2007-12-10

13. jardunaldia. Mariño 1 - 1 Urnieta

Berriro ere zakarrontzira botatzeko moduko partidua. Partida benetan astuna, nekagarria, aspergarria, traketsa eta motela. Bi taldeek erakutsi zuten zergatik dauden sailkapenean hain behean. Hala ere, lortutako puntua positibotzat jo behar da, puntuatzea beti baita positiboa. Taldeak hobetzeko denbora asko du, baliabide pertsonalak ere bai; Ez dezagun beraz aukera mespretxatu.

Hamaikakoa: Igor; Itu, Gorka, Jonte, Larra; Coton, Iker (c), Sierra, Albert: Julen Loinaz eta Andoni.
aulkian: Gorospe eta Jabat. Gaur ez dut inor ahazten.
Missing in action (MIA). Rodri, Leku, Ioritz, Iñigo, Ander, Javi Moro eta Murillo...jajaja.

Lehen zatia:

Mariñok eraman zuen partidaren pisua lehen berrogeita bost minutu hauetan. Gu atzean kokatu ginen, emaitza defendatzera, kontraerasoren bat aprobetxatzeko asmoz. Ez genuen aukerarik sortu. Alde batetik, baloia lapurtzen genuenean atetik urrutiegi geundelako, eta bestetik, baloia jokatzerakoan arazo pila bat izan genuelako.

Bigarren zatia:

Askoz hobeto atera ginen. Apur bat aurrera jo eta zenbait aukera izan genituen markagailua irekitzeko. Tamalez, etxekoak aurreratu ziren geldikako jokaldi bati esker. Denbora gutxi falta zen bukaerara iristeko eta porrota irauli ezina zirudienean, Jonte "Pirlo"k Alberti pasa, honek hondoko marraraino iritsi, bigarren zutoinean baloi ederra ipini eta gure pitxitxia den Coton-ek burukada batez berdinketa eraman zuen markagailura. Ez zen gehiagorako astirik izan eta puntu banaketarekin bukatu zen norgehiagoka.

Beno mutilak, izan zitekeenerako emaitza ona lortu genuela uste dut. Puntuak pilatzen jarraitu beharra dago, baina hirunaka. Hurrengo astean Behobiaren bisita jasko dugu. Goialdean kokatuta dagoen taldea da, batik bat, azken lau partidetatik hiru garaipen eta berdinketa bat lortu duelako. Bada garaia hauei ere morala jaisteko.

ANIMO MUTILAK

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Otra mierda de partido de la mierda del urnieta, animo ke bajamos seguro!!!!!!

Iker dijo...

uniko lagun hau nahiko tontoa da. Pertsona ona, jatorra baina era berean oso tontoa. Bere elikaduraren oinarria gailetak dira, hortaz pentsa ezazue nola edukiko duen burua. Puto PErrako, geldirik egon edo zensura pasako det.jajajajaja

Gora UKE!!

Anónimo dijo...

Bueno.....urteko azkeneko partidua daukagu larunbat hontan....Urte ona izan dela uste dut gure taldearentzat emaitzei begira.....eta urtea bukatzeko arerio gogorra:Behobia.

Haber asteburu hontan taldea, eman behar duen maila ematen duen.

Hona hemen Mariñoren partiduaren puntuazioak:

3 puntu: -----------------------
2 puntu: Koton: Bere gola,puntu bat eman zigun.
puntu 1: 4 atzekoen eta bi piboteen lan defentsiboari: partiduko lehenengo 25 minutuak beraien erasoak gelditzea, oso garrantxitxua izan zen partiduan sartuta egoteko.

Partidu txarra, oso txarra eta zenbat dijoazte????

Anónimo dijo...

Iker!!!! Euki bi potru eta kronika egin zazu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Kronika kronika kronika kronika kronika kronika kronika kronika kronika konika kronika......nun dago Behobiaren partiduko kronika?????????????????????????


PD:Tus fieles se impacientan!!!!