Bi zati ezberdin izan zituen partida izan ze larunbatekoa. Lehendabizikoan urnietarrak gailendu ziren. Bigarrenean ordea, intentsitatea jeitsi eta kanpotarrak izan ziren partidaren menperatzaileak, hori bai, inolako aukerarik sortu gabe. Futbolean badago esaldi mitiko horietako bat. Horrela dio: "Ezin baduzu irabazi, ez galdu". Nere ustez puntu polita lortu genuen talde fisiko baten aurka, baina hiru puntuak lortzea gure eskutan egon zen dudarik gabe. Beste behin saria eskutatik ihes egin zigun.
Hamaikakoa: Gorospe; Gorka(Manuel Pablo), Telle, Leku, Sierra; Iker (c), Imanol Andres, Ander Real; Andoni, Albert eta Iñigol.
Ordezkoak: Igor, Jabat, Peluko I, Peuko II, Belver, Elias.
Lehen zatia:
Partidako lehen erdia gurea izan zen. Hainbatetan iristen ginen aurkakoaren area inguruetara eta, aukera garbiegirik sortu ez genuen arren, arriskua etengabe usaintzen zen. Lesakako basurdeek, Erraldoi buru zutela, ezer gutxi egin ahal izan zuten. Hori bai, beti bezala, gure taldea gabonetara aurreratu eta zenbait opari utzi zituen kanpotarren tximiniaren alboan, baina zorionez ez zituzten opariak iriki. Esan bezala, partidua gure eskuetan zegoen. Horrela, Andoni Sorronek alboko sake bat bortizki atera, Iker Lizarraldek baloia buruz atzeraka ikutu, eta bi urte eta gero, alegia, zazpi mila aldiz egindako jokaldi bat eta gero, bigarren zutoinean Albert Fuentes-ek burukada geldiezin baten bidez gorritxoak aurretik jarri zituen. Aleluya!!!! Azkenean norbait adi zegoen!!! Hemendik aurrera, atsedenaldira iritsi arte Urnietarrak izan ziren nagusi baina aukera garbiegirik sortu gabe.
Bigarren zatia:
Talde honek pila bat gorroto ditu atsedenaldi, etenaldi eta lasaitasun egoerak. Hauek eta gero, lo ateratzen da guztiz. Larunbatean, berdina pasa zen. Intentsitaterik gabe, gaizki kokatuta eta baloiarekin kamuts eta triste. Honek guztiak Lesakarrak berpiztu eta animatu zituen. Ezin diegu gure menpean dauden taldeei bizitzeko aukera txikiena ere eman. Kojona!!! Ez zuten aparteko arriskurik sortu, baina egindako jaurtiketa bakarretako batean gola sartu ziguten ia zelai erditik. Falta egin omen zidaten, baina egia esan, nik ez nuen ezer sentitu. Hemendik aurrera, ezer gutxi. Bigarren zatiko aspekturik egokiena, honen amaiera.
Nere amonak esaten duen bezala, "Pasito a pasito se llega lejos". Egia da, baina zailena egin eta gero ezin dugu partidua zakarrontzira bota. ANIMO MUTILAK!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena
Hurrengo astean Rotetari egingo diogu bisita. Partida zaila izango da, dirudienez talde polita dute....Bah! Pasajesek, Idiazabalek, Hernanik...talde pila batek kalitate handia omen zuten, baina guztiek probatu zuten gure ezpaten metala. Egurra!!!
Utzi komentarioa mesedez!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
9 comentarios:
Aste honetako puntuaketak:
3 puntu. JOnte. Bai jauna. Atzealdean kaiserra. Oso azkar, aurrelariei aurre hartuz etengabe. Gainera baloi irteera zoragarriak eman zituen. Zorionak!!!
2 puntu. "Grano en el culo" Iñigo Andres. Hori da eta, Un puto grano para la defensa. Partida zaila izan zuen erraldoiren aurka baina aukera pare bat sortu, falta arriskutsuak probokatu eta lan handia egin zuen. Segi horrela!
Puntu bat. "Manuel Pablo" Gorka. Bai jauna. Arrotza egiten zaion posizio batean ederki moldatu zen. Diagonal pare bat egitea falta izan zitzaion baina defentsan paregabe. Beti aurkariaren gainean, inolako aukerarik eman gabe. Pocos defensas enciman como el señor Pardavila.
Buenas!!!
Lástima de partido. Hicimos lo difícil, ponernos por delante, pero en la segunda parte no pudimos estar a la altura. Una pena, porque nos hubiéramos puesto muy bien, pero no pasa nada, lo importante es estar arriba al final.
Los puntos:
3 Puntos: Iker. Te los quitaría por no ir a la cena, pero como lo que se puntúa es el partido.... Abarca mucho campo, y por alto corta muchísimo.
2 Puntos: Iñigo "Chillón" Andrés. Como siempre, trabajando arriba, no dejando que salgan cómodos con el balón. También, como siempre, dándonos sustos pensando que le han partido la pierna o abierto la cabeza.
1 Punto: Gorka Pardavila. Al igual que el resto de la defensa, muy bien. Algún desajuste en coberturas, pero fué algo muy puntual. Otros partidos se merecía también puntuación, al igual que Telle, Coton, David...
Esta semana Roteta. Sábado cinco y media. Café de putxero rico rico.... Pero eso no va a ser lo único bueno que nos traeremos de Herrera ¿verdad?
Bihar arte.
Atsaldeon ekipo!!! Iker, Rui falta zaik jartzia!!!
Nere aste hontako puntuazioa:
3puntu: Iker. Menuda limpieza por el medio campo!! alde batean eta bestean baloiak mozten.
2puntu: Jonte. Honek ere baloi asko moztu zituen eta atera ere ongi.
puntu1: Gorka. Denbora asko pasa da Gorka ez dudala lateral moduan jokatzen ikusi, eta egia esan oso ondo ibili zen.
Beno, aste hontan Roteta tokatzea, partidu politta izan daiteke. Ea Behobiaren aurka bezain ondo jokau eta irabazten deun.
Kaixo denoi!!!
Nire puntuazioak:
3 puntu Iker: Bere lana beti bezain ondo egin zuen. Baloi guztiak(guztiak!!!) lapurtu zituen goitik(bueno bat ez, golarena jejeje) eta beitik ere lapurketa asko egin zituen. Bestela ere, kobertura guztietan ondo.
2,5 puntu Telle: Gure defentsaren izeberraren punta. Agintzen,mozten,baloiari irteera ematen...
Puntu 1 Iñigo: Gola falta zaio, baino bestela, goikaldean min egin zuen bakarra.
sampedrotarrak 6 - Roteta 3.
Porrot oso gogorra beraientzat, amorru askorekin aterako dira larunbatean.
Gorka nahiz.
K pasa equipo!!
Atsedenaldian etxera joan izan bagina, hobe izango zen denentzat. Eso es, no jugar a nada y estar deambulando por el campo. No podemos hacer lo mas dificil y cagarla de este modo. Esperemos que hayamos aprendido una leccion mas para la siguiente.
Puntuazioak:
3 puntu. Iker "cabezon" Lizarralde. Astero bezala, lan ikaragarria berea, baloi mordo bat moztuz (goitik eta behetik). Atzelariei lana errazten dion jokalari horietako bat da hau.
2 puntu. Gorka "lateral derecho de largo recorrido" Pardavila. Beste aste batzuetan ere merituak egin ditu puntuak lortzeko y aqui esta su compañero de fatiga y de juerga para acordarse de el. Erasoan, asko igo gabe, baina defentsan beti egin ohi duen bezala, ederki.
puntu 1. Iñigo "metenos un gol" Andres. Lan ikaragarria berea, azkenaldian egin ohi izan duen bezala. Erraldoiri lan gehiago eman beharko ziolakoan nago.
Otra semana mas, un partido menos y seguimos ahi arriba, pero las diferencias son escasas. Irabaztea tokatzen da aste honetan, estoy harto de tanto empate a lo Clemente!!!
Telle naiz. Gorka, aqui esta la euskaltzainda para corregirte, naiz, no nahiz.
Iñigo
Kaixo mutilak!!irabazteko partidua eduki genuen larunbaten baino ezin denean ezin da.Asteburu hontan irabazita dena listo!!hauek dira nere puntuazioak:
3 puntu: Iker "el patilargo". Partidu oso ona zelai erdian, goitik eta betik irabazten eta beti egon behar den lekuan.Jarraitu horrela!!
2 puntu: telle "la rubia" jaja. Oso ondo atzealdean defentsa guztiari segurtasuna ematen eta ondo agintzen.
1 puntu: Gorka "manuel pablo". Eskubin jolastea tokatu zitzaion ta ondo moldatu zen naiz ta bere lekua ez izan.Beti bezala lan ederra.
Ekipo ez preokupatu nere golengatik.Nahiago det golik ez sartzea eta salikapenean goian egotea...Telle no me metas presion jajaja
Apa ekipo!!!!!
Lehen zatian aurpegia eman genun Astapotru hauen kontra,eta bigarrenean bueno zer egingo deu...
Aste honetan ROTETA,irabazi behar deu azken ateratako 2puntuk , oso honak izateko.
Puntuaketak:
3 puntu:TELE. Hitz batean.¡¡¡¡Bikain!!!!.
2puntu:Iker eta Iñigo "zhizhuka"(Erraldoi, Doraemon..). Batek, erdialdean egindako ikaragarri lanagatik eta beste, Erraldori lana ematen.
PD:Iker eta Iñigo segi horrela!!!
puntu1:Gorka.Gaueko erorketarengatik jejejeje, eta lateral moduan oso ondo moldatu zen, lan polita.
Musuk,
Sierra
KAIXO TALDE......ABISU BAT EMATEKO.
ESAN ANONIMO TIPU HORREI,ROTETAK USURBILEN GALDU ZUELA 0-1.
GERTA DAITEKE,BERA FANDEIRA JOATIA LARUNBATEAN,TOURING-EN AURKA JOLASTEKO BERRIRO.
MANTEN DEZAGUN TENTSIOA.
AGUR
apa!! beno, lenguan idatzi nun komentariua baño ez ziaten publikau, asik oain idaztet!!
3 puntu: Albert!! golakin partidua bideratu zuen baina ezin izan genuen definitu!!
2 puntu: gure erraldoi IKER!!! earki buruz zein behe-behetik... bizikletak ez ditu egiten baiña bai defentsan lan ikaragarria.
puntu 1: Gorka.... Cotonek kontuz eduki biarkou ze....jejeje wno osondo!
ta urnietako festetatik aurrea partidu guztitan GOL BAKARRA lortu deunez....espabilatu inbiarko gea!!! bestela NI delantero!!!!!!!!!jejejejeje
gaur atope lengokuen aurka mutilak!!!!!!!
Publicar un comentario