2007-04-27

9. jardunaldia: Lazkao 1 - 0 Urnieta

Berriro ere porrota. Taldearen egoera benetean txarra bilakatu da aken bi porroten ondorioz. Sailkapen aldetik aukera handiak gelditzen diren arren, taldeak ematen duen itxura eta irudia urnietar jarraitzaileak desmotibatzeko ezinhobeak dira

Lehen zatia:

Aukera guztiak gureak izan ziren arren, ez genuen inondik inora joko onegirik aurkeztu. Hainbeste huts egin eta gero, Lazkaotarrek korner baten bitartez sartu zuten partiduko gol bakarra izango zena.

Bigarren zatia:

Taldeak erreakzionatzeko zantzurik ez zuen eman. Nahi baina ezin aritu zen partiduan, minutuak aurrera zihoazen bitartean zelaian galduta. Lazkaotarrak fisikoki leher eginda zeuden arren, lehen zatian baino aukera gutxiago sortu genituen.

Partidaren aspektu positiboak:

Bat ere ez

Partidaren aspektu negatiboak:

Porrota: Sailkapena asko estutzen duen porrota izan zen honakoa, huts egiteko aukerarik ez dugu.

Irudia: Azken bi hilabetetan bezala, txit gaiztoa.

Aste hontan ez dugu partidarik, atsedenaldia dugulako. Lau partida gelditzen dira, eta nahitaezkoa da laurak irabaztea, igoera amets izaten jarrai dezan.

2007-04-19

Futbolariak al dira hauek?

Urnietak ez zuen aurreko larunbatean partidu polita egin. Are eta gehiago, talde gorritxoak nahiko partidu triste eta kazkarra egin zuen. Hala ere, talde guztiaren morala igotzeko, bideo hau ikusteko gonbitea egiten dizuet. Benetan, jokalari hobeagoak sentituko zarete. Bideo honetako aspektu positibo bakarra: Musika! Goza ezazue Europe-ekin bideo zoragarri honetaz.

2007-04-16

Kirola eta Elikadura

Argi dago taldearen gaur egungo egoera ez dela batere egokia. Faktore ezberdinek eragina izan dezakete gure errendimenduan. Horietako bat elikadura izan daiteke. Hortaz, taldekide eta gainontzeko pertsonentzako, hona hemen kirolari baten elikaduraren inguruan hitz egiten duten zenbait web orrialdeen link-ak:

Kirolarien elikadura








Hidratatzea beharrezkoa da













2. jardunaldia. Urnieta 1 - 2 Lazkao

Epaileagatik atzeratutako partida garrantzitsu honetan, taldeak deboraldiko irudirik txarrena eman zuen. Arerio zuzena zen Lazkaoren aurka galdu egin zuen talde gorritxoak eta igotzeko aukerak handiak diren arren, azken partidatan ematen ari den itxurak, jarraitzaileak egoera ezkor batera eraman ditu.

Lehen zatia:

Berdindua bezain penagarria izan zen partiduko hasierako fase hau. Bi taldeek ez zuten batere jokorik aurkeztu eta erritmoa oso motela eta aztuna izan zen. Hala ere, kanpokoak aurreratu ziren falta baten bidez, zati honetako erdialdean. Gure taldeak berriro ere atzetik ekin zion partiduari, aurreko lau partidutan gertatu bezala. Handik gutxira, Urnietako aurrelaria den Rodrigok, atezainaren aurrean bakarrik gelditu eta, lasaitasun handiz goitik sartu zion gola. Beraz, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ginen.

Bigarren zatia:

Gure taldeak izugarrizko aukerak izan zituen lehendabiziko hamar minutuetan, eta hauek huts egin eta gero, Lazkaotarrek hartu zuten partidaren pisua. Kanpotarrek ez zuten joko onik egin, baina euren jokoa gailendu zen gurearen gainetik. Puntu banaketa eman behar zela zirudienean, Lazkaoko taldeak bigarren gola sartu zuen. Hemendik aurrera, Urnietarrak nahi eta ezin aritu ziren bigarren golaren bila, baina alferrik. Hiru puntuak Lazkaora abiatu ziren.

Partidaren aspektu positiboak:

Horrelako partidatan alderdi positiboak ateratzea oso zaila da. Baina argi dago, norgehiagoka hau inflexio puntu bat izan behar dela. Denboraldiko momenturik txarrenean gaude, eta egora irauli beharra dugu.

Partidaren aspektu negatiboak:

Porrota:
Berebizikoa ez zen arren, izan zen taldearen aurka izan zelako, emaitza oso negatibotzat jo daiteke.

Irudia: Azken partidatan gertatu bezala, irudia benetan tamalgarria eskaini genuen. Taldeak norabidea galdu du.

Hurrengo partida berriro ere Lazkaoren aurka izango da, baina oraingo honetan, beraien etxean. Aukera bikaina dugu lurretik jaiki eta denboraldi hasieran ginen taldea izateko.

ANIMO MUTILAK!!!

2007-04-02

8. Jardunaldia. Urnieta 3 - 1 BTLS

Sufrimendu askorekin eta denboraldiko partidarik kaxkarretetakoan hiru puntuak etxean gelditu ziren. Azken partiduetan gertatu bezala, taldeak oso itxura tristea eman zuen, batik-bat jokoa sortzerako orduan eta izugarri kostatu zitzaion Bergarako taldea menperatzea.

Lehen zatia:

Partida goizean goiz jokatu izan balitz bezala, gure taldea erabat lo atera zen. Horrela, kanpotarrek izandako lehen aukeran aurre hartu zuten. Jokaldia zelai erdian sortu zenetik, sarean bukatu arte, taldearen akats kolektiboa izan zen. Hemendik aurrera, kapotarrak atzean sartu eta gure joko geldo eta zentzugabea lasai defendatzen aritu ziren. Posesioa erabat gurea zen, baina ez genien batere minik egiten. Gainera euren ate inguruetara iristen ginen bakoitzean, feriako eskopeta batek baino arrisku gutxiago sortzen genuen. Hala ere, atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zirela, Javik, baloi luze bat kontrolatu, jaurtiketa gurutzatu bat egin eta atezainaren laguntza apartari esker partidua berdindu zuen.

Bigarren zatia:

Partidak lehen zatiko bidetik jarraitu zuen, hau da, kanpotarrek ez zuten inolako arazorik gure erasoak gelditzeko. Minutuak aurrera joan ahala, puntuen banaketa gero eta garbiagoa zen, baina gure atezainak luze bidalitako baloia bat baliatuz, Andonik bi eta batekoa igoarazi zuen markagailura. Hemendik aurrera, denboraldi osoan zehar gure ezaugarri izan den defentsa solidoari esker ezinbestekoak ziren hiru puntuak etxean geltidu ziren. Eta bukatzeko minutu gutxi falta zirela, Julenek atezaina aurreratuta ikusi eta hirugarren gola egin zuen.

Partidaren aspektu positiboak:

1. Garaipena.
Hiru puntu hauei esker, lehen postuan kokatu gara. Ez zen garaipen argi eta garbia izan, baina garaipena azken finean.

2. Zortea. Askotan izkututa dagoen elementu hau, azken partidatan askotan agertzen ari da. Hori bai, agertzen den bezala, desagertu egin daiteke.

Partidaren aspektu negatiboak:

1. Partidaren hasiera. Azkeneko bi partidetara lo atera gara. Markagailuan atzetik hasi gara eta partidei buelta ematea asko kostatu izan zaigu.

2. Inertzia negatiboa. Aitortu beharra dago, azken aste hauetan taldea beheruntz egin du. Nahiz eta emaitzak onak izan, egoera hau irauli egin behar dugu, apirilean denboraldi osoko partida garrantzitsuenak jokatuko baititugu. Ez izan dudarik, guztia aurrera aterako dugu.

Aste honetan ez da partidarik izango. Atsedenaldi hau positiboa izango delakoan gaude. Alde batetik, lesionatuta dauden jokolariak berreskuratu, eta bestetik, aipatutako inertzia negatibo hori gelditzeko.

Jardunaldi hontako emaitzak eta sailkapena.