Puntu bat eta eskerrik asko. A zer nolako sufrimendua aurreko larunbatean pasa genuena. Hasieratik eguna gaizki hasi zen. Usurbilgo instalakuntzak berritzen ari direla eta, Urnietan aldatu behar izan ginen. Gainera, sartu gintuzten "fabela" horren egoera nazkagarria izan zen. Pakistanen baino uholde gehiago zituen eta hori gutxi ez balitz, argirik gabe gelditu ginen.
Komeria guzti horietaz gain, partidua oso sufritua izan zen. Dudarik gabe, Usurbilek menperatu egin gintuen -gehien bat lehen zatian- eta nahikoa izan genuen puntutxo bat ateratzearekin. Denboraldiko partidarik zailena izan zela uste dut eta etxekoek ate aurrean izandako hutsek porrotetik salbatu gintuzten.
Hamaikakoa: Gorospe; Coton, Gorka, Jonte, Itu; Ioritz, Iker (c), Sierra, Ander; Julen eta Iñigo.
Ahulkian: Igor, Rodrigo, SUPER LARRA, Albert, Jabat eta Andoni.
Lehen zatia:
Puffffffffffff. A zer nolako eromena. Usurbildarren mugikortasunak erotu egin gintuen.Espazio gehiegi utzi genituen lerro artean eta etxekoek euren jokoa garatu zuten inolako arazorik gabe. Aukera anitz izan zituzten markagailua irekitzeko baina zorionez ez zen hala gertatu. Zati honteako aspekturik positiboena...Atsedenaldia.
Bigarren zatia:
Eskerrak!!!!! Bigarren zati honetan gure taldea egokiago kokatua atera zen. Usurbilek arazo gehiago zituen lehen zatiko joko azkar eta teknikoa garatzeko eta horrela, pare bat kontraerasoen bidez gola sartzeko aukeratxo batzuk izan genituen. Tamalez -edo zorionez- markagailua ez zen mugitu eta partida hutsean bukatu zen.
A zer nolako zortea izan genuen aurreko larunbatean. Zortea bilatu egin behar da, baina partida honetan gehiegi bilatu genuen. Zorionez atea hutsean mantendu genuen eta beste puntutxo bat lotu genuen.
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Partidako argazki eta bideoak bihar igoko ditut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Jokalaririk onena saria.
3 puntu:
JOnte eta Gorka: Beraiengatik izan ez balitz punturik gabe itzuliko ginela uste dut. Kokapen zoragarria, kobertura ezinhobeak,goitik eta behetik dena moztuz, azkar eta kontundente. Zorionak gazteak eta mila esker atzealdean ematen dezuten segurtasunagatik.
2 puntu: Julen Loinaz. Erasoan berarenak izan ziren akzio garbi eta onenak. Gola sartzekotan egon zen pare bat jokalditan. Atzealdean ere asko lagundu zuen.Ondo Julen!!!!
Puntu bat. Ioritz. Eskuin aldetik zenbait jokaldi polit egin zituen. NAbaritzen da berak baloia duenean.
Hurrengo astean Pasajes handiaren aurka. Ea puntuatzeko aukera dugun!!!
Iepa ekipo,
Iker, lehenik eta behin gauza bat, LARRA haztu zaik!!!!!!!!
Partiduko gauzarik onena dudarik gabe emaitza izan zen, izan ere beraiek goitik behera dominatu gintuzten. Hori da baloiaren atzetik korri egitea hori!!!! Puntuazioak:
3puntu: gure bi zentralak. Atzealdean bikain, hori zentral parea!!!
2puntu: Txitxibaina. Erasoko baloi arriskutsuenak bere hanketatik pasa ziren.
Puntu1: Rodri. Zelaian sartu zenetik aurrera taldea hobeto kokatu zela iruditzen zait eta lasaiago jokatu genuen.
Aste hontan beste partidu zail bat. Pasaiaren aurka puntuatzen badugu, ezta txarra izango, animo mutilak!!!!
Kaixo guztioi.....Tenerifen ez nago, Bidebietan baizik.....lan ta lan..jejejeje.
Nire puntuazioak:
3 puntu: Talde osoko defentsari.Usurbilek partidua bere kontrolpean euki zuen eta momentu hoietan taldearen lana gure atea Hutsean uzteko oso ona izan zen. Jendeari mentalizatua ikusten zitzaion.
2 puntu: Julen loinaz. Erasoko jokoaren pisu guztia eraman zuen. Sartzeko zorian egon zen pare bat aldiz.
puntu 1: -----------------
PARTIDUA LARUNBATEAN 17:30-tan!!!
Bueno, comentar que este finde causaré baja, ya que no pienso jugarmela, ni gogo askorekin nao jokatzeko, pero no puedo arriesgar a que tenga peor el hombro, con lo que no podré estar allí con vosotros para poder ayudaros dentro del campo.
Aurreko asteko puntuak:
3 puntu: Jonte: Eleante eleante, oso seguru partiduan, Zorionak, denboraldi bikaina ai haiz iten.
2 puntu: Iker: Oso bakarrik ikusi nun erdi kanpoan, hala ere 2.zatian egindako lana goraipatzekoa da. Ekipuari oreka handien ematen dion jokalaria da dudarik gabe. Oso ondo Iker.
1 puntu: Julen eta Rodri: lehenengoak erakutsi zuen ofentsiboki gauzak oso ondo egin ditzakeela. eta besteak abiadura eta segurtasun handixeagoa eman zuen 2.zatian.
Gero ikusiko gea behar bada. Animo.
Kaixo mutilak ona hemen Pasajesen zelaia:
http://www.fgf-gff.org/pub/mostrarCampo.asp?idioma=ca&idCampo=402
Ona hemen helbidea ondo jarrita:
Pasajesen zelaia
Publicar un comentario