2008-11-10

9. jardunaldia. Urnieta 4 - 0 Lengokoak

Aurreko jardunaldian azkeneko minututan galdu eta gero, Lengokoaken aurka irabazi beharra zegoen..Eta egia esan, egurra jaso zuten Donostiarrek. Urnietakok lan defentsibo polita egin zuen eta ez zien utzi aurkariei baloia jolasten. Txakurrak bezala, kosk egin genien etengabe eta goitik behera hiru puntuak merezita lortu genituen. Esan beharra dago, talde txuri-beltzaren inguruan luzatu ziguten informazioa zertxobait aldatuta zegoela. Bejon deigula mutilak!!!

Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Telle, Sierra; Imanol Andrés, Albert, Iker (c), Peluko I, Peluko II, Iñigol Andrés.

Ordezkoak: Gorospe, Jabat, "BERVEL", Larra, Leku, Elias eta Ander Real.

Lehen zatia:

Hasieratik partidua gurea izan zen. Zelai osoan presio ezinhobea egin eta baloi pila bat berreskuratu genituen. Ez genien aukera txikiena ere eman. Aukera argiegirik sortzen ez genuen arren, baloia donostiarren area inguruan zebilen etengabe eta arriskua usaintzen zen. Halako batean, jokalari, ikusle eta teknikoek bestelako jokaldi bat espero zutenean, Coton jaurtitzaile esperimentatuak falta bat maisuki jaurti eta etxekoak aurretik jarri zituen. Txapela eta galtzak kentzeko moduko falta dudarik gabe. Gol honek gehiago motibatu gintuen eta askotan gertatu bezala, Julen Loinazek ezkerretik arerio pare bat atzean utzi eta bere erdiraketa atzelari batek bere atean sartu zuen. Kanpotarrek ezin zuten erreakzionatu jokalari gorritxoek aukera txikiena ere ematen ez zietelako, denbora guztian kontzentratuta eta serio aritu baitziren. Gainera atsedenaldira iristeko segundu gutxi falta zirela, Iñigol Andresek hirugarrena egin zuen partida itxiz.

Bigarren zatia:

Urnietarrak ez ziren erlaxatu eta berdin defendatzen jarraitu zuten. Sekulako intentsitatea sartu zioten jokoari eta erdialdean beste behin baloia lapurtu eta gero, Iñigo Andresek pase ederra sartu zion bere anaia Imanol Andres-i eta honek atezaina gainditu ondoren laugarrena igoarazi zuen markagailura. ALELUYA!!Hemendik aurrera norgehiagoka nahasten hasi zen. Epaileak kanpotarrak txartel pare batekin zigortu, hauek berotu eta sarrera itsutsi batzuk ikusi ziren. Zorionek odola ez zen ibaira iritsi eta partida horrela bukatu zen.

Ondo mutilak, oso ondo. Partida polita jokatu genuen, bai aurrean eta bai atzean. Bide onetik goaz. Badakigu nola jolastu eta zertara. Jokalari bakoitzak badaki zein den bere betebeharra eta erloju suitzar baten antzera funtzionatzen ari gara. Gainera fisikoki zoragarri gaude. Animo Mutilak!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Uste dut partidan zehar zenbait argazki egin zirela. Egoitz, ahal izanez gero pasa iezazkidazu. Orain mundu guztia bozkatzera. Teknikoek ere euren iritzi eman dezakete noski!! Gora UKE.

9 comentarios:

Iker dijo...

Halako partidatan zaila izaten da puntuak banatzea, eta hori seinale ona da dudarik gabe.

3. Julen "Levanto las manos de antemano" Loinaz. Labana gurinan sartzen den bezala, hala aritu zen gure txitxilibaina. Ondo dagoenean pila bat ematen dio talde honi.

2. Ander "Pásamela Julen" Loinaz. HOnek ere partida polita jokatu zuen. Aurrera begira fin eta atzera begira langile.

1. Imanol Andres. Azkenean gola egin zuen gure beltzak. Merezi zuen egindako lan zoragarriarengatik. Presioan ederki, baloi pila bat moztuz eta erasora iristen.

Andoni dijo...

Atsaldeon ekipo!!

Lehenik eta behin zorionak partidua irabazteagatik, larunbat atsalde luze eta aspergarria poztu zenidaten.

Bestalde, esan behar dut martxa honetan futbola utzi edo partiduetara joateari utzi beharko dudala, izan ere ni ez noan bakoitzean goleadaz irabazten degu!!!!

Beno, asteazkenen ikusiko gea entrenamenduan, bihar ezin baitet joan.

Aste hontan Usurbili ere egurra!!!!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Aupa ekipo.Zerbait hidatzi biarkoa hemen ze bestela moskeatu itea "baten bat".

Partidu ona ta KONTROLATUA izan zan, ta ez gaude ohituta holakota gu.Buenonerre puntuk hauek dia:

3.Imanol Andres.Betiko lana intzun ta gañea GOL BAT sartu zun.

2.Julen Loinaz.Ondo jolastu zun ta kejatu in biarrian korrika intzun.Gañea gol bat probokatu zun.

1.Julen Larrarte.Atea zanian ondo jolastu zun ta partiduko anekdotatako bat intzun; regateatu intzien eta buelta eman baño lenago "aiba" esan zunian. Bankiluan par pixkat ingenun.

Gorospe naiz.

Anónimo dijo...

KAIXO TALDE.
DATU BAT DENENTZAKO;NAHIZ ETA LENGOKOAK AZKEN POSTUAN GELDITU,EGIN GENUENA IZUGARRIZKO MERITUA DAUKA.ETA HEMEN DATUA:

LENGOKO TALDEARI,KENTZEN BADIOGU GUK EGINDAKO 4 GOLAK,BAKARRIK, 7 ZITUZTEN BERE AURKA.HAU DA,OIARTZUN ETA BETI GAZTE KENDUZ, BERAHIEK ZIREN,ESTADISTKA HONETAN HIRUGARRENAK.
BERAZ,ES DA "MOKO DE PAVO" GUK EGINDAKOA.
MANTEN DEZAGUN TENTSIOA!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

aupa ekipo!

Azkenik partidu lasai bat izan genuen.Hasieratik ongi kokatuak eta kontzentratuak.Oso gutxi behar genuen arriskua sortzeko,eta horrela gozada bat da jolastea.

Bueno nire puntuak:

3.Julen Loinaz.Jakien bezala jolasten duenean ekipoak izugarri notatu eta eskertzen du.Horrela jarraitzen badu, horrelako partidu on gehiago izango ditudu.

2.Iker.Nere ustez ez dago kategoria honetan gohitikan iker baino baloi gehiago irabazten duen inor.

1.ander Loinaz.Jokalari onen klasea jolasterako orduan izugarria da.

Azkenik esan nahi dizuet ander Realen tsonkatilak ez duela pinta onik.Igandean oso izorratua zebilen.

Aste onetan;MAS DE LO MISMO!!!!!!

COTON

Egoitz dijo...

Buenas!!!!

Cómo se nota que esta semana hemos ganado. Qué rapidez para actualizar y comentar....

Buen partido. Sin complicaciones. Jugado a buen ritmo. A ver si dura esta racha de buen juego, la acompañamos de resultados y nos metemos de lleno en la pelea de arriba. No tengo duda de que vamos a estar ahí.

Los puntos:

3 Puntos: Larra. Gente imprescindible en todos los equipos. A pesar de no contar con oportunidades, aprieta como el que más y crea buen ambiente. Si encima, nos deja detalles como ese "ayyyyy" del partido.....

2 Puntos: Igor. Poco trabajo, pero bien solventado. Bonita parada al inicio de la segunda parte, que de no haber estado acertado, se nos podía haber complicado el partido.

1 Punto: Hermanos Loinaz. Muy buen partido de los dos. No sé a quién de los dos dárselo, y claro, para que no me chillen.... Bien en ataque y trabajando más que de costumbre en defensa. Un fallo, "la boquita".

Los demás también os mereceis puntos, pero.....

Por cierto, comentar, que somos el tercer equipo menos goleado.

Hasta gero

Anónimo dijo...

Egunon guztioi, em hum em, ez hobeto arratsaldeon!!!!

Normalean kosta egiten zaigu defentsiboki erritmoa mantentzea partidu osoan, baino larunbatean egin genuen lana paregabea izan zen gure Igor maitia lan gutxi euki zezan (BAINA HOBETU DAITEKE!!!).

Iñigok, aspaldiko partez berriro zulatu zuen aurkariaren atea eta logikoki, ori bere buruarentzat oso ona da(gainera fisikoki gaizki zegoen. Meritu gehiago dauka) , aurrelariak gola behar dute eta.
Portzierto, jokaldi polita egin zuen bere anaiarekin, honek gola sartzeko!!!!!Imanol andresen gola!!!!!Bai adiskide-entzuleok!!!!jejeje

Portzierto, a ze gola sartu zuen gure jaurtitzaile esperimentatua!!!!!!

Bueno ona hemen nire puntuazioak:

3 puntu: Iker Lizarralde,Imanol Andres,Albert fuentes:
Partiduaren gakoak izan ziren. Erdialdean defentsiboki egin zuten lana oso ona izan zen. Baloi mordoa lapurtu zituzten. Lengokoaren erdiakldea ito zuten.

2 puntu: Julen Loinaz: Azkeneko 25 metrotan baloia hartzen zuenean, arriskua usaintzen zen.

puntu 1:Jon Rekalde: Gol zoragarria eta defentsiboki bikain. Gorantza dator gure coton, partidu onak egiten ari da eta!!!!

Bueno mutilak bi aste hauetan ikusiko da zer nolako taldea izan nahi dugu, bi partidu kanpoan. Lehengo denboraldian, partidu bakarra irabazi genun kanpoan( eta nola irabazi, mama mia) eta hontan oraindik ez dugu irabazi.

Aio!!!!

Anónimo dijo...

Apa ekipooooooooooo

wno, emen nire punttuak:

3 puntu: imanol andres...korrika, gora eta behera, eta gainera GOLA!!!

2 puntu: albert: imanolen antzera izkin batetik bestera...lana errazten saiatzen ikerri..eta gainera iñigori gol pasea

puntu 1: FRANKOtonTIRADOR...q golazo...partidua bide onetik asteko armiarma akatzaile onek guztia zulatu zuen...

Beno, eta orain esadistika batzuk, la sexta bezala:

100% veces que Imanol ha metido gol en la actual temporada ha coincidido que han jugado xabi y larra.... (biak batea)

100% de veces que hemos ganado 4-0 esta temporada han jugado xabi y larra....a la vez

100% de veces que coton a metido un gol por la escuadra han jugado...blablabla


ta golak errekuperatuitugu!!bazan garaia!! urnietako festetatik bakarra por partido!!oixe!!ondo iña!!enga aioooo

Anónimo dijo...

K pasa txabales!!

Partidu ona eta serioa benetan egin genuena eta behingoz, partidu lasaia bai jokatzeko eta ikusteko. Bazen garaia, horrelako partidu bat bizitzeko!!

Partiduaren puntuazioekiko, hauexek dira nire puntuak:

3 points: Julen " no seas tan intermitente " Loinaz. Horrela jokatu ohi duenean, diferentziak markatu ditzazkeela nabaritzen da. Baina horrelako kalitatea edukirik, ezin daiteke horrela desaprobetxatu. Partiduro horrela jolasteko gai dela deritzot.

2 points: Iker Lizarralde, Imanol Andres eta Albert. Gorkarekin bat nator eta partiduaren gakoa zelai erdian egon zela deritzot. Hirurek egindako presioak, taldeari irteera asko eman zizkion eta besteei lanak erraztu zizkiguten.

1 point: Ander " lo de ser intermitente viene de familia " Loinaz. Partida ona eskuinean jolastutakoa, bere maila erakutsiaz. Kalitatea barra barra dago familia honetan, baina behar bezala erabili behar. Horrela jarrai!!

Ba aste honetan, usurbil, irabazi beharko, gure taula honetan beste aurrera pauso bat emateko. Egin dezakegu eta egingo dugu!!!