2007-11-26

11. jardunaldia. Pasajes 1 - 0 Urnieta

Tonto aurpegia eta zapore gazi-gozoa uzten duten partida horietakoa jokatu genuen aurreko larunbatean, lider berria den Pasajes-en aurka. Porrota ez zen bidezkoa izan eta jokalariok, lortutako emaitza baino merezimendu handiagoak egin genituen. Ni pertsonalki oso arro nago taldeak erakutsitako irudiarekin, oso pozik eta etorkizunera begira lasai eta ilusioz betea.

Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Jonte, Ima; Ander, Iker (c), Julen Loinaz, Sierra; Andoni eta Iñigo.
Ahulkian: Goros, Larra, Itu, Rodrigo.

Lehen zatia.

Hasieran arerioek partiduaren pisua eramen arren, gure jokalariak atzealdean bikain aritu eta honen eraginez ez zuten ia arriskurik sortu. Egia esan, guk ere arrisku gutxi sortu genuen baina ez ginen etsaiak baino gutxiago izan!!! Begietara begiratu eta maila berean jokatu genuen. Ez ginen kokildu eta irudi polita eman genuen lehen zati honetan. Tamalez, hainbestetan oparitzen ditugun falta baten ondorioz iritsi zen etxekoen aukera bakarra eta gola. Jaurtiketa zorrotz bati esker iriki zuten markagailua etxekoek atsedenaldirako segundu gutxi falta zirela.

Bigarren zatia:

Pasajes-ek lortutako golak gure jokalariak suspertu egin zituen. Lotsarik gabe eta zuzen berdinketaren golaren bila abiatu ginen. Bigarren zati polit eta intentsoa izan zen. Etsaia baino askoz gehiago izan ginen eta soken aurka izan genuen. Pena ikaragarria izan zen izandako aukerak baliatu ez izana eta porrotarekin bueltatzea.

Partida honek jokalariek duten etengabeko konpromezua erakutsi zigun behin eta berriz. Guztiok eman genuen gure onena eta bidea hau izan behar da. Espiritu hau erakutsiz gero ez dugu helburua lortzeko arazorik izango.

Hurrengo astean Munibe hartuko dugu etxean. Ezinbestekoa izango da irabaztea. Betiko gogoa, lana eta motibazioaz jokatzen badugu ez dugu arazorik izango.Animo Mutilak.

Aste honeteko emaitzak eta sailkapena.

Eta orain, goza ezazue aste hontako bideotaz. Eskerrak Jon Jabati.

Partidako zenbait jokaldi:

















Partidako jokaldirik garbiena:



El séptimo de caballería.Tuturuturuturuturu!!!!

7 comentarios:

Iker dijo...

Jokalaririk onena:

3 puntu. Julen Loinaz. Pibote postuan jokatu zuen eta bere lana ederki bete zuen. Atzera begira oso langile eta borrokalari. Aurrera begira ederki. Baloia behar zenean gidatuz eta erabaki egokienak hartuz. Falta pila egin zizkioten, etsaiak zorabiatu zituen seinale. Bere talentu handia bideratzen ari da eta horretan jarraitzea espero det.

2 puntu: Gorka eta Jonte. Biak hala biak ezin hobeago. Bi jokalari hauen jarrera eta konzentrazioa bikaina da. Gure globulu txuriak dira.

Puntu bat: Orokorrean talde osoari. Maila oso altua eman genuela uste det. Batzuk (gorka jeje) emaitzari begiratzen diote soilik. Argi dago emaitza ez zela onena izan, baina emandako irudia denboraldiko onenetakoa izan zela uste dut.

Gora Urnieta. Animo Mutilak!!!

Anónimo dijo...

Arratsaldeon guztioi.


Nire puntuazioak:

3 puntu: Julen Loinaz: Oso langilea partidu guztia. Pibote bezala,irteera ona ematen zion baloiari eta erdilari bezala, Pasajesen defentsa ezin izan zuen gelditu.Gola faltan!!!!!!1

2 puntu: Imanol eta kotom: Bakoitza bere egala oso ondo itxi zuen eta oso fin eta gogor egon ziren.

puntu 1: Iker bezala talde osoari: Kompromezu eta barrabil haundiak ditugulako!!!!


Aste hontako partidua oso garrantzitxua, adi!!!!!!!!

Andoni dijo...

Aupa ekipo!!!

Hemen geroz eta jende gutxiago sartzen da e!!!!

Nire puntuazioak:

3puntu: Txitxibaina. Horrela jokatzen badu pibote bezela........agian postuz aldatu beharko genuke,jejeje. Partidu oso ona, Gorkak esan bezela, gola falta!

2puntu: Leku. Partidu konpletoa egin zuen bere bandako jokalaria tapatuz. Oso gutxitan aldegin zion.

puntu1: Zentralak. Zer esango det ba orain arte esan ez dugunik iada bi jokalari hauetaz!!!! Bikain atzealdean.

Lanbaten muniberi egurra!!!!! Ea irabazi eta 7 puntuko distantzia sartzen diogun!!!

Anónimo dijo...

Sartu, jende pila bat sartzen da. Hori bai, komentarioa uzten dutenak gutxi dira, betikoak.

Esan bezala, Muniberi egurra eman behar diogu. Aukera bikaina dugu, partida irabazi eta beheko postuetatik alde egiteko.

Gora UKE!!!

Anónimo dijo...

blog-aren kalitatea gorantza dijoa!!!!!

Kronika + 8 bideo!!!!

Zorionak Igoera Amets-eko langile guztioi.jeejejej

Anónimo dijo...

Igoera amets-eko 1241 langileen partez eskerrak eman nahi diegu proiektu honetan kondifantza jarri duzuenoi.

Etorkizunera begira, gure blog-ak sekulako proiektuak ditu. Shangai-ko boltsan sartu, Publizitatea eta bonbazoa....Astero Tabordak bere txokoa izango du.

Orain serio. Nahi duenak, astero bere iritzia eman dezake, artikulu bat idatziz. Animatu.

Anónimo dijo...

JULEN dijo...

AupA EkIpOOO!!!!

denok dakigu denboraldi hontan daukagun problema zein den... Hala ere lehengo urtean bezala taldearen jarrera bikaina izaten hari da. Pasaden larunbatean ezin izan genituen hiru puntuak etxera ekarri, baina lan bikaina egin genuen. hurrengo partidua oso garrantzitsua da guretzat, agian orain arte izan dugun garrantzitsuena... astean zehar pasa diren gauzak ikusita. nik pertsonalki konfidantza osoa det talde hontan eta jendeak motibazioa mantendu behar du.

animoooooooooooooooooooooooo!!!!!!

kriston kalidadiaaaa....

weno aste hontako puntuak:

3- IKER. partidu bikaina... agian iker pibote bakar bezala uztea pentsatu beharko genuke... espazio oso handia okupatzen du.

2- ZENTRALAK. Zer esanik ez... partiduro lan paregabea.

1- LEKU. Jarraitu horrela. oso partidu hona.

AupAAAAAA UKEEEEEE!!!!!!!