Aipatutako norgehiagokari dagokionez, aitortu beharra dago, taldeak denboraldiko partidarik kaxkarrena jokatu zuela. Indar, gogo, kemena eta motibazioa ez zitzaigun falta izan, baina futbolean beste alderdi batzuk ere oso garrantzitsuak dira, esate baterako, paseak, kondukzioak eta jaurtiketak. Oinarrizko hiru alderdi horietan taldeak sekulako hutsak egin zituen, aurkako taldeari arriskua sortzeko aukera anitzak emanez.
Hamaikakoa hau izan zen:
Nahiz eta partidu makala jokatu, hainbat ondorio positibo atera ditzakegu. Alde batetik, gure atea hutsean mantendu genuela. Beti bezala defentsan zoragarri eta seguru aritu ginen; Hau izan daitekelarik igoeraren gako bat. Bestetik, fase honetan galdu gabe jarraitzen dugu. Datu hau garrantzi handikoa da, etxetik kanpo hiru partidu jokatu baititugu.
Hurrengo hiru partiduak etxean jokatuko ditugu. Ezin dugu hutsik egin. Animo Mutilak!!!
3 comentarios:
ba bai, partidu aspergarria benetan......taldea partidu osoan makal ibili zen baloia ankean zuenean........gainera goian euki genituen aukera gutxi ez genitugun sartu(merezi gabe, egia esan).............denboraldiko partidu txarrena.......baina bueno puntu hau hontzat emateko aste hontako partidua irabazi behar da, eta hurrengoa, eta hurrengoa jejeje
Joder aztu zait esatea ohore bat dela blog hontako lehen komentarioa izatea
jejejeje Aupa URNIETA¡¡¡¡¡¡¡¡
Zer gehiago esan, nire atzeko bi kide eta laguntzaileek ez dutenik esan. Partidu kaxkarra gurea, gezurra dirudi orain arte egin duguna egin ondoren, taldeak horrelako itxura aurkeztea. Puntua ontzat eman genuen, ez baigenuen gehiagorako merezimendurik egin. Egun txar bat izan zelakoan, eta gure betiko itxura berreskuratuko dugulakoan, ziur nago, aurtengoa gure urtea dela eta gure helburua lortuko dugula. Horretarako badakigu bakoitzak zer egin eta eman behar dugun. Gora Urnieta!!!
Publicar un comentario