2007-05-28

Urnieta Kirol Elkartea Lehen mailara!!!!

Denboraldiko helburua bete da. Ikasberriri 0 - 5 irabazi eta gero taldea lehen mailara igo da. Lana abuztuan hasi genuen eta haziak orain eman du fruitua. Taldeko kide guztiak zoriondu nahi ditut, aurten egindako flexio, serie, eskailera eta batez ere sentadilek emandako emaitzagatik. Entrenatzailetik delegatura, guztiok egin dugu lan bikaina kluba eta herria dagokion mailara bueltatzeko.

ZORIONAK URNIETA!!!

Azken jardunaldiko emaitzak eta sailkapena

2007-05-21

12. Jardunaldia. Urnieta 8 - 1 Landetxa

Denboraldiko partidurik errez eta lasaiena izan zen aurreko larunbatean jokatu genuena. Taldeak hiru puntuek ezinbesteko garrantzia zutela zekien eta hasieratik abiatu zen garaipenaren bila. Kanpotarrek ezer jokatzen ez zutela nabaria zen, ez baitzunten ia partidu osoan arriskurik sortu.

Lehen Zatia:

Hasierako minutuetan izan ezik, gure taldeak goitik behera agindu zuen zati honetan. Nabaria zen irabazteko nahia eta beharra. Hala ere, kanpotarrak aurreratu ziren falta baten bitartez. Bai, berriro ere taldeak partidua atzetik hasi zuen. Baina, ez ginen urduri jarri eta joko bizkor bezain eraginkorrari esker aukerak sortzen hasi ginen. Aukera garbiak sortu arren, baloiak ez zuen sartu nahi, baina gure nagusitasuna oso argia zen eta horrela Julenek bedindu egin zuen partidua azkerrez egindako jaurtiketa baten bidez. Minutu gutxietara, berriro ere Julenek gol polita lortu zuen kanpotarren morala apurtuz. Zati honetako azken minutuetan hirugarren gola sartu genuen Rodrigori esker, atsedenaldira lasaitasunez joanez.

Bigarren zatia:

Gainontzeko berrogeitabost minutuak denboraldiko lasaienak izan ziren. Gure atezaina izugarri aspertu eta polikiroldegiko kafetegira joatea ere pentsatu zuen. Baloia erraz eta garbi mugitu genuen, etengabeko arriskua sortuz. Kanpotarrak partidutik ezabatu egin ziren. Hogei minutu falta zirela markagailuak zortzi eta batekoa adierazten zuen eta gure taldeak partidua lasaitu egin zuen.

Gure atzetik dagoen Soraluze taldeak irabazi zuenez, ezin genuen hutsik egin. Taldea sendo aritu zen partiduan eta hori oso garrantzitsua da azken partiduari aurre egiteko. Hurrengo jardunaldia azkenekoa izango da. Berdinketa bat nahikoa da datorren urtean igotzeko, baina beharrezkoa da hiru puntuen bila ateratzea. Azker esfortzua egin behar dugu. Animo Mutilak!!!

Azken jardunaldiaren faltan, aste honetako emaitzak eta sailkapena

2007-05-14

Ospakizunak

Futbolari batentzat gol bat sartzea munduko sentsatzio polit eta alaiena da. Segundu horietan munduko pertsonarik garrantzitsuena sentitzen zara. Baina, golak ospatzeko era ezberdinak daude. Hona hemen hogei onenak.

11. Jardunaldia. Urnieta 4 - 1 Trintxerpe

Aspaldiko aldian izandako garaipen lasai eta ziurrena. Taldea oso serio egon zen hasieratik eta zortzi partida eta gero, markagailuan aurretik jartzeko gai izan zen. Hil ala biziko partidu hontan, taldeak aurpegirik onena eman zuen.

Lehen zatia:

Taldea lasai eta ideia garbiekin atera zen zelaira, eta horrela, hasierako minutuetan partiduaren pisua eraman zuen. Jokoa zuzena bezain garbia izan zen momentu batzuentan eta jokaldi politak ikusteko parada ere egon zen. Horrela, korner baten bitartez, Sierrak burukada eder batekin huts eta batekoa igoarazi zuen markagailura. Handik gutxira, kontraeraso batean, Anderrek bigarren gola sartu zuen. Hala ere, denboraldiko zenbait partidatan gertatu bezala, lasaitu ordez, taldeak falta arriskutsuak oparitzen hasi zen. Horrela, lehen zatiko azken hamar minutuak ahazteko modukoak izan ziren.

Bigarren zatia:

Tentsioa galdu gabe zelairatu zen taldea. Lehenengo minutuetan partida hozteko gai izan zen, baina geldikako jokaldi baten ondoriz sortutako aldaratze batean kanpotarren gola iritsi zen. Gol honek urduri jartzeko betarik ez zigun eman, izan ere, handik bi minutura, Anderrek atzelari baten huts zinestezin bat probetxatuz hirugarren gola sartu baitzuen. Gol honekin kanpotarrak desmotibatu eta behera etorri zen. Horrela, Javik ederki bukatu zuen kontraeraso bat, mugiezina izango zen lau eta batekoa markagailura igoaraziz. Hemendik aurrera, aukera argiak izan genituen arren, markagailua ez zen mugitu.


Soraluzeren berdinketa eta gero, emaitza honek bi partiduen faltan igoera gure esku uzten digu. Zoragarria izango litzateke hurrengo astean, gure zelai eta zalegoen aurrean igoera ospatzea. Hurrengo jardunaldian Irungo Landetxa Futbol Taldea izango da arerioa, ezer ez jokatzen duen taldea, baina haien etxean gauzak zailak jarri zizkigunak.

Animo mutilak, eskuetan dugu!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

2007-05-07

10. jardunaldia Soraluze 2 - 2 Urnieta

Denboraldi guztia partida honetan zegoen. Orain arte egindako lan guztiak ez zuen ezertarako balio Soraluzeren aurkako partidan huts eginez gero. Ez genuen hutsik egin, eta igotzeko aukera guztiak gure eskuetan daude. Ez dugu inor begiratu behar. Partidua eroa izan zen. Edonork irabazteko modukoa.

Lehen zatia:

Azken zortzi partidatan gertatu bezala, aurkariak oso goiz aurreratu ziren gure atezainak egindako akats bati esker. Kolpe hau oso gaizki jasan zuen gure taldeak eta etxekoek partida hausteko aukera bikainak izan zituzten. Hala ere, pixkanaka gure taldea berpiztu eta partidaren pisua hartzen hasi zen. Atsedenaldira 1-0 emaitzarekin joan ginen.

Bigarren zatia:

Hasierako minutuetan oso berdindua izan zen. Baina gure entrenatzaileak egindako aldaketek partidaren pisua guztiz aldatu zuten. Gure taldea gehiago eta arrisku handiagoarekin iristen hasi zen. Aukerak bata bestearen atzetik iristen ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi. Baina partida bukatzeko hamar minutu falta zirela, Ituk korner bat buruz errematatu eta baloia sareetara bidali zuen. Hemendik aurrera partidua gure eskuetan erori zen. Berrogeita bostgarren minutuan alboko sake bat eta gero Andonik hiru puntuak Urnietara bideratu zituen. Baina partiduko azken minutuan, epaile jaunak inor ikusi ez zuen penalti bat pitatu zuen. Benetan lotsagarria epaileran erabakia.

Taldeak zeraman inertzia ikusita, batek baino gehiago sinatuko zukeen emaitza hau, baina partiduaren nondik-norakoa ikusita zapore gazi-gozoa uzten digu. Hala ere, igoera gure eskuetan dago eta ezin dugu aukera hau mespretxatu.

Bestalde, Lazkao Futbol Taldea zoriondu nahi dut egindako igoera fase bikainagatik.

Jardunaldi honetako emaitzak eta sailkapena