2007-12-03

12.jardunaldia. Urnieta 2 - 2 Munibe

Ikusleak etxean gelditzeko partida horietakoa. Eguraldi txarra eta gure jokoa okerragoa. Ez genuen partida irakurtzen jakin eta taldeak izandako ideia faltak alarma guztiak piztu zituen. Egia esan, kanpotarrek ere ez zuten aukerarik sortu, baina beraiek bazekiten nola edo zertara jokatu, atzean itxaron eta kontraerasoren batean arriskua sortu. Gu ordea, beste partidatan baino irudi beltzagoa eman genuen. Ez erasoari begira, ez eta defentsiboki ez ginen ongi aritu, baina zorionez, puntu bat lortu genuen.

Hamaikakoa: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Leku; Ioritz, Iker (c), Rodri, Ander; Julen eta Andoni.
Ahulkian: ¿¿¿Gorospe???jeje, Itu, Jabat, Larra, Albert eta Iñigo.

Lehen zatia:

Hasierako minutuan ez ziren txarrak izan. Zenbait konbinazio egin genituen erasoan eta kanpotarrek ez ziguten arazorik sortu. Hala ere, erasora begira, momentu klabeetan mantendu behar den odol hotza eta bihotz beroa falta izan zitzaigun eta arrisku eskasa sortu genuen. Zorionez, zoragarri landutako eraso batean, Ioritzek eskuin aldetik erdiratu, Andonik baloia pasatzen ederki utzi zuen eta atzetik etorrita Coton-ek markagailua iriki zuen. Hemendik aurrera, partiduak berdin jarraitu zuen epaile jauna protagonista bilakatu zen arte. Atsedenaldirako segunduak falta zirela, Urnieta osoan berak eta Andonik ikusi zuten penaltya pitatu zuen. Penalty benetan nazkagarri eta sinestezina. Arerioek ez zuten aukera mespretxatu eta banakoa jarri zuten markagailuan.

Bigarren zatia:

Hotza egiten zuelako, epailearen lan eskasak eragina izan zuelako edo lehen zatiko azken momentuan jasandako golak min psikologiko ikaragarria sortu zuelako - nahi duzuen aitzakia jarri-, taldea inolako ideiarik gabe atera zen bigarren zatira. Kanpokoek ordea, argi zituzten eureak eta izan zuten aukera bakarretako batean bigarren gola lortu zuten. Alarm!!Alarm!!. Alarma gorria piztu zen Urnietan. Partidu askotan bezala, jokalariek arerioak gola lortzea behar izan zuten esnatu eta partiduan sartzeko. Taldeak aurrera jo zuen lotsagabe, atzean espazio handiak utziz. Erotasun guzti honek bere fruitua eman zuen. Izan ere, falta bati esker Julen Loinazek berdinketa eraman zuen markagailura. Azken hau ez zen gehiago mugituko.

A zer nolako eskapada egin genuen aurreko larunbatean. Ezin da horrelakorik errepikatu. Guztiok jakin eta erreflexionatu behar dugu eman dezakegunaz, eman behar dugunaz eta benetan ematen dugunaz. Guztiok hori argi badugu eta aurrera eramaten badugu helburuak lortzeko ez dugu inolako arazorik izango.

Animo mutilak.

P.D. Fucking epaile!!!

Aste honetan ez dago bideorik eta eskerrak. Hala ere, hemen dituzue aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Hurrengo partida Mariñoren aurka. Aurkari zuzen baino zuzenagoa ba ote?. Gora Uke!!!

7 comentarios:

Iker dijo...

Aste honetako partidua latza izan da. Puntuazioak hauek dira:

3puntu. Julen Loinaz. Erasoan gainontzekoak baino gehiango eman zuen. Beti baloia jasotzeko prest.

2 puntu. Epaile jaunari. A zer nolako bista duen.

Puntu bat. Behintzat, amorruz, taldeak bigarren gola jaso eta gero aurkeztu zuen grinari.

Anónimo dijo...

vaya puta mierda de ekipo! ojala bajeis a 2ª ke es donde mereceis estar! PUTO URNIETA!!! y puta mierda de capitan!!!

Iker dijo...

jajaja, ikusten dezuten bezala, unibertsitateko "lagunak" oso jatorrak dira. BEti animoak ematen.jajaja.

Anónimo dijo...

Epailea txarra,txarra,txarra,txarra ,txarra oso txarra eta gainera tipoa uste zuen bista hitzela zuela.............Gilipoias!!!!!

Muniberen partidua ikusita,hauek dira nire puntuazioak:

3 puntu: Iñor ez

2 puntu: Iñor ez

puntu 1: Iñor ez

Partidu oso oso oso txarra egin genuen. Askoz gehiago eman behar da....gauza bat da, futbolean jokatzea eta beste bat, futbolean jokatzea jakitea....Espabilatu Urnieta!!!

Anónimo dijo...

Txarra,Txarra,Txarra,Txarra
Txarra,Txarra,Txarra,Txarra,
Txarra,Txarra,Txarra,Txarra,
Txarra,Txarra,Txarra,Txarra,
Txarra,Txarra,Txarra,Txarra,
Txarra,Txarra,Txarra,Txarra,
oso txarra epailea...

Andoni dijo...

Aupa ekipo!!

Iker, nik enin esan penalti garbia izan zenik, nik esanin iruitu zitzaitela hire besoa huela bestiai eltzen, besteik ez!!

Ekipo, partidu exkaxa benetan lanbaten jokatutakoa, ea aste honetan buelta ematen diogun.

Puntuazioak, norbaiti ematearren:

3puntu: Loinaz. Erasoan inspiratuena ibili zena.

2puntu: Coton. Lehen gola sartzeaz gain defentsan ongi.

puntu1: .........

Beno, aste hontan gutxi eongo gea partidurako, baina gaudenok ea itxura hobea eman eta partidua aurrera ateratzen dugun. AUPA UKE!!

Anónimo dijo...

Bueno mutilak, suerte partiduan, ea 3 puntuak ateratzen dituzuen eta erdialdeko postuetan jartzeko aukera izaten dugun.

Un saludo desde...desde Hernani oandik.