2008-11-18

10. jardunaldia. Usurbil 2 - 1 Urnieta


Momentu gutxi barru Urnietako Kirol Elkarteak bere kontzartua emango du. Jur Jur. A zer nolako espektakulua eman genuen larunbatean. A zer nolako banda Bassoti izan ginen. Aurreko asteetan egindako lan ederra erraz bidali genuen zakarrontzira. Normalean izaten garen erloju suitzarra "feriakoa" bilakatu zen. Mutilak, larunbatekoa ezin da errepikatu. Inolaz ere.

Hamaikakoa:

Igor(patada voladora); Coton, Gorka, Telle, Sierra; Iker (c) de (c)agadas, Albert, Imanol Andrés, Peluko I, Peluko II eta Iñigol.

Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Pablo Zurdo, Andoni, Leku, Bervel.

Lehen zatia:

Aspaldi ez nuela hainbesteko lotsa pasatzen. Penagarria, tristea, kamutsa...milaka adjektibo jarri ditzaket baina guztiak motz gelditzen dira gure espektakulua ikusi eta gero. Zelai erdian presioa tamalgarri egin genuen, gaizki kokatuta eta baloirekin zerbait egiteko aukera genuenean bi pase jarraian ere ez genituen egiten. Aurreko urteko Urnieta zirudien. Hau guztia probestuz, Usurbildarrak aurreratu ziren markagailuan tamalgarri defendatu genuen falta baten bidez. Zorionez, handik gutxira, Iñigol Andrés-ek atezainari presio zoragarri bezain kementsua egin, baloia lapurtu, lurrean utzi eta banakoa igo zuen markagailura. Gol honek berpiztu ezean, loarazi gintuen. Bost minutu ez ziren pasa eta etxekoak aurretik jarri ziren penalty argi bat probestuz. Gol hau eta gero iritsi zen partidako gauzarik onena: ATSEDENALDIA.

Bigarren zatia:

Gauzak hobetzea ez zen batere zaila izan, baina arerioen area inguruetara gehiago hurbildu ginen arren ez genuen aparteko aukerarik sortu. Gol aukera gehienak geldikako jokaldietan bakarrik iristen ziren. Ez zen gehiagorako denbora izan eta esku hutsik bueltatu ginen Usurbiletik.

Pertsonalki, aspaldi ez nintzela hain gaizki sentitzen futbol zelai batean. Lehendabiziko zatian batik bat lotsa sentitu nuen. Halako partiduak noizbehinka gertatzen dira eta gu ez gara honetaz bizi, baina ezin dugu halakorik errepikatu.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

2008-11-10

9. jardunaldia. Urnieta 4 - 0 Lengokoak

Aurreko jardunaldian azkeneko minututan galdu eta gero, Lengokoaken aurka irabazi beharra zegoen..Eta egia esan, egurra jaso zuten Donostiarrek. Urnietakok lan defentsibo polita egin zuen eta ez zien utzi aurkariei baloia jolasten. Txakurrak bezala, kosk egin genien etengabe eta goitik behera hiru puntuak merezita lortu genituen. Esan beharra dago, talde txuri-beltzaren inguruan luzatu ziguten informazioa zertxobait aldatuta zegoela. Bejon deigula mutilak!!!

Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Telle, Sierra; Imanol Andrés, Albert, Iker (c), Peluko I, Peluko II, Iñigol Andrés.

Ordezkoak: Gorospe, Jabat, "BERVEL", Larra, Leku, Elias eta Ander Real.

Lehen zatia:

Hasieratik partidua gurea izan zen. Zelai osoan presio ezinhobea egin eta baloi pila bat berreskuratu genituen. Ez genien aukera txikiena ere eman. Aukera argiegirik sortzen ez genuen arren, baloia donostiarren area inguruan zebilen etengabe eta arriskua usaintzen zen. Halako batean, jokalari, ikusle eta teknikoek bestelako jokaldi bat espero zutenean, Coton jaurtitzaile esperimentatuak falta bat maisuki jaurti eta etxekoak aurretik jarri zituen. Txapela eta galtzak kentzeko moduko falta dudarik gabe. Gol honek gehiago motibatu gintuen eta askotan gertatu bezala, Julen Loinazek ezkerretik arerio pare bat atzean utzi eta bere erdiraketa atzelari batek bere atean sartu zuen. Kanpotarrek ezin zuten erreakzionatu jokalari gorritxoek aukera txikiena ere ematen ez zietelako, denbora guztian kontzentratuta eta serio aritu baitziren. Gainera atsedenaldira iristeko segundu gutxi falta zirela, Iñigol Andresek hirugarrena egin zuen partida itxiz.

Bigarren zatia:

Urnietarrak ez ziren erlaxatu eta berdin defendatzen jarraitu zuten. Sekulako intentsitatea sartu zioten jokoari eta erdialdean beste behin baloia lapurtu eta gero, Iñigo Andresek pase ederra sartu zion bere anaia Imanol Andres-i eta honek atezaina gainditu ondoren laugarrena igoarazi zuen markagailura. ALELUYA!!Hemendik aurrera norgehiagoka nahasten hasi zen. Epaileak kanpotarrak txartel pare batekin zigortu, hauek berotu eta sarrera itsutsi batzuk ikusi ziren. Zorionek odola ez zen ibaira iritsi eta partida horrela bukatu zen.

Ondo mutilak, oso ondo. Partida polita jokatu genuen, bai aurrean eta bai atzean. Bide onetik goaz. Badakigu nola jolastu eta zertara. Jokalari bakoitzak badaki zein den bere betebeharra eta erloju suitzar baten antzera funtzionatzen ari gara. Gainera fisikoki zoragarri gaude. Animo Mutilak!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Uste dut partidan zehar zenbait argazki egin zirela. Egoitz, ahal izanez gero pasa iezazkidazu. Orain mundu guztia bozkatzera. Teknikoek ere euren iritzi eman dezakete noski!! Gora UKE.

2008-10-27

7. jardunaldia. Urnieta 1 - 1 Beti Gazte

Bi zati ezberdin izan zituen partida izan ze larunbatekoa. Lehendabizikoan urnietarrak gailendu ziren. Bigarrenean ordea, intentsitatea jeitsi eta kanpotarrak izan ziren partidaren menperatzaileak, hori bai, inolako aukerarik sortu gabe. Futbolean badago esaldi mitiko horietako bat. Horrela dio: "Ezin baduzu irabazi, ez galdu". Nere ustez puntu polita lortu genuen talde fisiko baten aurka, baina hiru puntuak lortzea gure eskutan egon zen dudarik gabe. Beste behin saria eskutatik ihes egin zigun.

Hamaikakoa: Gorospe; Gorka(Manuel Pablo), Telle, Leku, Sierra; Iker (c), Imanol Andres, Ander Real; Andoni, Albert eta Iñigol.

Ordezkoak: Igor, Jabat, Peluko I, Peuko II, Belver, Elias.

Lehen zatia:

Partidako lehen erdia gurea izan zen. Hainbatetan iristen ginen aurkakoaren area inguruetara eta, aukera garbiegirik sortu ez genuen arren, arriskua etengabe usaintzen zen. Lesakako basurdeek, Erraldoi buru zutela, ezer gutxi egin ahal izan zuten. Hori bai, beti bezala, gure taldea gabonetara aurreratu eta zenbait opari utzi zituen kanpotarren tximiniaren alboan, baina zorionez ez zituzten opariak iriki. Esan bezala, partidua gure eskuetan zegoen. Horrela, Andoni Sorronek alboko sake bat bortizki atera, Iker Lizarraldek baloia buruz atzeraka ikutu, eta bi urte eta gero, alegia, zazpi mila aldiz egindako jokaldi bat eta gero, bigarren zutoinean Albert Fuentes-ek burukada geldiezin baten bidez gorritxoak aurretik jarri zituen. Aleluya!!!! Azkenean norbait adi zegoen!!! Hemendik aurrera, atsedenaldira iritsi arte Urnietarrak izan ziren nagusi baina aukera garbiegirik sortu gabe.

Bigarren zatia:

Talde honek pila bat gorroto ditu atsedenaldi, etenaldi eta lasaitasun egoerak. Hauek eta gero, lo ateratzen da guztiz. Larunbatean, berdina pasa zen. Intentsitaterik gabe, gaizki kokatuta eta baloiarekin kamuts eta triste. Honek guztiak Lesakarrak berpiztu eta animatu zituen. Ezin diegu gure menpean dauden taldeei bizitzeko aukera txikiena ere eman. Kojona!!! Ez zuten aparteko arriskurik sortu, baina egindako jaurtiketa bakarretako batean gola sartu ziguten ia zelai erditik. Falta egin omen zidaten, baina egia esan, nik ez nuen ezer sentitu. Hemendik aurrera, ezer gutxi. Bigarren zatiko aspekturik egokiena, honen amaiera.

Nere amonak esaten duen bezala, "Pasito a pasito se llega lejos". Egia da, baina zailena egin eta gero ezin dugu partidua zakarrontzira bota. ANIMO MUTILAK!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Hurrengo astean Rotetari egingo diogu bisita. Partida zaila izango da, dirudienez talde polita dute....Bah! Pasajesek, Idiazabalek, Hernanik...talde pila batek kalitate handia omen zuten, baina guztiek probatu zuten gure ezpaten metala. Egurra!!!

Utzi komentarioa mesedez!!!

2008-10-20

6. jardunaldia. Behobia 1 - 1 Urnieta

Ondo mutilak, oso ondo. Benetan partida polita egin genuen. Badakit Gorka, ez genuen irabazi, baina horrela jokatzen jarraitzen badugu talde honek gauza polit asko egin ditzake. Egia esan, partida hasiera zaila izan zen baina azkar irauli genuen egoera.

Hamaikakoa: Gorospe; Coton, Jonte, Gorka, Sierra; Andoni, Iker(c), Ander Real, Imanol Andres, Julen Loinaz eta Iñigol.

Ordezkoak: Larra, Jabat, Elias, Pablo Zurdo, Albert, Peluko.

Lehen zatia:

Pila bat kostatu zitzaigun partiduan sartzea. Irundarrek partidari erritmo handia sartu zioten eta hasierako minutu horiek gogorrak izan ziren. Denborak aurrera egin ahala taldea hobeto kokatu eta joko erasokorragoa egiten hasi zen. Zoritxarrez, etxekoak aurreratu ziren burukada bikain baten bitartez. Hala ere, gure taldea burua altxa eta jokatzen hasi zenean arrisku handia sortu zuen. Andoni eta Imanol Andres Urnieta aurretik jartzekotan egon ziren baina........

Bigarren zatia:

A zer nolako eromena. Arbitroak pitatu eta lehen segunduetan partida berdintzeko gai izan ginen. Iñigok Andoniri pase bikaina sartu eta honek maisuki gainditu zuen atezaina. Hemendik aurrera partidua oso irekia izan zen. Aukera gehienak guk izan genituen baina irundarrek ere arriskua sortu zuten, baina atzealdea bikain aritu zen, oso seguru eta baloia ateratzerakoan maisuki. Horrela iritsi ginen partidako azken minutuetara. Hauetan gol aukera sinistezinak izan genituen - Eh Imanol- baina kamuts aritu ginen. Nirea ez zen hain aukera garbia izan, Capullos!!!

En fin, hau da bidea. Goiko aldean jarraitzen badugu konfidantza izango dugu eta konfidantza izanez gero goiko aldean jaraituko dugu eta horrela konfidantza izango dugu.....Zorionak larunbateko partidagatik.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Utzi komentarioa eta eskerrik asko!!!

2008-10-13

5. jardunaldia. Urnieta 1 - 0 Munibe.

Beste garaipen bat eta erdipurdi jokatuz. Garai berriak iritsi dira Urnietara, izan ere aspaldian ez zen gertatzen hain partidak eskasak eginez hainbeste puntu ateratzea. Nahiko partida orekatua izan zen. Talde bakoitzak aukera pare bat izan zuen baina zorionez gola besteen atean iritsi zen. 10 puntu 15etik. Zoragarri mutilak, horrela jarraituz gero, Leonidas Spartanoak ere ez gaitu geldituko.

Hamaikakoa: Goros; Coton, Gorka, Jonte, Sierra; Ander Real, Iker (c), Imanol Andres, Albert, Peluko eta Iñigo.

Ordezkoak: Elias, Larra, Jabato, Xabi Belver, Julen Loinaz eta Andoni.

Lehen zatia:

Hasierako minutuak goitik behera gureak izan ziren. Aurreko astean bezala erraz jokatzen genuen eta atzealdean ez genuen sufritzen. Baina Oreretan pasa zitzaigun bezala, guk egindako akatsek konfidantza eman zien aurkariei eta aukera pare bat izan zuten markagailua irikitzeko. Gure taldea nahiko larri ibili zen hogei minutu inguruan. Zorionez, atsedenaldia baino lehenago esnatu eta aukera politak izan genituen markagailuko oreka hausteko.

Bigarren zatia:

Ez zen izan historiako zatirik onena, ezta gutxiago ere. Ez genuen ez joko eta ez aukera garbiegirik sortu eta, ordea, gure atean susto anitz sufritu genituen. Zorionez kanpotarrek ez zituzten izandako aukerak probestu eta bizia eman ziguten. Aldaketek beste itxura bat eman zioten taldeari eta horrela, Imanol Andres-ek baloia Andoniri zabaldu eta honek kontrol orientatu zoragarri bat egin eta gero ederki bukatu zuen jokaldia. Bukaerarako minutu pare bat falta ziren eta horrela, hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Denboraldi hasierako ezinhobea egin dugu. Ea emaitzek berdin jarraitzen duten, eta ahal bada jokoak gora egiten duen. Animo mutilak!!!

Por zierto, aste honetan ez baditut 8 komentario baino gehiago ikusten ez dut kronika bakar bat gehiago ere egingo. Muxuak denori!!!

2008-10-09

Adi Parrandazaleok!!!Ordutegi aldaketa.

Azkenean Urnieta eta Muniberen arteko partida larunbatean 17:00etan jokatuko da. Beraz parranda lasaia botatzeko aukera izango duzue. Ez egin planik ostiralerako. Nik nahiago nuen igande goizean jokatzea, larunbatean errealaren partida dagoelako. En fin. Ondo segi eta utzi partidaren komentarioa mesedez!!!

2008-10-06

4. jardunaldia Beti Ona 1 - 1 Urnieta

Berdinketa eta eskerrik asko. Partidu latza bezain tristea egin genuen. Urnietako festak zirela eta jokalari gehienak "empanada" izugarriarekin zelaraitu ziren. Aspaldian egin dugun partidarik lotsagarriena. Pena da, izan ere hasierako minutuak gureak izan baitziren. Baina partida gehiena Athletic de Bilbao-k baino lotsa handiagoa eman genuen, eta hori bai dela pena ematea. Partida hauen inguruan kronika egitea oso zaila da. Ez dut motibazio inondik topatzen, baina, hitza eman nuenez, egin beharra dago.

Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Telle, Imanol; Andoni, Iker (c), Imanol, Peluko, Albert; Iñigo;
Ordezkoak: Gorospe, Larra, Jabato, Elias, Sierra, Pablo.

Lehen zatia:

Lehenbiziko minutuak zoragarriak izan ziren. Hogei minututan partidua gure esku egon zen denbora guztian eta Oreretakoek ez zuten baloia usaitzen. Aukera politak izan genituen markagailuan aurreratzeko baina ezinezkoa egin zitzaigun. Etxekoek sortzen zituzten aukera bakarrak guk egindako akatsengatik izan ziren. Atzeldean Olentzero pasa zen eta gabonetan bezala, opari dexente utzi zituen. Zorionez ez zituzten probestu eta atsedenaldira huts eta hutsekoarekin iritsi ginen.

Bigarren zatia:

Lehendabiziko zatia "bale" eta bigarrenean "kale". A zer nolako zatia! Eskerrak itxura hori etxetik kanpo eman genuen eta ez etxean, gure jarraitzaili fin eta dotoreen aurrean, bestela...Ez erasoan ez eta defentsan, ez genuen ezer egin. Hobeto esanda, egin bai, baina oso gaizki. Hala ere sekulako zortea izan genuen. Izan ere, Andonik egindako jokaldi polit bat probestuz, Albert-ek aurretik jarri zituen urnietarrak. Egia esan, momentu honetatik aurrera bigarren gola sartzeko aukera pare bat izan genituen baina ezin pilota hiru zutoineen arten sartu. Bost minutu on hauek aldera utzita, etxekoak izan ziren aukera gehienak izan zituztenak, gehienak gure akatsak probestuz. Beraien gola akats hauetako batean iritsi zen. Falta bat atera, gure barrera iriki eta sortutako zulotik sartu zen barrura. Tamalgarria. Handik aurrera puntua ontzat jo eta partidua bukatu arte sufritu genuen.

Mutilak...A zer nazka eman zuen partidak. Hori ezin dugu berriz errepikatu. Hurrengo astean Munibe hartuko dugu Urnietan. Sailkapenean oso behean daude, baina gu adituak gara halako taldeei oxigenoa ematen. Animo mutilak

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Partiduko laburpena:




Barreras y empanadas.

Badaki aste hontan puntuak ematea oso zaila dela, baina mesedez, egin ezazue. Eta eman puntuak hiru jokalariei ez lauri. 3,2,1. Bakoitzean bat. HUrrengo asterarte!!!


2008-09-29

Berriro ere martxan

Hemen gara berriz ere. Denbora luzean egon gara munduko Urnietazaleei gure talde internazionalaren inguruan berririk eman gabe. Batzutan nagikeria, beste batzutan emaitzen eraginez sortutako desmotibazioa...Beti aitzakiak bilatzen genituen hain zoragarriak diren kronikak ez publikatzeko. Baina hori bukatu egin da. Denboraldi berriarekin ilusio berriak sortu dira eta urte honetan berrikuntza ugari izango ditugu. Asteroko kronikaz gain, gure taldearen inguruko hainbat pertsonek tokia izango dute egunerokotasunean. Nahi duen jokalari, tekniko zein ministrok parte hartzeko aukera izango du. Beraz, animatu zaitezte. Noski, aurten ere puntuazioak emateko aukera egonen da.

Gure taldeari dagokionez, hainbat baja izan ditugu. Jokalari mitikoetako bat taldea utzi du eta egia esan, asko nabaritzen da lanagatik utzitako kirol eta pertsonal zuloa. Espero dezagun noizbait gure Peru handia bueltatzea. Talde utzi duen beste bat Itu izan da. Ameriketara joan zaigu, zehazki Will Smith-en jaioterrira, Philadelphiara hain zuzen ere. Espero dezagun blog-a elkarrekin komunikatzeko tresna egokia izatea. Gure JAvi PAstorrek ere utzi ditu delegaritza lanak. BEti gure bihotzean Javi!!!

Ez da baja izan baina horrela hartu beharra dago. Sorbaldatik errekuperatzeko gutxi falta zitzaionean, futbolariok hain gorroto dugun lesioa izan zuen, Triada. Ioritzi buruz hitz egiten ari naiz. Azkar errekuperatzea espero dezagun. Animo Txapeldun.

Fitxaketa berriak ere izan ditugu. Imanol, Peluko, Elias, Pablo Zurdo, Belber II, Gontzal, Rui. Egoitz izango da delegaritza lan berriak egingo dituena. ONgi etorri denei!


Aurkezpen txiki hau egin eta gero kirol arloari helduko diot. Abuztuaren 4ean ekin genion lanari, aurpegi berri ugari eta jokalari mordoarekin. Lan gogorrak emaitza emankorrak eman dituela baieztatu dezakegu, lehenbiziko hiru partidatan sei puntu lortu baititugu. Gaur azken partiduko kronika egingo dut soilik. Beraz, aurrera denboraldiko lehen kronika.

Urnieta 2 - 0 Martutene

Hamaikakoa: Igor; Koton-to, Gorka, Jonte, Leku; Ander, Iker(c), Imanol, Peluko, Julen;Iñigol.
Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Andoni, Gontzal, Pablo eta JAbato

Lehen zatia:

Serio eta seguru aritu ziten gorritxoak. Atzealdean ez zituzten zirrikuturik topatu kanpotarrek eta hau izan zen garaipenaren oinarria. Guk ere ez genuen arrisku handiegirik sortu, baina nabaritzen zen partiduaren pisua guk generamala. Kanpotarrak oso txarrak ziren geldikako jokaldiak defendatzen eta hau probestu genuen...eta nola!Lehen zatiko erdialdean, Koton-ek korner bat maisuki atera zuen eta bigarren zutoinean Ikerrek, Darko Kovacevikek sinatuko zukeen burukada bati esker etxekoak aurreratu zituen. Hau eta gero, Ikerrek berak bigarren gola sartzeko aukera aparta izan zuen beste burukada baten bidez, baina desbideratuta joan zen Julen Loinazen muturren aurretik. Horrela iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Martuteneko jokalariei. Izan ere, hainbeste protestatzen zituzten epaileak hartutako erabakiak, oxigenoa eta tokia hartzeko denbora ematen zigutela. Beraiek egin zuten bigarren zati horretatik denboraldi xelebre, mantso, trabatu eta aspergarria. Epaileak falta bat adierazi eta lau jokalari joaten zitzaizkion protestaka. Hori guztia noski, gure alde. Hala ere protesta bat eta bestearen artean futbolera jokatzeko denbora ere izan genuen. Aukera gutxi sortu genituen baina horietako batean Pelukok bigarren gola lortu zuen, lasaitasunarena. Handik aurrera, ezer gutxi. Txarrena zera izan zen, Julen Loinaz galdu genuela arbitroak kanporatu zuelako. Behingoz ez zuen errurik izan. Animo Julen.

Ongi mutilak, ongi!!!Denboraldi hasiera bikaina egiten ari gara. Hurrengo astean Beti Onari irabaziz gero, Ojito!!!

Emaitzak eta sailkapena

Ez ahaztu JOKALARIRIK ONENAri puntuak ematen. Aurten pixka bat serioago hartuko ditugu puntuazioak eta astero sailkapena eguneratu egingo da. Puntuak komentarioak egiten diren sektorean eman daitezke.

2008-01-03

Urnieta 2008

Beno mutilak, oraintxe entrenatzen ariko zarete eta ni etxean nago erdi gaixo. Denbora dudanez, azken aldi honetan gure taldean gertatutakoak argituko ditut, munduko Urnietazaleak informatzeko. Ligako azken partiduan, gure taldeak bat eta lau galdu zuen Behobiaren aurka eta honen ondorioz gure entrenatzaileak postua utzi zuen. Gure blog-etik eskerrak eman nahi dizkiogu Joni egindako lanagatik.

Aurrera begiratu behar dugu eta horretarako entrenatzaile berria fitxatu dugu. Joseba Roteta, Mikel Roteta jokalari ohiaren anaia. Hurrengo partida arerio zuzena den Beti Onaren aurka jokatuko dugu. Espero dezagun hiru puntuak lortu eta berriro ere gora begira jartzea.

Gora Urnieta eta jarabeak!!