Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Telle, Imanol; Andoni, Iker (c), Imanol, Peluko, Albert; Iñigo;
Ordezkoak: Gorospe, Larra, Jabato, Elias, Sierra, Pablo.
Lehen zatia:
Lehenbiziko minutuak zoragarriak izan ziren. Hogei minututan partidua gure esku egon zen denbora guztian eta Oreretakoek ez zuten baloia usaitzen. Aukera politak izan genituen markagailuan aurreratzeko baina ezinezkoa egin zitzaigun. Etxekoek sortzen zituzten aukera bakarrak guk egindako akatsengatik izan ziren. Atzeldean Olentzero pasa zen eta gabonetan bezala, opari dexente utzi zituen. Zorionez ez zituzten probestu eta atsedenaldira huts eta hutsekoarekin iritsi ginen.
Bigarren zatia:
Lehendabiziko zatia "bale" eta bigarrenean "kale". A zer nolako zatia! Eskerrak itxura hori etxetik kanpo eman genuen eta ez etxean, gure jarraitzaili fin eta dotoreen aurrean, bestela...Ez erasoan ez eta defentsan, ez genuen ezer egin. Hobeto esanda, egin bai, baina oso gaizki. Hala ere sekulako zortea izan genuen. Izan ere, Andonik egindako jokaldi polit bat probestuz, Albert-ek aurretik jarri zituen urnietarrak. Egia esan, momentu honetatik aurrera bigarren gola sartzeko aukera pare bat izan genituen baina ezin pilota hiru zutoineen arten sartu. Bost minutu on hauek aldera utzita, etxekoak izan ziren aukera gehienak izan zituztenak, gehienak gure akatsak probestuz. Beraien gola akats hauetako batean iritsi zen. Falta bat atera, gure barrera iriki eta sortutako zulotik sartu zen barrura. Tamalgarria. Handik aurrera puntua ontzat jo eta partidua bukatu arte sufritu genuen.
Mutilak...A zer nazka eman zuen partidak. Hori ezin dugu berriz errepikatu. Hurrengo astean Munibe hartuko dugu Urnietan. Sailkapenean oso behean daude, baina gu adituak gara halako taldeei oxigenoa ematen. Animo mutilak
Aste honetako emaitzak eta sailkapena
Partiduko laburpena:


Barreras y empanadas.
Badaki aste hontan puntuak ematea oso zaila dela, baina mesedez, egin ezazue. Eta eman puntuak hiru jokalariei ez lauri. 3,2,1. Bakoitzean bat. HUrrengo asterarte!!!
5 comentarios:
En fin, halako partidak egin eta gero, nori eman puntuak?
3. Iñigo Andres. Aurrealdean asko mugitu zen. Lan handia berea, batik bat lehen zatian, arrisku handia sortuz.
2. Imanol Andrés. LAn ikaragarria. Nahiz eta partida honetan baloiarekin oso dotore ez ibili, konpromisoa eta adorea erakusten du beti, eta taldeak asko eskertzen du.
1. Igor. Lesionatu zen arte partida polita egiten ari zen. Geldiketa pare bat egin zituen meritu handikoak.
Partidu txarra egin genuen arren, afarian dena ahaztu genuen. Zoragarria, konparaezina afariko giroa. Koton COJONIIIIAAA!!!
egia esan partidu txarra benetan...
zaila da puntuak ematea orrelako partidu batean baina tira...
jokalaririk onenak:
3puntu:Iñigo. naiz eta golik ez sartu partidu osoan mugimendua eman zion aurrealdeari, gainera baloi guztiak bilatu zituen. lan bikaina.
2puntu:Igor. azkenaldian bezala partiduan sartuta eta lana ondo eginez
puntu1:Andoni. bandako jokaldi batzuk egin zituen arriskuarekin, golarena medio.
"Karaja"-ren partidua.jejeje. Romario da Souza Fariak ez dakit nola egiten zuen farra botatzeko eta hurrengo egunean partiduan maila emateko, jejeje.
Puntuazioak:
3. Igor: Geldiketa onak egin zituten, ikusten da maila onean dagoela. Haber azkar erekuperatzen den.
2. Iker: Bigarren zatian bereziki, baloi ugari moztu zituen. Ikusita defentsa nola zegoen, baloi horiek moztea oso garrantxitsua izan zen puntu bat lortzeko, jejeje.
1. Iñigo Andres: Lan asko eta gainera baloi asko jeitsi zituen taldeari haizea emateko.
Joder Josebarekin, aste honetan partidua Igandean 11:45-tan.puffff
Hona hemen nere puntuazioa:
3 puntu: FrancisIñigo Andres Goran korrika beltz baten modura, bere anaiak utzitako birikarekin...hurrengoan gola eta kitto!
2 puntu: LimpiezasIker baloi arriskutsuak mozten eta beti bezala sendo jokatuz
puntu 1: ChorragolAlbert golagatik... bidea erakutsi zigun baina ezin gehiago lortu
A ze nolako partidua mutilak!!! Gauean pozik ibiltzen gea eta geo lo gutxi egiteak, eragina duela nabari genuen batzuk. Etxeko sofan partidua jolasten ariko banintza bezela ibili nintzen. Tentsio punturik gabe eta erabakiak hala hola hartuz. Beste baterako eskarmentu pixkat hartu degula ustet. Zerbait ikasiko ote genuen, etorkizunean ikusi behar!
Partiduarekiko puntuak zaila den arren ematea, hor doa:
3 puntu: Iñigo. Bere atzelari makalen abiadura aprobetxatuz, nahi zuena eta gehiago egin zuen lehen zatian eta bigarreneko zati batean.
2 puntu: Iker. Baloi mordo bat lapurtu zituen eta eskerrak, defentsaren eguna ikusirik, zer pasako ote zen.
puntu 1: Igor. Atezainak lehen partiduan erakutsitako mailan jarraitu zuen.
K jugamos el sabado o el domingo, x mucho que digais me juego lo que sea a que jugamos el domingo.
Publicar un comentario