
Ezer aipatu aurretik, Juanjo Arregik entrenatzaile postua utzi zuela esatea beharrezkoa da. Gure blog-etik zoriondu egin nahi dugu Juanjo. Alde batetik, taldeak helburua goitik behera lortu zuelako, eta bestetik, jokalariekin izan zuen tratuagatik, entrenamendu eta partidu guztien xehetasunin txikiena ere kontuan hartuz. Urte zoragarria izan zen aurrekoa, baina aurrera begiratu beharra dago. Mila esker Juanjo!Animo!
Goazen harira. 2006/2007 denboraldiko arrakastaren ondoren, taldea abuztuaren erdialdean hasi zen lanean datorren asteburuan hasiko den denboraldi gogorrari aurre egiteko. Jende pila bat bildu ginen Jon Olasagasti (Urnieta) entrenatzaile berria eta gaztearen gidaritzapean entrenatzeko. Noski, 23 fitxa soilik egin daitezkeenez, jokalari hauek izan dira hurrengo astean hasiko den denboraldiari ekiteko aukeratutakoak:
1 Jon Gorospe. 2 Jon Rekalde. 3 Jon Jabat. 4 Gorka Pardavila. 5 Egoitz Iturritxa. 6 Iker Lizarralde (c). 7 Ander Real. 8 Xabier Perurena. 9 Andoni Sorron. 10 Ioritz Bello. 11 Julen Loinaz. 13 Igor Ugalde. 14 Albert Fuentes. 15 Iñigo Andres. 17 Javier Roman. 18 Julen Larrarte. 19 Jon Telletxea. 20 Imanol Lekuona. 21 David Rodrigo. 22 Ivan Murillo. 23 David Sierra. Delegatu bezala Javi Pastor handia arituko da.
Ikusi dezakezutenez, hainbat fitxaketa egin ditugu taldea indartuz:
2 Jon Rekalde. "Coton" (Jubenila)
10 Ioritz Bello. (Berio eta Hernani)
14 Albert Fuentes. (Jubenila)
15 Iñigo Andres. (Ostadar)
20 Imanol Lekuona.(Real Unión eta Tolosa)
22 Ivan Murillo. (Xauxar) jeje.
Eta hauei, azken urteotako "guardia pretorianoa" gehitu behar zaie. Urtero zelaiak jan eta etsaiak zapaltzen dituztenak. Hauek ez dute galdetzen etsaiak zenbat diren, baizik eta non dauden!!!
Bestalde, aurreko larunbatean, iralaren 8an, Urnietako Kirol Elkarteko talde guztiak aurkeztu ziren 7859 ikusle sutsuen aurrean. Ikusten duzuen bezala, ekipazioa aldatu egin da aurten gure klubak 25 urte egiten baititu!!!

Bukatzeko, hona hemen aurtengo denboraldirako egokitu zaigun taldea eta egutegia. Eskerrak futbol zelaiak nahiko gertu dauden, Elgoibar eta Soraluzeraino joateak ez baitu inor motibatzen.
Espero dut, edozein iradokizun eginda taldekide guztiek era aktiboan parte hartzea!!!
Gora Urnieta!!! ta ta ta ta



No hay comentarios:
Publicar un comentario