2008-11-18

10. jardunaldia. Usurbil 2 - 1 Urnieta


Momentu gutxi barru Urnietako Kirol Elkarteak bere kontzartua emango du. Jur Jur. A zer nolako espektakulua eman genuen larunbatean. A zer nolako banda Bassoti izan ginen. Aurreko asteetan egindako lan ederra erraz bidali genuen zakarrontzira. Normalean izaten garen erloju suitzarra "feriakoa" bilakatu zen. Mutilak, larunbatekoa ezin da errepikatu. Inolaz ere.

Hamaikakoa:

Igor(patada voladora); Coton, Gorka, Telle, Sierra; Iker (c) de (c)agadas, Albert, Imanol Andrés, Peluko I, Peluko II eta Iñigol.

Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Pablo Zurdo, Andoni, Leku, Bervel.

Lehen zatia:

Aspaldi ez nuela hainbesteko lotsa pasatzen. Penagarria, tristea, kamutsa...milaka adjektibo jarri ditzaket baina guztiak motz gelditzen dira gure espektakulua ikusi eta gero. Zelai erdian presioa tamalgarri egin genuen, gaizki kokatuta eta baloirekin zerbait egiteko aukera genuenean bi pase jarraian ere ez genituen egiten. Aurreko urteko Urnieta zirudien. Hau guztia probestuz, Usurbildarrak aurreratu ziren markagailuan tamalgarri defendatu genuen falta baten bidez. Zorionez, handik gutxira, Iñigol Andrés-ek atezainari presio zoragarri bezain kementsua egin, baloia lapurtu, lurrean utzi eta banakoa igo zuen markagailura. Gol honek berpiztu ezean, loarazi gintuen. Bost minutu ez ziren pasa eta etxekoak aurretik jarri ziren penalty argi bat probestuz. Gol hau eta gero iritsi zen partidako gauzarik onena: ATSEDENALDIA.

Bigarren zatia:

Gauzak hobetzea ez zen batere zaila izan, baina arerioen area inguruetara gehiago hurbildu ginen arren ez genuen aparteko aukerarik sortu. Gol aukera gehienak geldikako jokaldietan bakarrik iristen ziren. Ez zen gehiagorako denbora izan eta esku hutsik bueltatu ginen Usurbiletik.

Pertsonalki, aspaldi ez nintzela hain gaizki sentitzen futbol zelai batean. Lehendabiziko zatian batik bat lotsa sentitu nuen. Halako partiduak noizbehinka gertatzen dira eta gu ez gara honetaz bizi, baina ezin dugu halakorik errepikatu.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

10 comentarios:

Anónimo dijo...

wno iker naxtu inzea, belver, ni ez neon konbokauta...jabat izandu zan...gaiñea lesioakin ta guzti...

esta semana yo no boto

Anónimo dijo...

Egunon guztioi:

Haber egia den eta atzo hitz egin genuena larunbatean ikusten den.

Ona hemen nire puntuazioak:

3 puntu: ------------------
2 puntu: ------------------
puntu 1: ------------------

Mila esker.

Andoni dijo...

Atsaldeon!!!

Partidu lotsagarria lanbaten jokatutakoa. Esaten dute urtean behin horrelako partdiuak ateratzen direla, ea hau izaten den azkena eta hemendik aurrera dakigun moduan jokatzen dugun!!

Aste hontan horri buelta emateko aukera bikaña dugu eta aprobetxatu beharra dago!!!

Gorkarekin ados nago, aste honetan hobe da puntuaziorik ez ematea, nere ustez ez bait du merezi.

Aio!!

Egoitz dijo...

Buenas!!!

¿Qué ha pasado? Si es que no se os puede dejar solos.....
No os preocupéis, los pesos "pesados" del banquillo volvemos para este fin de semana. Tenemos qu ehacer una racha de 3 partidos, asíq ue ahbrá qu evolver a empezar con otra, ¿no?
No pasa nada, que hasta el mejor escribano tiene un borrón.
Eso sí, yo no voy, por si Joseba está cabreado y hace correr mucho, jejejeje. Hoy no puedo, pero el viernes nos vemos.

Agur!

Anónimo dijo...

Gabon denei!

Zer gehiago esan dezakegu larunbatekoari buruz, oraindik esan ez denik, ezer gutxi. Taldeak zelai erdiko bostak jolasten duten moduan jolastu ohi duela deritzot eta larunbatekoa ez zen izan hauen partiduerik onenetakoa eta taldeak ederki nabaritu zuen.

Puntuazioei buruz, nik eman behar ditudalakoan nago.

3 puntu: Jabat, por su lesion de tobillo en el descanso, sin lugar a dudas, lo mejor del partido.

2 puntu: Palolo, donde estas en el principio de la segunda parte. Uy esta en la huerta recogiendo el balon que ha echado en el descanso.

Puntu 1: Larra, Leku eta Gorospe. Sin lugar a dudas, los que mas favorecidos salieron del partido en cuanto a imagen. Y ademas de eso, por todo lo que animaron, ya que habia que animar a esa banda...

Horrelako partiduak, denak pausu bat aurrera emateko balio izan beharko lukete eta igandean hori ikusiko delakoan nago. Igandea bai, igandea...

Bihar arte gaztek, alli nos vemos!!

Anónimo dijo...

check this link, IoNGmvpy [URL=http://www.adjustable--dumbbells.com/]bowflex selecttech 552 dumbbells[/URL] with confident TnaBLeFI [URL=http://www.adjustable--dumbbells.com/ ] http://www.adjustable--dumbbells.com/ [/URL]

Anónimo dijo...

you must read hXBIJHpK [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/]fake designer purses[/URL] to get new coupon lUGCWrcA [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ ] http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ [/URL]

Anónimo dijo...

sell aaJPMvAP [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/]fake designer bags[/URL] for more DxCyztDs [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ ] http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ [/URL]

Anónimo dijo...

buy a QRybmYMb [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/]designer inspired handbags[/URL] with low price GKSGRIKF [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ ] http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ [/URL]

Anónimo dijo...

check afeZdeaB [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/]replica bags[/URL] with low price LkEcPqOR [URL=http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ ] http://www.cheapdesigner--handbags.weebly.com/ [/URL]