2008-11-18

10. jardunaldia. Usurbil 2 - 1 Urnieta


Momentu gutxi barru Urnietako Kirol Elkarteak bere kontzartua emango du. Jur Jur. A zer nolako espektakulua eman genuen larunbatean. A zer nolako banda Bassoti izan ginen. Aurreko asteetan egindako lan ederra erraz bidali genuen zakarrontzira. Normalean izaten garen erloju suitzarra "feriakoa" bilakatu zen. Mutilak, larunbatekoa ezin da errepikatu. Inolaz ere.

Hamaikakoa:

Igor(patada voladora); Coton, Gorka, Telle, Sierra; Iker (c) de (c)agadas, Albert, Imanol Andrés, Peluko I, Peluko II eta Iñigol.

Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Pablo Zurdo, Andoni, Leku, Bervel.

Lehen zatia:

Aspaldi ez nuela hainbesteko lotsa pasatzen. Penagarria, tristea, kamutsa...milaka adjektibo jarri ditzaket baina guztiak motz gelditzen dira gure espektakulua ikusi eta gero. Zelai erdian presioa tamalgarri egin genuen, gaizki kokatuta eta baloirekin zerbait egiteko aukera genuenean bi pase jarraian ere ez genituen egiten. Aurreko urteko Urnieta zirudien. Hau guztia probestuz, Usurbildarrak aurreratu ziren markagailuan tamalgarri defendatu genuen falta baten bidez. Zorionez, handik gutxira, Iñigol Andrés-ek atezainari presio zoragarri bezain kementsua egin, baloia lapurtu, lurrean utzi eta banakoa igo zuen markagailura. Gol honek berpiztu ezean, loarazi gintuen. Bost minutu ez ziren pasa eta etxekoak aurretik jarri ziren penalty argi bat probestuz. Gol hau eta gero iritsi zen partidako gauzarik onena: ATSEDENALDIA.

Bigarren zatia:

Gauzak hobetzea ez zen batere zaila izan, baina arerioen area inguruetara gehiago hurbildu ginen arren ez genuen aparteko aukerarik sortu. Gol aukera gehienak geldikako jokaldietan bakarrik iristen ziren. Ez zen gehiagorako denbora izan eta esku hutsik bueltatu ginen Usurbiletik.

Pertsonalki, aspaldi ez nintzela hain gaizki sentitzen futbol zelai batean. Lehendabiziko zatian batik bat lotsa sentitu nuen. Halako partiduak noizbehinka gertatzen dira eta gu ez gara honetaz bizi, baina ezin dugu halakorik errepikatu.

Aste honetako emaitzak eta sailkapena

2008-11-10

9. jardunaldia. Urnieta 4 - 0 Lengokoak

Aurreko jardunaldian azkeneko minututan galdu eta gero, Lengokoaken aurka irabazi beharra zegoen..Eta egia esan, egurra jaso zuten Donostiarrek. Urnietakok lan defentsibo polita egin zuen eta ez zien utzi aurkariei baloia jolasten. Txakurrak bezala, kosk egin genien etengabe eta goitik behera hiru puntuak merezita lortu genituen. Esan beharra dago, talde txuri-beltzaren inguruan luzatu ziguten informazioa zertxobait aldatuta zegoela. Bejon deigula mutilak!!!

Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Telle, Sierra; Imanol Andrés, Albert, Iker (c), Peluko I, Peluko II, Iñigol Andrés.

Ordezkoak: Gorospe, Jabat, "BERVEL", Larra, Leku, Elias eta Ander Real.

Lehen zatia:

Hasieratik partidua gurea izan zen. Zelai osoan presio ezinhobea egin eta baloi pila bat berreskuratu genituen. Ez genien aukera txikiena ere eman. Aukera argiegirik sortzen ez genuen arren, baloia donostiarren area inguruan zebilen etengabe eta arriskua usaintzen zen. Halako batean, jokalari, ikusle eta teknikoek bestelako jokaldi bat espero zutenean, Coton jaurtitzaile esperimentatuak falta bat maisuki jaurti eta etxekoak aurretik jarri zituen. Txapela eta galtzak kentzeko moduko falta dudarik gabe. Gol honek gehiago motibatu gintuen eta askotan gertatu bezala, Julen Loinazek ezkerretik arerio pare bat atzean utzi eta bere erdiraketa atzelari batek bere atean sartu zuen. Kanpotarrek ezin zuten erreakzionatu jokalari gorritxoek aukera txikiena ere ematen ez zietelako, denbora guztian kontzentratuta eta serio aritu baitziren. Gainera atsedenaldira iristeko segundu gutxi falta zirela, Iñigol Andresek hirugarrena egin zuen partida itxiz.

Bigarren zatia:

Urnietarrak ez ziren erlaxatu eta berdin defendatzen jarraitu zuten. Sekulako intentsitatea sartu zioten jokoari eta erdialdean beste behin baloia lapurtu eta gero, Iñigo Andresek pase ederra sartu zion bere anaia Imanol Andres-i eta honek atezaina gainditu ondoren laugarrena igoarazi zuen markagailura. ALELUYA!!Hemendik aurrera norgehiagoka nahasten hasi zen. Epaileak kanpotarrak txartel pare batekin zigortu, hauek berotu eta sarrera itsutsi batzuk ikusi ziren. Zorionek odola ez zen ibaira iritsi eta partida horrela bukatu zen.

Ondo mutilak, oso ondo. Partida polita jokatu genuen, bai aurrean eta bai atzean. Bide onetik goaz. Badakigu nola jolastu eta zertara. Jokalari bakoitzak badaki zein den bere betebeharra eta erloju suitzar baten antzera funtzionatzen ari gara. Gainera fisikoki zoragarri gaude. Animo Mutilak!!!

Aste honetako emaitzak eta sailkapena.

Uste dut partidan zehar zenbait argazki egin zirela. Egoitz, ahal izanez gero pasa iezazkidazu. Orain mundu guztia bozkatzera. Teknikoek ere euren iritzi eman dezakete noski!! Gora UKE.