2007-11-12

9. jardunaldia Urnieta 3 - 0 Gure Txokoa

Ederki, ederki eta ederki. Irabazi beharreko partida zen, hasiera batean arerio zuzena den talde baten aurka jokatzen genuelako. Ez genuen hutsik egin eta taldeak joko polita eta segurtasuna erakutsiz hiru puntuak poltsikoan sartu zituen. Bejon deigula mutilak.

Hamaikakoa: Igor; Leku, Jonte, Gorka, Sierra; Ioritz, Iker (c), Rodri, Ander; Julen eta Iñigo;
Ahulkian: Goros, Itu, Albert, Coton.
Kamera lanetan: Jon Jabat.

Lehen zatia:

Hasierako minutuetan joko polita egin genuen. Konbinazio eta eraso jokaldi interesgarriak sortu genituen arerioaren ate inguruetan. Aukera onak izan arren, berriz ere geldikako jokaldi bati esker lortu genuen abantaila. Julenek maisuki erdiratu zuen falta bat eta aldaratze batzuk eta gero, Rodrik baloia sareetara bidali zuen. Hemendik atsedenaldira arte aukera zoragarriak izan genituen partida behin betiko ixteko baina suspensea eta misterioa gustoko ditugunez bigarren zatirako utzi genituen lanak.

Bigarren zatia:

Goitik behera menperatu genuen talde kanpotarra. Aukera pila bat izan eta gero, Iñigok pase on bat bularraz ederki kontrolatu eta zartako gurutzatu eta bikain bati esker bi eta hutsekoa ipini zuen markagailuan. Gauzak are eta gehiago argitu ziren talde kanpotarra bat gutxiagorekin gelditu zenean. Une honetatik aurrera arerioa etsi eta Coton-ek hirugarren gola sartu zuen eta Urnietako Stadium-era hurbildu ziren 2314 ikusleak erotu egin ziren. Horrela bukatu zen partida.

Ongi mutilak, oso ongi. Horrelako emaitza bat behar genuen hazten jarraitzeko. Geldikako jokaldiez gain, jokatuz golak sartu ditzakegula erakutsi genuen aurreko larunbatean. Gainera atea hutsik mantendu genuen beste behin. Gorengoen maila eta erregionaletako lehen eta bigarren maila kontuan hartuz, gol gutxien jaso dituen taldea gara. Zorionak!!!. Hurrengo helburua, Usurbil konkistatzea.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Jarraian ikusi dezakezuten moduan, taldea bezala, gure blog-a ere hazten ari da. Hemen dituzue partidako bideo dokumentu batzu, Jon Jabati esker.

Jokalariak zelairatzen.



Rodriren Gooooooola.


Bestelako jokaldiak....uuuuuuuyyyyyyyyyyy Gorkaaaaaaaa.



7 comentarios:

Iker dijo...

Jokalaririk onena saria.

Aste honetan puntuak ematea zaila da, taldeak orokorrean lan ederra egin zuelako.

3 puntu. Iñigo. Beste behin ederki. Aurrean asko mugitzen da eta mugimendu ederrak egiten ditu, atzelarientzako buruko min konstantea. Gola sartu eta asistentzia bat emateaz gain arrisku handia sortu zuen. Atzera begira ere oso langile.

2 puntu. Leku. Pixkanaka forma hartzen ari da eta aurreko larunbatean eskuin lateralean aritu arren partida serio eta gogorra egin zuen. Baloi garrantzitsuak moztu zituen. Segi horrela.

Puntu bat. Gure txitxilibaina den Julen Loinaz. Ingeleseko klaseak ongi etortzen ari zaizkio. Partidako momentu gehienetan jokaldiak ongi irakurri zituen eta gainera geldikako jokaldietan baloi ezinhobeak jarri zituen. Ongi Julen!!!

Horrela jarraitu behar dugu mutilak.

Andoni dijo...

Iepe gaztek!!

Lehenik eta behin, ZORIONAK denoi partidua irabazteagatik.

Konturatzen ari naiz agian ekipoa utzi behar detela taldeak partiduak irabazteko, jejeje.

Aste hontan eztet partidua ikusi, baño emaitza ikusita argi dago partidu bikaina egingo zuela taldeak, ea horrela jarraitzen dugun.
Ea aste hontan jokatzeko moduan jartzen naizen. Usurbili egurra!!!!

Anónimo dijo...

jejeje Kaixo mutilak........atzo lanen nenbilen eta ezin izan nuen entrenamendura joan.

Bueno, ona hemen nire puntuazioak:

3 puntu: Iñigo: Gol ona sartu zuen eta lan askoko partidua egin zuen. Taldeari arnasa hartzeko, baloi asko jeitsi eta ondo jokatu zituen. 2 partidu segidan gola sartzen.....segi dezala......

2 puntu: Julen Loinaz: Bere ezker fin horrekin,geldikako jokaldietan baloi ederrak jarri zituen.
Hori bai, azkartasun pixka bat eskatu behar zaio baloia duenean, bizitasun gehiago emateko gure jokoari.

puntu 1: Telle: Oso seguru partidu osoan, beitik eta goitik. Arazorik gabe.

Anónimo dijo...

Datu bezala esan behar da Usurbil-ek oraindik ez duela galdu partidurik bere etxean.

Partidu gogorra izango da mutilak!!!

Anónimo dijo...

Aupa mutilak!!

Aste honetan irabazi beharra dago, horrek talde bezala eta sailkapenean gorantza emango baitigu. Taldea pixkanaka hazten doa eta horrela jarraitu ezkero, gauza onak besterik ez zaizkigu etorriko. Animo!!

Aurreko asteko puntuazioa dela eta:

3 puntu: Iñigo. Lanean horrela jarraitzen baldin badu, emaitzak noizbait iristen direla ikusten da. Hor dago bere lanaren fruitua. Hala ere, bat gutxiagorekin zirenean, presio gehiago egin behar zitzaielakoan nago.

2 puntu: Loinaz eta Rodri. Biak kalitatezko jokalariak benetan. Lehenengoak, ezker dotore horrekin nahi duena egin dezake, baina partiduak hobeto irakurri behar ditu batzuetan. Bigarrenak ordez, gure zelai erdiari lasaitasun asko ematen dio baloia dugunean. Hala ere, defentsiboki, zerbait gehiago eskatu behar zaiolakoan nago.

puntu 1: Larunbatero atzekaldean (atezaina, lau defentsak eta gure pibote ultra defentsiboa) baloiaren atzetik ibiltzen garen guztioi, aurkariek gure atean golak sartzeko hainbesteko zailtasunak dituztela ikusteak, poztasuna ematen du. Inor ez dadila ofenditu honengatik, badakit denok defendatzen dugula eta denok erasotzen dugula.

Anónimo dijo...

iepe!!

3 puntu: Iñigo->Segi horrela (sin confiarse e?).

2 puntu: Ródri-->Oso lan ona zelai erdian OFENTSIBOKI.

1 puntu:Defentsa osoa, Tellek esan bezala, gol gutxian sartu dioten taldea gara eta hori azpimarratzekoa da noski.

Anónimo dijo...

Iepa blogg-eko azukre koxkor maiteok!! berandu baina hemen naiz! azken aldioro bezala puntuak emanez (beti berdiñak gaude).Puntuak eman baino lehen, nahi dezuenean publiko egin daiteke entrenadorearen konfesioa. 3 partidu jarraian eta afaria bere kontu!!!! hori bai, Diario Vasco aldizkariak 12 mila euro ematen dizkit esklusiba eta bideoarengatik!! asique tendreis que soltar la GALLINA O PANOJA si quereis cenar a cuenta del mister!! jejeje

Beno tontakeriak utzi eta puntuaketak or doaz!!!

3 puntu: Iñigol. Bufffff iñik 2 partidu jarraian golak sartzeko...tela eh!!! de dio!!! ikarragarrizko lana eta sakrifizioa! golak eginez! Aurrelariak hasi zaizkigu esnatzen mutillak!

2 puntu: Txitxiguante eta Rodri: Vaya guante tiens cabron!!! y que seas tan......ikarragarrizko teknika! azkenean faltak eta kornerrak ondo ateratzen dituk!!! bazan garaia!! baino partidutik askotan joaten da eta kosta egiten zaio partidua irakurtzen...

Rodrik berriz, bere maixutasuna erakutxiaz gola eta guzti gainera (nere pase ikaragarriaz, largero ta guztiz gainera) lan ederra. Bizkarra kubritua duenean gure pibote "defensiboengatik" bai iker edo sierra, lan ikarragarria eginez! erraz eta ikusgarri jolasten du david jaunak!

Puntu 1.defentsari: Maixuki ari zarete edo gara denok, zenbakiek dena diote.Horrela jarraituz gero laster hasiko dira talde handien begiraleak U.K.E stadium-era etortzen fitxaketak lotzeko! Berdin jarraitu!


Esan beharra zeok Xabier, gorkak emandako datua garrantzitsua eta esanguratsua dela. Usurbilek ez du partidurik galdu etxean!!! Harerio gogora eta zelai konplikatua ditugu aste onetan...baino markak austeko daude eta...larunbat onetan egingo dugu gainera!!!

Izan hutsa, lagun maiteok eta eongoatxik!!!