2008-09-29

Berriro ere martxan

Hemen gara berriz ere. Denbora luzean egon gara munduko Urnietazaleei gure talde internazionalaren inguruan berririk eman gabe. Batzutan nagikeria, beste batzutan emaitzen eraginez sortutako desmotibazioa...Beti aitzakiak bilatzen genituen hain zoragarriak diren kronikak ez publikatzeko. Baina hori bukatu egin da. Denboraldi berriarekin ilusio berriak sortu dira eta urte honetan berrikuntza ugari izango ditugu. Asteroko kronikaz gain, gure taldearen inguruko hainbat pertsonek tokia izango dute egunerokotasunean. Nahi duen jokalari, tekniko zein ministrok parte hartzeko aukera izango du. Beraz, animatu zaitezte. Noski, aurten ere puntuazioak emateko aukera egonen da.

Gure taldeari dagokionez, hainbat baja izan ditugu. Jokalari mitikoetako bat taldea utzi du eta egia esan, asko nabaritzen da lanagatik utzitako kirol eta pertsonal zuloa. Espero dezagun noizbait gure Peru handia bueltatzea. Talde utzi duen beste bat Itu izan da. Ameriketara joan zaigu, zehazki Will Smith-en jaioterrira, Philadelphiara hain zuzen ere. Espero dezagun blog-a elkarrekin komunikatzeko tresna egokia izatea. Gure JAvi PAstorrek ere utzi ditu delegaritza lanak. BEti gure bihotzean Javi!!!

Ez da baja izan baina horrela hartu beharra dago. Sorbaldatik errekuperatzeko gutxi falta zitzaionean, futbolariok hain gorroto dugun lesioa izan zuen, Triada. Ioritzi buruz hitz egiten ari naiz. Azkar errekuperatzea espero dezagun. Animo Txapeldun.

Fitxaketa berriak ere izan ditugu. Imanol, Peluko, Elias, Pablo Zurdo, Belber II, Gontzal, Rui. Egoitz izango da delegaritza lan berriak egingo dituena. ONgi etorri denei!


Aurkezpen txiki hau egin eta gero kirol arloari helduko diot. Abuztuaren 4ean ekin genion lanari, aurpegi berri ugari eta jokalari mordoarekin. Lan gogorrak emaitza emankorrak eman dituela baieztatu dezakegu, lehenbiziko hiru partidatan sei puntu lortu baititugu. Gaur azken partiduko kronika egingo dut soilik. Beraz, aurrera denboraldiko lehen kronika.

Urnieta 2 - 0 Martutene

Hamaikakoa: Igor; Koton-to, Gorka, Jonte, Leku; Ander, Iker(c), Imanol, Peluko, Julen;Iñigol.
Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Andoni, Gontzal, Pablo eta JAbato

Lehen zatia:

Serio eta seguru aritu ziten gorritxoak. Atzealdean ez zituzten zirrikuturik topatu kanpotarrek eta hau izan zen garaipenaren oinarria. Guk ere ez genuen arrisku handiegirik sortu, baina nabaritzen zen partiduaren pisua guk generamala. Kanpotarrak oso txarrak ziren geldikako jokaldiak defendatzen eta hau probestu genuen...eta nola!Lehen zatiko erdialdean, Koton-ek korner bat maisuki atera zuen eta bigarren zutoinean Ikerrek, Darko Kovacevikek sinatuko zukeen burukada bati esker etxekoak aurreratu zituen. Hau eta gero, Ikerrek berak bigarren gola sartzeko aukera aparta izan zuen beste burukada baten bidez, baina desbideratuta joan zen Julen Loinazen muturren aurretik. Horrela iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Martuteneko jokalariei. Izan ere, hainbeste protestatzen zituzten epaileak hartutako erabakiak, oxigenoa eta tokia hartzeko denbora ematen zigutela. Beraiek egin zuten bigarren zati horretatik denboraldi xelebre, mantso, trabatu eta aspergarria. Epaileak falta bat adierazi eta lau jokalari joaten zitzaizkion protestaka. Hori guztia noski, gure alde. Hala ere protesta bat eta bestearen artean futbolera jokatzeko denbora ere izan genuen. Aukera gutxi sortu genituen baina horietako batean Pelukok bigarren gola lortu zuen, lasaitasunarena. Handik aurrera, ezer gutxi. Txarrena zera izan zen, Julen Loinaz galdu genuela arbitroak kanporatu zuelako. Behingoz ez zuen errurik izan. Animo Julen.

Ongi mutilak, ongi!!!Denboraldi hasiera bikaina egiten ari gara. Hurrengo astean Beti Onari irabaziz gero, Ojito!!!

Emaitzak eta sailkapena

Ez ahaztu JOKALARIRIK ONENAri puntuak ematen. Aurten pixka bat serioago hartuko ditugu puntuazioak eta astero sailkapena eguneratu egingo da. Puntuak komentarioak egiten diren sektorean eman daitezke.

10 comentarios:

Iker dijo...

Jokalaririk onena saria:

3 puntu. Igortxo. Partida serioa eta segurua. Ate azpian bikain eta irteera ezberdinetan ezinhobe. Zorionak.

2 puntu. Imanol Andres. Zazpi birika ditu gutxienez jokalari honek. A zer nolako gaitasuna. Langilea eta baloiarekin ongi.

Puntu 1. Ander Loinaz. Gola sartzeaz gain gure jokoaren erritmoa eramaten saiatu zen. Taldeak asko eskertzen du jokalari honen jokatzeko era. Atzealdean gehiago laguntzen hasten denean jokalari paregabea izango da.

Unknown dijo...

Will Smithen jaioterritik urnietaren emaitzak jarraitzea ez da batere erraza, baino bloggak lagunduko du ziur.

Iaz egin ez genuena egiten ari zarete aurten, bazan garaia urnieta bere lekuan jartzekoa. Ziur nago handik direktiboetako bat preferenten pentsatzen ariko dala berriz, urtero bezala... jaja.

Zaindu denak pila bat, animo eta GORA URNIETA!!!!!!!

Anónimo dijo...

Nire ustez hauek dira puntuaketak:
3 puxtarri: IMANOL ANDRES, por el gran trabajo de contencion y de oxigenar el equipo, tanto en defensa como en ataque con sus internadas, y con las ordenes que no para de dar.
2 puntu: JON TErry, aunque no nos diesemos cuenta hizo su trabajo de defensa a la perfeccion y hasta le quito trabajo a Gorka, que apenas tuvo que tocar el balon
Puntu 1: ANDER LOINAZ, que aunque a veces parezca que no esta ahi, por dar salidas arriba, y porque de cara a porteria es el mas regular, 3 goles en 3 partidos (y eso que no tira mucho)

Anónimo dijo...

Bueno Bueno...... Gure blog maitea berriz dago martxan....

Ba hemen naukazue berriz nire iritziak emateko...eta kaña pixka bat emateko...merezi duenari, jejeje

Nire puntuazioak:

3 puntu: Iker eta imanol:

Imanolen eta ikerren lana goraipatzekoa izan zen. Baloi asko lapurtu zituzten, baloiari tratu ona eman eta taldeari oreka eman zioten.
Datu bezela Martuteneko jokalari batek Ikerrengan: "Puto cabezon".jejejej.

2 puntu: Jon telletxea: Dena moztu zuen eta atzetik oso ondo atera zuen baloia. Belverrek esan bezala, lana kendu zidan. Hurrengo partidurako 500 horriko liburu bat ekarriko det denbora pasatzeko, jejeje.

puntu 1:Igor: Oso seguru partidu osoan, baloia argi eta garbi eskatzen,okerrik gabe.

Bueno eta hauek izan dira azken jardunaldiaren notak.
Baiño esan behar da talde osoa partidu oso ona egin zuela, haber kanpoko partiduetan horrela segitzen dugun.

Zenbat denbora Egoitz!!!!
Philadelphia-ko neskak ezagutzen zaituzte jadanik???
Agurtu dezu will smith????
Eta mcdonalds batean bazkadu dezu?
Pistolarenbat erosi dezu?
jejejeje, espero det dena ondo joatea jankilandian eta pozik egotea!!!!

Portzierto....bakarrik agurtu txosnetan gaueko 5etan egon zirenei!!!!!
eeeeee Iker!!!!! Puto alcohol Puto alcohol, grande skalariak.

Portzierto Iker, ez nijoa entrenatzera bihar.....bilera daukat...

Anónimo dijo...

Aupa gaztiak!!

Aspaldiko garaiak gogoratzen hasi naiz, hau berriro ere martxan dagoela ikustearekin eta aze garaiak haiek. Espero aurtengo denboraldia, azkenekoa baino hobea izatea. Horretarako nahiko lan eta sakrifizio egin ditugu aurredenboraldian, orain emaitzak gogoz hartzeak besterik ez zaigu falta.

Jokalari onenaren saria:

3 puntu: Igor. Ezin zarete konturatu, atezain batek partidua horrela bizitzeak, atzekaldeari ematen dion segurtasuna. Zorionak Igor! Horrela jarrai ezak denon onerako!

2 puntu: Imanol Andres eta Iker. Izugarrizko lana hau biena, bai jauna. Beti leku egokian eta baloia nahiko garbi ateraaz.

Puntu 1: Ander Loinaz jauna. Bera jokoan sartzean, bestelako gauza bat nabari zaio taldeari. Hori bai, gehiago parte hartu beharko luke jokoan eta atzean lan gehiago ere egin beharko lukeelakoan nago.


Animo mutilak!! Tenemos que coger esta ola, y no podemos bajar de ella. Si conseguimos esto ahora, todo ira sobre ruedas, durante la temporada!!!

Anónimo dijo...

Arratsaldeon ikusentzule maiteok...berriro ere blog-a martxan Xabier! hemen izangoatxik betiko modun kaña ematen!!!

Esan beharra zeok ikaaaaaarrizko partidua izan ez arren ona izan huala ortziralean jokautakoa eta horrela jarraituz gero...

Hauexek nire denboraldiko lehen puntuaketak.

3 puntu: Imanol izenarekin ezagutu dudan lehen beltzari eta ikerri. Partidu bikaina, esfortzu fisiko ikarragarria, ekipoa sujetatuz. taldeak nabari du bi gizontxo hauek ematen duten indarra eta segurtasuna...

2 puntu: Para la rubia de urnieta (Jone telle) jejeje, txantxak alde batera utzita, honek ere partidu bikaina! beti ala izan arren, goraipatzekoa ematen duen konfidantza atzean (eta nire bizkarrean batezere) goitik, behetik doazen baloaik moztuz...ikaragarria....

Azkenekoz puntu 1: Igor. Hori duk hori librea fitxau diaguna xabier!!! ah..ez.. igor da que ya no le sirve la del murcielago (de momento)...jejeje..Irteerak bikainak, hankekin zoragarri eta maixuki goitik...partidu oso txukuna.

Bukatzeko esan beharra zeok gazteak horrela lanen jarraitu beharra zeokela...ondo ari garelako eta iñigok afaria ordaindu beharko ditela ! juas juas...

Izan hutsa eta EONGOATXIK!!!

Anónimo dijo...

Goraintziak eta animoak Ioritzi!!! momentu txarrak pasatzen ari baita. Ematen du denbora dexente pasa dela bere lesiotik baino eta berari geratzen zaion guztia?

Denbora oso luzea animorik gabe uzteko mutilla!!! AUPA IORITZ!!!

Goraintziak ere gure lagun "yankiari" ITU!!!!!!
¿ya eres como los negros? jejeje haber idazten jarraitzen dezun eh!! ok?

Ondo izan!!! aio!!!

ima dijo...

iepa guztioi!!!

bueno partidu ona ostiralekoa bai..bueno hemen nire puntuazioak:

3 puntu: Iker. Oso lan ona in zun nere atzen,baloiak berreskuratzen ta defentsan beti oso ondo posizionatua.

2 puntu: Ander Loinaz. Baloiakin anketan oso ona da,oso ondo irekitzeu jokua ta gainea golak sartzeitu.

1 puntu: Telle. Segurtasun asko eman zion defentsai,goitik naiz betik oso seguru eon zan.


Bueno ekipo aer aste ontan berdina iten deun!!aiooooo

Anónimo dijo...

iepa!!

berriro ere ementxe gure blog-a,
espero det aurten bukaerarte jarraitzea...

jokalaririk onena:


3puntu:Iker eta Ima. taldearen birika eta burua izan ziren, lan bikaina baloiak lapurtzen eta gero irteerak ematen.

2puntu:Igor. partidu osoan seguru agertu zen eta bere lana ondo eginez.

puntu1:Ander Loinaz. aurrean baloiari irteerak emanez, eta pase onak eginez. aer gehiago sartzen den jokoan.

Anónimo dijo...

qelk ghbwb [URL=http://www.katesxxx.com]katesxxx[/URL] ypdjau x wo o pby