2007-04-16

2. jardunaldia. Urnieta 1 - 2 Lazkao

Epaileagatik atzeratutako partida garrantzitsu honetan, taldeak deboraldiko irudirik txarrena eman zuen. Arerio zuzena zen Lazkaoren aurka galdu egin zuen talde gorritxoak eta igotzeko aukerak handiak diren arren, azken partidatan ematen ari den itxurak, jarraitzaileak egoera ezkor batera eraman ditu.

Lehen zatia:

Berdindua bezain penagarria izan zen partiduko hasierako fase hau. Bi taldeek ez zuten batere jokorik aurkeztu eta erritmoa oso motela eta aztuna izan zen. Hala ere, kanpokoak aurreratu ziren falta baten bidez, zati honetako erdialdean. Gure taldeak berriro ere atzetik ekin zion partiduari, aurreko lau partidutan gertatu bezala. Handik gutxira, Urnietako aurrelaria den Rodrigok, atezainaren aurrean bakarrik gelditu eta, lasaitasun handiz goitik sartu zion gola. Beraz, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ginen.

Bigarren zatia:

Gure taldeak izugarrizko aukerak izan zituen lehendabiziko hamar minutuetan, eta hauek huts egin eta gero, Lazkaotarrek hartu zuten partidaren pisua. Kanpotarrek ez zuten joko onik egin, baina euren jokoa gailendu zen gurearen gainetik. Puntu banaketa eman behar zela zirudienean, Lazkaoko taldeak bigarren gola sartu zuen. Hemendik aurrera, Urnietarrak nahi eta ezin aritu ziren bigarren golaren bila, baina alferrik. Hiru puntuak Lazkaora abiatu ziren.

Partidaren aspektu positiboak:

Horrelako partidatan alderdi positiboak ateratzea oso zaila da. Baina argi dago, norgehiagoka hau inflexio puntu bat izan behar dela. Denboraldiko momenturik txarrenean gaude, eta egora irauli beharra dugu.

Partidaren aspektu negatiboak:

Porrota:
Berebizikoa ez zen arren, izan zen taldearen aurka izan zelako, emaitza oso negatibotzat jo daiteke.

Irudia: Azken partidatan gertatu bezala, irudia benetan tamalgarria eskaini genuen. Taldeak norabidea galdu du.

Hurrengo partida berriro ere Lazkaoren aurka izango da, baina oraingo honetan, beraien etxean. Aukera bikaina dugu lurretik jaiki eta denboraldi hasieran ginen taldea izateko.

ANIMO MUTILAK!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Puffffffff...........Taldearen itxura oso kaxkarra izan zen.......Lazkaotarrak partidua nahi zuten tokira eraman zuten eta gu ez giñan enteratu ere egin¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ Partiduan pasa ziren gauza guztiak, joku txarra,atzekaldeko eta aurreko akatsak,etb norabide batera eraman zuen partidua...porrotara. Lazkaoko taldearentzako dena bikain atera zen...beraiena eta guria.