Sufrimendu askorekin eta denboraldiko partidarik kaxkarretetakoan hiru puntuak etxean gelditu ziren. Azken partiduetan gertatu bezala, taldeak oso itxura tristea eman zuen, batik-bat jokoa sortzerako orduan eta izugarri kostatu zitzaion Bergarako taldea menperatzea.
Lehen zatia:
Partida goizean goiz jokatu izan balitz bezala, gure taldea erabat lo atera zen. Horrela, kanpotarrek izandako lehen aukeran aurre hartu zuten. Jokaldia zelai erdian sortu zenetik, sarean bukatu arte, taldearen akats kolektiboa izan zen. Hemendik aurrera, kapotarrak atzean sartu eta gure joko geldo eta zentzugabea lasai defendatzen aritu ziren. Posesioa erabat gurea zen, baina ez genien batere minik egiten. Gainera euren ate inguruetara iristen ginen bakoitzean, feriako eskopeta batek baino arrisku gutxiago sortzen genuen. Hala ere, atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zirela, Javik, baloi luze bat kontrolatu, jaurtiketa gurutzatu bat egin eta atezainaren laguntza apartari esker partidua berdindu zuen.
Bigarren zatia:
Partidak lehen zatiko bidetik jarraitu zuen, hau da, kanpotarrek ez zuten inolako arazorik gure erasoak gelditzeko. Minutuak aurrera joan ahala, puntuen banaketa gero eta garbiagoa zen, baina gure atezainak luze bidalitako baloia bat baliatuz, Andonik bi eta batekoa igoarazi zuen markagailura. Hemendik aurrera, denboraldi osoan zehar gure ezaugarri izan den defentsa solidoari esker ezinbestekoak ziren hiru puntuak etxean geltidu ziren. Eta bukatzeko minutu gutxi falta zirela, Julenek atezaina aurreratuta ikusi eta hirugarren gola egin zuen.
Partidaren aspektu positiboak:
1. Garaipena. Hiru puntu hauei esker, lehen postuan kokatu gara. Ez zen garaipen argi eta garbia izan, baina garaipena azken finean.
2. Zortea. Askotan izkututa dagoen elementu hau, azken partidatan askotan agertzen ari da. Hori bai, agertzen den bezala, desagertu egin daiteke.
Partidaren aspektu negatiboak:
1. Partidaren hasiera. Azkeneko bi partidetara lo atera gara. Markagailuan atzetik hasi gara eta partidei buelta ematea asko kostatu izan zaigu.
2. Inertzia negatiboa. Aitortu beharra dago, azken aste hauetan taldea beheruntz egin du. Nahiz eta emaitzak onak izan, egoera hau irauli egin behar dugu, apirilean denboraldi osoko partida garrantzitsuenak jokatuko baititugu. Ez izan dudarik, guztia aurrera aterako dugu.
Aste honetan ez da partidarik izango. Atsedenaldi hau positiboa izango delakoan gaude. Alde batetik, lesionatuta dauden jokolariak berreskuratu, eta bestetik, aipatutako inertzia negatibo hori gelditzeko.
Jardunaldi hontako emaitzak eta sailkapena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario