Berriro ere putzura. Gainera modurik tristeenean. Azken minutuan eta geldikako jokaldi baten ondorioz. Hala ere, pozik egoteko partida egin genuen. Ez genuen inondik inora galtzeko merezimenduak egin; Are eta gehiago, hiru puntuak lortzeko aukera garbiak izan genituen, baina inuxenteegiak izan ginen. Aurrera aterako gara seguru!!!
Hamaikakoa: Gorospe; Coton(askatu!!!), Gorka, Jonte, Larra; Ioritz, Iker (c), Sierra, Julen Loinaz; Rodrigo eta Andoni;
Ahulkian: Igor, Jabat, Leku, Iñigo, Itu eta Albert.
Lehen zatia:
Oso parekatua izan zen. Bi taldeek gola egiteko aukerak izan zituzten baina ezin izan zuten lortu. Egia esan, baloiaren jabetza arerioena zen, baina arrisku gehiegirik ez ziguten sortu.
Bigarren zatia:
Hemen, gotik behera gailendu ginen etsaiari. Joko alaia eta bizkorra egin genuen eta atzean oso serio mantendu ginen. Dozena erdi bat aukera izan genituen gola egiteko baina atea zulatzeko ditugun zailtasunak nabari gelditu ziren larubateko partiduan. Hori ezintasuna hori. Hori gutxi ez balitz, azken minutuan kanpotarrek gola lortu zuten geldikako jokaldietan. Tonto aurpegia gelditu zitzaigun eta buelta emateko denbora eta aukerarik ez genuen izan.
Mutilak, ea aurreko larunbateko afariak arerioaren atea handiagoa ikusten laguntzen digun. Galdu arren, pozik nago taldeak emandako itxurarekin. Horrela jokatuz golak iritsiko dira, eta hauekin batera puntuak. Animo Mutilak!!!
Beste gauza bat."Jokalaririk onena sarian" parte hartu ezazue mesedez. Laburpen hauek denek parte hartzeko egiten ditut. ANimatu zaitezte!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
2007-10-29
2007-10-24
6. jardunaldia. Irun 1902 1 - 1 Urnieta
Beste puntu bat poltsikora. Hori izan daiteke partidako ondoriorik positiboena. Taldea arerioa baino askoz gehiago izan zen, aukera anitz sortuz baina ate aurrean izandako hutsek garaipena etxera ekartzea eragotzi zuten. Egoera pixkanaka-pixkanaka korapilatzen hasi da eta beharrezkoa da lehen bait lehen garaipena lortzea.
Hamaikakoa: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ioritz, Iker(c), Sierra, Ander; Peru eta Julen Loinaz.
Ahulkian: Gorospe, Larra, Leku, Javi, Iñigo eta Albert.
Lehen zatia:
Hasierako minutuetan joko polita egin genuen. Banda zein erdialdetik erraz sartzen ginen eta aukera politak sortu genituen. Tamalez, ezin izan genituen hauek zehaztu eta talde Irundarrak izan zuen aukera bakarra sareetara bidali zuen. Gehigi barkatzeak ondorio latzak izaten ditu futbolean eta guk hori bizi izan genuen aurreko larunbatean. Gol honetatik atsedenaldira arte saiatzen jarraitu genuen baina alferrik.
Bigarren zatia:
Zati honetan jokoa korapilatsuagoa izan zen. Gola sartzeko presak akats batzuk egitera behartu gintuen. Aukera gutxiago izan genituen baina partidaren pisua guk eraman genuen. Gola ez zen iristen eta gauzak are eta zailago jarri ziren Anderren kanporaketarekin. Anderren hitzak honako hauek izan ziren: "Jokaldi bat besterik ez diot KOMENTATU. Horregatik atera dit txartela". Egozketa honek taldea bat gutxiagorekin utzi arren, gora jo eta azken minutuetan gure Xabier Perurenak falta bat maixuki jaurti eta txapela kentzeko moduko gola sartu zuen. Bejon deizula Xabier!!!Gol hau eta gero, taldea atzean sartu ordez, bigarren golaren bila abiatu zen. Tamalez ezin izan genuen lortu eta puntu sistrin batekin itzuli behar izan genuen etxera.
Aiaiaiai!!!Gero eta gertuago ikusten ditugu beheko postu madarikatu horiek. Hurrengo partida irabazi beharra dago mutilak. Esaldi hau azken asteetan gehiegi entzuten ari naiz eta nazka-nazka eginda nago.Gora UKE!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Bestalde, hona hemen Andonik argazkilariak lagatako azken partidako argazkiak:

2007-10-15
5. jardunaldia Urnieta 0 - 0 Santo Tomas
Zaila izaten da aurreko asteko edo jardunaldi honetako partiduen laburpena egitea. Benetan partidu nekagarri eta astuna izan zen. Behintzat ez genuen azken jardunaldiko itxura eman eta taldea sendoago eta serioago aritu zen. Behin, entrenatzaile batek zera esan zuen: "Partida bat irabazteko gai ez bazara, ez ezazu galdu". Agian hori izan daiteke norgehiagokako alderik positiboena, alegia, lortutako puntua.
Hamaikakoa: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ioritz, Iker (c), Sierra, Ander; Peru eta Andoni.
Ahulkian: Gorospe, Itu( Materazzi), Julen Loinaz, Javi, LEKU eta Albert.
Lehen zatia:
Nahiz eta kanpotarrek baloiaren kontrola izan, gure taldeak ongi eutsi zien erasoei eta kontraeraso azkarren bitartez gola egiteko pare bat aukera on izan zituen. Aukerarik onena, Ioritzek izan zuen. Atezainaren aurrean bakarrik gelditu eta gero, ezin izan zuen gainditu. Zoritxarrez, kanpotarrek ere aukerak izan zituzten, beti ere gure jokalariek egindako akatsak baliatuz.
Bigarren zatia:
Zakarrontzira botatzeko minutak izan ziren. Ez zen ia aukerarik izan eta zati honetan gertatutako geldialdiak ugariak izan zirenez, minutu benetan motelak bizi izan ziren. Behintzat, taldeak kontzentrazioa eta seriotasuna partida bukatu arte mantendu zituen.
Ahaztu egin al zaigu golak sartzea? Golak dira futbolaren oinarria eta elikagaia. Guztien ardura da baloia sareetara bideratzea. Taldea defentsiboki zoragarri dabil, baina golik gabe putzura joango gara. Ziur nago ordea, egoera irauli eta golak sartzen hasiko garela.
P.D. Inork ez zidan esan Egoitz Materazzi fitxatu genuenik.jajaja.
Aste honetako emaitzak eta sailkapena

2007-10-08
4. jardunaldia. Tolosa "b" 1 - 0 Urnieta
Toc!Toc!Toc! Ba al dago inor etxean?. Mutilak, zer arraio pasa zitzaigun aurreko larunbatean?. Galtzeko moduak daude, baina aurreko larunbatekoa ezin da errepikatu. Itxura penagarria eman genuen eta azken asteetako egoera irauli behar dugu. Zaila izaten da mota hauetako partiduen kronika egitea, gure aldetik irudi ezin okerragoa eman genuelako. Era berean, ezer gutxi egin genuenez laburpen motza egingo dut. Sanmielak pasa dira zorionez.
Hamaikakoa: Gorospe; Coton, Jonte, Gorka, Ima; Ioritz, Iker (c), Sierra, Javi; Ander eta Andoni.
Ahulkian: Igor, Loinaz, Larra, Peru, Iñigo.
Lehen zatia:
Lo atera ginen. Gaizki kokatuta. Beti berandu iristen ginen jokaldi guztietara. Baloi gabe gaizki eta baloiarekin okerrago. Lau hitzetan hori izango litzateko lehen zatiaren laburpena. Benetan oso irudi latza eta penagarria eman genuen.
Bigarren zatia:
Apur bat esnatu eta baloiarekin hobetu arren, tolosarrek arriskua egiten jarraitu zuten. Kontraeraso pare bati esker zerbait hurbildu ginen etsaien ate inguruetara baina alferrik. Gainera, bukatzeko hamar minutu falta zirela, etxekoek garaipenaren gola lortu zuten. Bukaera arte nahi eta ezin aritu ginen eta porrotarekin bueltatu ginen etxera.
PUUUUUUFFFF. Mutilak, egoera honi buelta eman behar diogu. Aurreko larunbatekoa ezin da errepikatu. Hurrengo partidua Santo Tomasen aurka dugu eta hiru puntuak etxean gelditu behar dira.
Aste honetako emaitzak eta sailkaPENA

2007-10-01
3. jardunaldia Urnieta 1 - 1 Mundarro
Liderraren aurkako partida honetan taldeak irudi polita eman zuen. Oso serio eta gogor kokatu zen zelaian eta hiru puntuak lortzeko zorian egon zen. Pena bat izan zen azken emaitza baina sailkapenean beste puntu bat gehitzeak konfidantza emango dio gure taldeari.
Hamaikako honekin atera ginen zelaira: Igor; Coton, Jonte, Gorka, Jabat; Ander, Iker (c), Peru, Albert; Rodri eta Iñigo.
Ahulkian: Gorospe, Itu, Andoni, Leku, Javi eta IORITZ.
Lehen zatia:
Aurreko bi partidatan bezala, arerioak oso indartsu atera ziren eta hasierako minutu horietan -arrisku handiegirik gabe- gure ate inguruetara iritsi ziren. Gure taldea gogor eta kementsu gelditu zituen eraso hauek eta pixkanaka jokoa sortzen hasi zen. Aukera garbirik sortu ez arren arerioek gure kontraeraso zitalak sufritu zituzten bat baino gehiagotan. Beraiek ordea, soilik geldikako jokaldietan sortzen zuten arriskua. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiko ginela ematen zuenean, Gorkak gol ederra sartu zuen. Ederra, ez sekulakoa izan zelako, baizik eta azkar eta zuhur ibili zelako. Etsaien akatsa baliatu zuen gure zentralak burukada bikain eta zorrotz baten bidez gure taldea aurretik jartzeko.
Bigarren zatia:
Hasierako minutuak gureak izan ziren. Aukera onak izan genituen bigarren gola sartzeko baina tamalez ez zen iritsi. Kanpotarrek aurrera jo arren ez zituzten zirrikiturik topatzen gure sare defentsiboan baina geldikako jokaldiak oso bestelakoak ziren. Izan ere, altuera handiko jendea zuten eta susto bat baino gehiago sortu ziguten. Azken minutuetan iritsi zen ez beharra. Bukaerarako hamar minutu falta zirela korner bat atera eta aldaratzean kanpotarrek berdinketaren gola lortu zuten. Bukaera arte ez zen emaitza mugitu.
Mutilak, liderraren aurka itxura ederra eman genuen. Horregatik zoriondu egin nahi zaituztet. Hala ere, aurreko astean gertatu bezala, honetan ere, geldikako jokaldi bat eta gero sortutako aldaratze baten ondorioz sartu ziguten gola. Hau ekidin beharra dago. Jokaldi hauek oso puntualak dira eta kontzentrazio osoz defendatzea beharrezkoa da. Puntu ugari hemendik etorriko zaizkigu; Baina ezin dugu puntuak era honetan joaten utzi.
Hala ere, beste puntu bat. Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)