2007-09-17

Urnieta 1 - 0 Beti Gazte

Denboraldiko lehen partidan, gure jokalariek Beti Gazte talde indartsuaren aurka neurtu zituzten indarrak. Partida oso gogorra eta landua izan zen, eta kanpotarrek norgehiagokako aukera onenak sortu arren, gure jokalariak tinko eta sendo mantendu ziren eta azkeneko minutuetan garaipena lortu zuten.

Gure taldearen hamaikakoa: Igor; Coton, Telle, Gorka, Jabat; Ander, Iker, Peru, Julen; Rodrigo eta Andoni. Ahulkian: Gorospe, Larra, Itu, Iñigo, Imanol, Albert eta Javi.

Lehen zatia:

Hasierako minutuak kanpotarrentzat izan ziren. Era oso bertikalean jokatu zuten eta minutu horietan min handia egin ziguten aukera garbirik sortu ez arren. Hamabosgarren minututik aurrera, gure taldea hobeto kokatu eta pixkanaka-pixkakana nafarren area ingurura iristen hasi ginen. Horrela, gure taldearen aukerarik onena Anderren buruan egon zen, baina honek ezin izan zuen ezkerraldetik egindako erdiraketa bat sareetara bideratu. Horrela, atsedenaldira iristean, markagailua ez zen mugitu.

Bigarren zatia:

Bigarren zatian gure taldea errazago iritsi zen etsaien ate inguruetara, hori bai, arrisku handiegirik sortu gabe. Hala ere, zati honetako erdialdetik aurrera, garai honetako egoera fisiko baxuaren eraginez, gure taldeak akats nabariak egin zituen. Zorionez, kanpotarrek ez zituzten aukerak baliatu. Horrela, etxekoek puntu banaketa ontzat ematen zutenean iritsi zen sopresa. Izan ere, partiduko azken minutuan, Albertek korner bat maisuki exekutatu eta Urnietako armailetara zoramena eraman zuen. A zer nolako gola!!!A zer nolako hiru puntuak!!!

Denboraldiko lehen hiru puntuak izan ziren. Izerdia, malkoak eta odola isuri genituen larunbatean, baina egindako guztia merezi izan zuen lortutako emaitzagatik.

Bejon deigula mutilak!!!

Honekin batera, ideia bat bururatu zait. Taldekide guztien parte hartzea sustatzeko, partidu bakoitzaren "komentariotan", norgehiagokako hiru jokalari onenei, hiru, bi eta puntu bat emango diegu. Denboraldi bukaeran puntuak batu eta denen artean sari bat banatuko zaie.

12 comentarios:

Iker dijo...

Jokalaririk onena!!!!

3 puntu: Albert. Freskutasuna eman zion taldeari eta gainera garaipenaren gola.

2 puntu: Igor. Geldiketa oso garrantzitsuak egin zituen partiduko momentu kritikoetan

puntu 1: Jabat. Partida nahiko makal hasi arren, oso ongi itxi zuen bere hegala.

Unknown dijo...

Apa mutilak!! Nik emango nituzke puntuak baino dirudienez ez nintzan partidura jun, ez bainago ez titularrekin(normala) ezta ahulkian ere (ez da normala, hortxe neon ume nazkagarri bat aguantatzen!!).

Dena den, hortxe dijoazte hiru puntuak:

3 puntu: Jonte.

2 puntu: Albert.

puntu 1: Igor.

Iker dijo...

Barkatu Itu. Arazoa konponduta dago. Mila esker parte hartzeagatik, baina hurrengoan mesedez, eman argumentuak.

Andoni dijo...

Apa gaztek!!!! Iker, hemen dek nere nominazioa lanbateko partidukoa:

3 puntu: Jonte. Netzako partiduko onena izan zan dudarik gabe.

2 puntu: Igor. Naiz eta irteera batzutan akats egin, geldiketa oso garrantzitsuak egin zituen.

Puntu 1: Albert. Gola sartu zuelako.

Orain Allerrun kontra irabaztera!!!!

Andoni

Iker dijo...

mila esker Andoni, ta helduyok honi...jjajaj.

Zer pasatzen da gainontzeko taldekideekin???

Anónimo dijo...

apa mutilak!! biyar partida garrantzitsu deu Allerruren aurka, ea 3 puntuak ateratzen ditugun. Hauek dira nere partiduko puntuak (kanpotik ikusita):

3-Albert: Nik uste lehenago egin behar zuela aldaketa hau, freskotasun handia eman ziolako azken jokaldiei ta gañera gola sartuz (nik uste porteroak sartu zuela)

2-Igor: aunque le falta un poco mas de mala ostia, gelditu erabakiorrak.

1- TELLE: oso ondo atzekaldean, saliendo a todos los cortes ta oso seguru. Jarraitu horrela.

Anónimo dijo...

Lan ta Lan,Lan ta Lan,Lan ta Lan,Lan ta Lan,Lan ta Lan....egin eta gero egun guztia, hauek dira nire puntuazioak:

3 puntu: Igor. Bere geldiketei esker, 3 puntuak lortu genituen.

2 puntu: Iker. I'll Muro

puntu 1: Jabat eta telle. Oso seguru egon ziren partida guztian,Defentsaren manuala atera zuten eta goitik beherea segi zuten....jejeje

Iker dijo...

Apa Ioritz...ongi etorria eta eskerrik asko

Iker dijo...

Eskerrik asko gorkaaaaaaaaaa. Puntuazioak ostiraletan itxiko dira. ABisaus quedais.

Anónimo dijo...

aupa ekipooooo!!! pasaden larunbateko partiduko puntuazioa eman nahi nuke... noski nik ez duk puntuik merezi, ez baidet ez korrika egiten... ezta borrokatzen.

halare... hona hemen puntuazioa:

3 puntu - jonte cannavaro
primeran egin zituen koberturak eta aurrelariei jokaldi guztietan aurreratu zitzaien.

2 puntu - iker albelda
linea arteko distantziak ondo mantendu,zelai erdiko espazio guztiak itxi eta goiko baloi gehienak irabazi zituen.

puntu 1 - igor palop
gelditu erabakigarriak egin zituen potroak eztarrian genituen jokaldietan.

zorionak iruroi!!! Denok gogoz entrenatzen jarraitu behar dugu.

zorionak albert!!! golazooo!!!

Gaurko partidua irabazi behar dugu!! animo mutilak!!! gora urnieta!!!

Iker dijo...

MIla esker, Julen langilea...jajaja

Anónimo dijo...

animo mutilak!!!!