Lastima, lastima, lastima. Taldeak partidu honetan zerbait positiboa ateratzeko merezimenduak egin bazituen ere, punturik gabe itzuli zen Urnietara, baina lana ondo egin zenaren sentsazioarekin.
Honako taldea zelairatu zuen Jon entrenatzaileak:
Gorospe; ITU, Jonte, Gorka, Jabat; Ander, Iker (c), Sierra, Albert; Rodrigo eta Andoni;
Ahulkian: Igor (lepoluze), Julen Loinaz, Ioritz, Javi.
Lehen zatia:
Etxekoak oso indartsu atera ziren lehen minutuetan, baina gure jokalariek ongi eutsi zieten Allerrukoen erasoei. Taktikoki ongi kokatuta geunden eta etsaiek ez zuten zirrikiturik topatzen gure "autobusean". Gure taldea oso eroso sentitzen zen eta aurreratzeko moduan izan zen era zoragarrian exekutatutako kontraerasoen bitartez. Tamalez, ezin izan genuen golik sartu eta atsedenaldira hutsean iritsi ginen.
Bigarren zatia:
Hasierako minutuetan lo atera ginen. Berandu iristen ginen jokaldi guztietara eta gure kokapena, lehen zatikoarekin konparatuz oso kaskarra izan zen. Hala ere, etxekoek ez zituzten aukera garbiegirik sortu. Egoera hau ikusita, gola geldikako jokaldi batean iritsiko zela argi zegoen, bai ate batean edo bestean. Zoritxarrez, etxekoek partiduko gol bakarra falta baten ondorioz sortutako aldaratze bati esker lortu zuten. Hemendik aurrera, gura taldeak lerroak aurreratu zituen eta presioa aurrerago egiten hasi zen. Partidua ero bilakatu zen eta edozein momentuan bi taldeek gola egiteko aukerak izan zituzten. Lastimaaaaaaa....Gure taldeak ez zuen golik sartu eta porrotarekin itzuli ginen etxera.
Galdu izan arren oso pozik nago taldeak egindako lanarekin. Talde potente baten aurka serio aritu ginen eta hau izan behar da jarraitu beharreko lan modua.
Hurrengo partida Mundarroren aurka izango da gure etxean. Animo mutilak!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena
Oharra: Aurreko asteko puntuazioak bihar bildu eta eguneratuko ditut. Aste bakoitzean puntu gehien irabazi duenari hiru puntu, bi eta bat emango diot.
Aste honetako partiduko puntuazioak emateko aukera duzue jada. Animatu zaitezte!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
Emaitza negatiboa denean zaila da puntuak ematea, baina tira...
3 puntu: Jonte. Beti bezala, azkar eta sendo. kobertura bikainak egin zituen.
2 puntu: Gorka. Jonte bezala, oso seguru aritu zen atzealdean. Aurrelariei ia beti nagusitzen. Segi horrela mutilak.
Puntu 1: Julen Loinaz. Bigarren zatian atera bazen ere, arrisku handia eraman zuen etsaien ate inguruetara. Gola sartzear egon zen bi jaurtiketa zitalen bidez.
Bueno, partida exkasa nik uste, hala ere gol aukerak izan genituen ta pena punturik ez atera izana, hauek dira nere puntuak:
3-Tele: Nahiz eta entrenamendutan bronka asko bota neri, 3puntuak merezi ditu, forma gehien duen jokalarietakoa baita.
2-Captain Iker: Lehendabiziko partidua baino hobeto, ta lekua hobeto mantenduz.
1-Rodri: Partiduko aukera argiena izan arren, nahiko ondo mugitu zan defentsa eta erdilarien artean, eta ikerren kasuan bezela, aurreko partidutik hobekuntza handia.
Bueno, aste hontan liderraren aurka, eta herriko festak direla ta... Habrá que dar alguna alegría.
Bagenekien hasierako partiduak zailak izan behar zirela baino lanean jarraitu behar degu. Puntuazioa:
3 puntu: Jonte. Haibeste nexka animatzen izateak motibatu egin zuen nonbait. Partido oso ona.
2 puntu: Ander. Mugimendu oso onak egin zituen eta jokaldi onak ikusten eta egiten badaki.
puntu 1: Albert. Freskotasuna ezker (edo eskuin) hegalean. Aurten hasi arren gauzak ondo egiten badakila erakutsi du.
Aurreko asteko emaitza errepikatu ez zen arren, taldeak orain arte erakutsi duen esfortzu eta jarrera gorapaitu nahiko nituzke. Lanean jarraitu behar dugu, horrela emaitzak iritsiko baitira. Lanik gabe ez dago fruiturik. Zorionak mutilak!!!
Puntuazioa ematerako orduan, zaila egiten zait hiru jokalariei bakarrik ematea. Izan ere, lehen esan dudan bezala, taldetik gehien gustatu zaidan aspektua, kolektiboki taldeak aurkezten duen itxura da. Hala ere, hortxe doa nire puntuazioa:
3 puntu: Iker. Astero bezala, atzelariei gauzak errazten, bere tokia ongi mantenduz eta baloiarekin beste batzuetan baino lasaiago. Aupa capi!
2 puntu: Hegalak (Albert-Ander-Julen). Freskotasun handiarekin, aurrera jo zuten, beldurrik gabe eta horrek, beste atean aukerak sortzeaz gain, taldea oxigenatu zuten.
1 puntu: Nire lankide Gorka. Beti bezain bizkor eta adi, aurrelariei bikain aurre hartzen.
Ioritz: tu bien es nuestro bien. Forman ahalik eta azkarren jarriko zarelakoan, bronkak ahaztu eta hona hemen nire animoak!!!!
Aupa mutilak!!!Vaya txapa!!!
emaitza txarra izan zen arren lan bikaina egin genula uste det. talde bezala oso ondo konpontzen garela ikusi zen eta horrela jarraitu beharra dago; emaitzak helduko dira.
Puntuazioa:
3-tele: beti bezala oso seguru atzean. sin mas, partidu bikaina.
2-rodri:baloia jokatuz ateratzeko saiakera asko, erditik edo hegaletik aurrera egiteko gogo askokin.
1-iker:atzean,aurrean,hegaletan eta erdian, leku guztitan egon zen taldekideei lagunduz.
Ese TELE!! Hasta me nombras en tus comentarios, algo es algo..jaja. Lasai horregaitik, pixkanaka tonua hartzen nitxok, ta laister eongo naiz en condiciones, hori esperoet behintzat. Oraingoz a aportar lo que pueda y sobre todo lo que me dejen. Enga mutilak, ostegunean tope!! Si alguno se anima conmigo a correr hacia las 8:15 que lo comente.
Egun on Guztioi!!!!
3 puntu: Iker: Beti bezala baloi asko moztu zituen eta defentsiboki lan haundia benetan.
2 puntu: Telle: Oso seguru eta azkar, beti behar zen tokian zegoen.
Puntu 1: Loinaz: Arrisku haundia eraman zuen bere ezker fin horrekin.
Publicar un comentario