2008-10-13

5. jardunaldia. Urnieta 1 - 0 Munibe.

Beste garaipen bat eta erdipurdi jokatuz. Garai berriak iritsi dira Urnietara, izan ere aspaldian ez zen gertatzen hain partidak eskasak eginez hainbeste puntu ateratzea. Nahiko partida orekatua izan zen. Talde bakoitzak aukera pare bat izan zuen baina zorionez gola besteen atean iritsi zen. 10 puntu 15etik. Zoragarri mutilak, horrela jarraituz gero, Leonidas Spartanoak ere ez gaitu geldituko.

Hamaikakoa: Goros; Coton, Gorka, Jonte, Sierra; Ander Real, Iker (c), Imanol Andres, Albert, Peluko eta Iñigo.

Ordezkoak: Elias, Larra, Jabato, Xabi Belver, Julen Loinaz eta Andoni.

Lehen zatia:

Hasierako minutuak goitik behera gureak izan ziren. Aurreko astean bezala erraz jokatzen genuen eta atzealdean ez genuen sufritzen. Baina Oreretan pasa zitzaigun bezala, guk egindako akatsek konfidantza eman zien aurkariei eta aukera pare bat izan zuten markagailua irikitzeko. Gure taldea nahiko larri ibili zen hogei minutu inguruan. Zorionez, atsedenaldia baino lehenago esnatu eta aukera politak izan genituen markagailuko oreka hausteko.

Bigarren zatia:

Ez zen izan historiako zatirik onena, ezta gutxiago ere. Ez genuen ez joko eta ez aukera garbiegirik sortu eta, ordea, gure atean susto anitz sufritu genituen. Zorionez kanpotarrek ez zituzten izandako aukerak probestu eta bizia eman ziguten. Aldaketek beste itxura bat eman zioten taldeari eta horrela, Imanol Andres-ek baloia Andoniri zabaldu eta honek kontrol orientatu zoragarri bat egin eta gero ederki bukatu zuen jokaldia. Bukaerarako minutu pare bat falta ziren eta horrela, hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Denboraldi hasierako ezinhobea egin dugu. Ea emaitzek berdin jarraitzen duten, eta ahal bada jokoak gora egiten duen. Animo mutilak!!!

Por zierto, aste honetan ez baditut 8 komentario baino gehiago ikusten ez dut kronika bakar bat gehiago ere egingo. Muxuak denori!!!

10 comentarios:

Anónimo dijo...

porromponpero porromponpon irabazi degu porromponpero porromponpon irabaztea merezi genun........Ez .......galtzea..... Bai.....baino merezi edo ez merezi, igual da, irabaztea da garrantxitsuena!!!!
porromponpero porromponpon

Hauek dira nire puntuazioak:

3 puntu: Iñor ez.
2 puntu:
-->Iker. Ahal zuen guztia moztu zuen eta kobertura onak, oso bakarrik lan horretan.
puntu 1: Andoni sorron: Sartu zuen gola 3 puntu balio ditu eta beste bizitasun bat eman zigun banda horretan.

Aste honetan partidu zaila daukagu Behobiaren aurka. Gure jokoa hobetu behar dugu partidua ez galtzeko eta irabazteko zerbait gehiago behar dugu....

Anónimo dijo...

portzierto...........Behobiak ze egunean jartzen ditu partiduak????Igande arratsaldean???

Iker dijo...

Aupa Gorka, tamalez, orain arteko bi partidak igandean jokatu ditu 15:30tan.

Bestalde nere puntuak.

3. Imanol Andres. Aurrean eta atzean, eskubian eta ezkerrean, gora eta behera. Mutil topologikoa dugu gure maratoilaria.

2. Iñigo Andres. Beste behin oso ondo aritu zen. Oso langile, atzelariei bizkarra eta desgonkortasuna bilatuz.

1. Andoni. Golagatik eta txispa gehiago eman zigulako.

Anónimo dijo...

Hona hemen nere puntuazioa:
3 puntu: AndoniGol Sorron 100% de veces que ha metido gol esta temporada hemos ganado y ademas el primer suplente que mete gol. Al final del partido estaba por encima de los contrarios
2 puntu: Limpiezas Iker beti bezala, defentsan naiz aurrean
puntu 1: Salvador Gorospe aurrelariek lana eman zioten eta hutsean bukatu zuten...asike ondo. Lehia egongo da, nire ustez, atezaina aukeratzeko asteburu honetan.

Anónimo dijo...

Eunon gaztek!!!

Beno, hemen doaz nere lenengo puntuak aurtengo denboraldian:

3 puntu: Iker, baloi guztiak mozten eta burruka ikeragarria beste ekipoko 10arekin.

2 puntu: Imanol, hoi dek korri iteko modua!!! ezin dik geldik eon mutil honek.

puntu 1: Iñigo, lan haundia egin zuen aurrekaldean.

Anónimo dijo...

izena jartzea ahaztu zait!!! Andoni nintzen

Anónimo dijo...

Bueno bueno, partidua larunbatean 19:30tan!!!

Anónimo dijo...

Aurten ez dakit baño, beste urte batzuetan eduki ez dugun zortea edukitzen ari gara. Gure jokua oso ona ez izan arren, partiduak aurrera eramaten ari gea. Hobetu ezkero, ez dut pentsatu nahi zer gerta litekeen.

Partiduko puntuazioa:

3 puntu: Iker. Lehia polita beste taldeko media puntarekin, nahiko nazkatua amaitu zuen partidua beste horrek.

2 puntu: Andoni Sorron. Azken finean, bere golarengatik lortu ditugu hiru puntuak. Bestalde, entrenatu bezala jolastuko balu, urnieta Joaquin hemen genuke.

puntu 1: Imanol Andres. Bere lan nekagarria goraipatu nahiko nuke.

Tenemos suerte hasta que nos ponen el partido el sabado, este año vamos a hacer algo grande, jaja!!

Ah, Iker. Blogak aurrera darrai!!

Anónimo dijo...

Iñigo

Kaixo mutilak!!idazten deten lenengo aldia da...bueno aurreko partidua ahazteko partido polita daukagu asteburu hontan asike 3 puntuen bila jun beharko deu...hau da nire puntuazioa:

3 puntu:Imanol Andres.Ez dakit ze sartzen dan insulina hortan baino egunen baten probatu beharko deu..jajaja.Partidu dotorea aurrean eta atzean.

2 puntu: Iker. Ondo ere.Zelai erdi asko geratu zitzaion partiduko momentu askotan eta ondo moldatu zen.beti bezala lan asko.

1 puntu:Andoni.ai gure andoni, partidu guztia bandatik galduta ta bapatean hartu baloia ta barrura.ondo andoni,segi horrela.

Anónimo dijo...

bueno berandu baina emen daude nere puntuaketak

3puntu: Iker. Lan bikaina defentsa lanetan, partidu zaila izan zuen "largo" horrekin, baina garaile atera zen.

2puntu: Ander Real. Partidu hasieran bandatik eta amaieran erditik taldearen pisua eraman zuen aurrekaldean.

puntu1: Andoni. gol bat=3 puntu, horrez gain arriskua eramn zuen bandatik.