guztia partida honetan zegoen. Orain arte egindako lan guztiak ez zuen ezertarako balio Soraluzeren aurkako partidan huts eginez gero. Ez genuen hutsik egin, eta igotzeko aukera guztiak gure eskuetan daude. Ez dugu inor begiratu behar. Partidua eroa izan zen. Edonork irabazteko modukoa.
Lehen zatia:
Azken zortzi partidatan gertatu bezala, aurkariak oso goiz aurreratu ziren gure atezainak egindako akats bati esker. Kolpe hau oso gaizki jasan zuen gure taldeak eta etxekoek partida hausteko aukera bikainak izan zituzten. Hala ere, pixkanaka gure taldea berpiztu eta partidaren pisua hartzen hasi zen. Atsedenaldira 1-0 emaitzarekin joan ginen.
Bigarren zatia:
Hasierako minutuetan oso berdindua izan zen. Baina gure entrenatzaileak egindako aldaketek partidaren pisua guztiz aldatu zuten. Gure taldea gehiago eta arrisku handiagoarekin iristen hasi zen. Aukerak bata bestearen atzetik iristen ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi. Baina partida bukatzeko hamar minutu falta zirela, Ituk korner bat buruz errematatu eta baloia sareetara bidali zuen. Hemendik aurrera partidua gure eskuetan erori zen. Berrogeita bostgarren minutuan alboko sake bat eta gero Andonik hiru puntuak Urnietara bideratu zituen. Baina partiduko azken minutuan, epaile jaunak inor ikusi ez zuen penalti bat pitatu zuen. Benetan lotsagarria epaileran erabakia.
Taldeak zeraman inertzia ikusita, batek baino gehiago sinatuko zukeen emaitza hau, baina partiduaren nondik-norakoa ikusita zapore gazi-gozoa uzten digu. Hala ere, igoera gure eskuetan dago eta ezin dugu aukera hau mespretxatu.
Bestalde, Lazkao Futbol Taldea zoriondu nahi dut egindako igoera fase bikainagatik.
Jardunaldi honetako emaitzak eta sailkapena
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Kontuz Btls-rekin, 3 puntutara daude partidu bat gehiago daukatela...aste hontan ez dute jokatzen eta hurrengo astean soraluzen jokatu beharra.
Eta Kontuz Trintxerperekin,4 puntutara daude,eta gure kontra jokatzen dute...motibazio haundiarekin etorriko dira...guri irabazi ezkero...
Cuidado hay que tener con todos pero sobre todo con nosotros mismos y con el enemigo interior de cada uno que es el peor
¡Animo mutilak!
Esto hay que actualizarlo que el sabado ganamos 4-1 aupa Urnieta cada vez queda menos para recoger el fruto del trabajo bien echo.
Haber Iker Banea al anonimo este que seguro que es el entrenador del Soraluze¡¡¡¡¡¡¡........................................o eso o Juanjo jejejejejejejejjee
Eskertuko nuke, ahal izango balitz, komentario guztiak euskaraz izatea.
Administratzailea
a bai....barkatu...ez nintzan gogoratzen.....haber nola esango nuke euskeraz......Baneatu¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡jejejeje:))
Publicar un comentario