2007-09-27

Jokalaririk Onena saria

Lehen bi jardunaldiak eta gero, hauek izan dira partidu bakoitzean lortutako puntuazioak:

Urnieta 1 - 0 Beti Gazte

Jonte: 11 puntu
Igor: 11 puntu
Albert: 9 puntu

Beraz, Jontek eta Igorrek 3 puntu eta Albert-ek 1

Allerru 1 - 0 Urnieta

Jonte: 14 puntu
Iker: 9 puntu
Ander: 4 puntu
Julen Loinaz: 4 puntu

Partidu honetan, Jontek 3 puntu, Ikerrek 2 eta Ander eta Julenek puntu bat.

Hortaz, sailkapen orokorra horrela gelditzen da:

1. Jonte 6 puntu
2. Igor 3 puntu
3. Iker 2 puntu
4. Albert, Julen eta Ander puntu 1.

Mundarrori egurrraaaaaa

2007-09-24

Allerru 1 - 0 Urnieta

Lastima, lastima, lastima. Taldeak partidu honetan zerbait positiboa ateratzeko merezimenduak egin bazituen ere, punturik gabe itzuli zen Urnietara, baina lana ondo egin zenaren sentsazioarekin.

Honako taldea zelairatu zuen Jon entrenatzaileak:

Gorospe; ITU, Jonte, Gorka, Jabat; Ander, Iker (c), Sierra, Albert; Rodrigo eta Andoni;
Ahulkian: Igor (lepoluze), Julen Loinaz, Ioritz, Javi.

Lehen zatia:

Etxekoak oso indartsu atera ziren lehen minutuetan, baina gure jokalariek ongi eutsi zieten Allerrukoen erasoei. Taktikoki ongi kokatuta geunden eta etsaiek ez zuten zirrikiturik topatzen gure "autobusean". Gure taldea oso eroso sentitzen zen eta aurreratzeko moduan izan zen era zoragarrian exekutatutako kontraerasoen bitartez. Tamalez, ezin izan genuen golik sartu eta atsedenaldira hutsean iritsi ginen.

Bigarren zatia:

Hasierako minutuetan lo atera ginen. Berandu iristen ginen jokaldi guztietara eta gure kokapena, lehen zatikoarekin konparatuz oso kaskarra izan zen. Hala ere, etxekoek ez zituzten aukera garbiegirik sortu. Egoera hau ikusita, gola geldikako jokaldi batean iritsiko zela argi zegoen, bai ate batean edo bestean. Zoritxarrez, etxekoek partiduko gol bakarra falta baten ondorioz sortutako aldaratze bati esker lortu zuten. Hemendik aurrera, gura taldeak lerroak aurreratu zituen eta presioa aurrerago egiten hasi zen. Partidua ero bilakatu zen eta edozein momentuan bi taldeek gola egiteko aukerak izan zituzten. Lastimaaaaaaa....Gure taldeak ez zuen golik sartu eta porrotarekin itzuli ginen etxera.

Galdu izan arren oso pozik nago taldeak egindako lanarekin. Talde potente baten aurka serio aritu ginen eta hau izan behar da jarraitu beharreko lan modua.

Hurrengo partida Mundarroren aurka izango da gure etxean. Animo mutilak!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

Oharra: Aurreko asteko puntuazioak bihar bildu eta eguneratuko ditut. Aste bakoitzean puntu gehien irabazi duenari hiru puntu, bi eta bat emango diot.

Aste honetako partiduko puntuazioak emateko aukera duzue jada. Animatu zaitezte!!!

2007-09-17

Urnieta 1 - 0 Beti Gazte

Denboraldiko lehen partidan, gure jokalariek Beti Gazte talde indartsuaren aurka neurtu zituzten indarrak. Partida oso gogorra eta landua izan zen, eta kanpotarrek norgehiagokako aukera onenak sortu arren, gure jokalariak tinko eta sendo mantendu ziren eta azkeneko minutuetan garaipena lortu zuten.

Gure taldearen hamaikakoa: Igor; Coton, Telle, Gorka, Jabat; Ander, Iker, Peru, Julen; Rodrigo eta Andoni. Ahulkian: Gorospe, Larra, Itu, Iñigo, Imanol, Albert eta Javi.

Lehen zatia:

Hasierako minutuak kanpotarrentzat izan ziren. Era oso bertikalean jokatu zuten eta minutu horietan min handia egin ziguten aukera garbirik sortu ez arren. Hamabosgarren minututik aurrera, gure taldea hobeto kokatu eta pixkanaka-pixkakana nafarren area ingurura iristen hasi ginen. Horrela, gure taldearen aukerarik onena Anderren buruan egon zen, baina honek ezin izan zuen ezkerraldetik egindako erdiraketa bat sareetara bideratu. Horrela, atsedenaldira iristean, markagailua ez zen mugitu.

Bigarren zatia:

Bigarren zatian gure taldea errazago iritsi zen etsaien ate inguruetara, hori bai, arrisku handiegirik sortu gabe. Hala ere, zati honetako erdialdetik aurrera, garai honetako egoera fisiko baxuaren eraginez, gure taldeak akats nabariak egin zituen. Zorionez, kanpotarrek ez zituzten aukerak baliatu. Horrela, etxekoek puntu banaketa ontzat ematen zutenean iritsi zen sopresa. Izan ere, partiduko azken minutuan, Albertek korner bat maisuki exekutatu eta Urnietako armailetara zoramena eraman zuen. A zer nolako gola!!!A zer nolako hiru puntuak!!!

Denboraldiko lehen hiru puntuak izan ziren. Izerdia, malkoak eta odola isuri genituen larunbatean, baina egindako guztia merezi izan zuen lortutako emaitzagatik.

Bejon deigula mutilak!!!

Honekin batera, ideia bat bururatu zait. Taldekide guztien parte hartzea sustatzeko, partidu bakoitzaren "komentariotan", norgehiagokako hiru jokalari onenei, hiru, bi eta puntu bat emango diegu. Denboraldi bukaeran puntuak batu eta denen artean sari bat banatuko zaie.

2007-09-11

2007/2008 denboraldia

Lehenik eta behin, urnietako zale guztiei barkamena eskatu nahi diet gure blog-aren aktualizatzea beranduegi egiteagatik. Baina badakizue, udak alperkeri eta nagikeriak pizten ditu.


Ezer aipatu aurretik, Juanjo Arregik entrenatzaile postua utzi zuela esatea beharrezkoa da. Gure blog-etik zoriondu egin nahi dugu Juanjo. Alde batetik, taldeak helburua goitik behera lortu zuelako, eta bestetik, jokalariekin izan zuen tratuagatik, entrenamendu eta partidu guztien xehetasunin txikiena ere kontuan hartuz. Urte zoragarria izan zen aurrekoa, baina aurrera begiratu beharra dago. Mila esker Juanjo!Animo!



Goazen harira. 2006/2007 denboraldiko arrakastaren ondoren, taldea abuztuaren erdialdean hasi zen lanean datorren asteburuan hasiko den denboraldi gogorrari aurre egiteko. Jende pila bat bildu ginen Jon Olasagasti (Urnieta) entrenatzaile berria eta gaztearen gidaritzapean entrenatzeko. Noski, 23 fitxa soilik egin daitezkeenez, jokalari hauek izan dira hurrengo astean hasiko den denboraldiari ekiteko aukeratutakoak:

1 Jon Gorospe. 2 Jon Rekalde. 3 Jon Jabat. 4 Gorka Pardavila. 5 Egoitz Iturritxa. 6 Iker Lizarralde (c). 7 Ander Real. 8 Xabier Perurena. 9 Andoni Sorron. 10 Ioritz Bello. 11 Julen Loinaz. 13 Igor Ugalde. 14 Albert Fuentes. 15 Iñigo Andres. 17 Javier Roman. 18 Julen Larrarte. 19 Jon Telletxea. 20 Imanol Lekuona. 21 David Rodrigo. 22 Ivan Murillo. 23 David Sierra. Delegatu bezala Javi Pastor handia arituko da.

Ikusi dezakezutenez, hainbat fitxaketa egin ditugu taldea indartuz:

2 Jon Rekalde. "Coton" (Jubenila)
10 Ioritz Bello. (Berio eta Hernani)
14 Albert Fuentes. (Jubenila)
15 Iñigo Andres. (Ostadar)
20 Imanol Lekuona.(Real Unión eta Tolosa)
22 Ivan Murillo. (Xauxar) jeje.

Eta hauei, azken urteotako "guardia pretorianoa" gehitu behar zaie. Urtero zelaiak jan eta etsaiak zapaltzen dituztenak. Hauek ez dute galdetzen etsaiak zenbat diren, baizik eta non dauden!!!


Bestalde, aurreko larunbatean, iralaren 8an, Urnietako Kirol Elkarteko talde guztiak aurkeztu ziren 7859 ikusle sutsuen aurrean. Ikusten duzuen bezala, ekipazioa aldatu egin da aurten gure klubak 25 urte egiten baititu!!!






Bukatzeko, hona hemen aurtengo denboraldirako egokitu zaigun taldea eta egutegia. Eskerrak futbol zelaiak nahiko gertu dauden, Elgoibar eta Soraluzeraino joateak ez baitu inor motibatzen.

Espero dut, edozein iradokizun eginda taldekide guztiek era aktiboan parte hartzea!!!

Gora Urnieta!!! ta ta ta ta