Hemen gara berriz ere. Denbora luzean egon gara munduko Urnietazaleei gure talde internazionalaren inguruan berririk eman gabe. Batzutan nagikeria, beste batzutan emaitzen eraginez sortutako desmotibazioa...Beti aitzakiak bilatzen genituen hain zoragarriak diren kronikak ez publikatzeko. Baina hori bukatu egin da. Denboraldi berriarekin ilusio berriak sortu dira eta urte honetan berrikuntza ugari izango ditugu. Asteroko kronikaz gain, gure taldearen inguruko hainbat pertsonek tokia izango dute egunerokotasunean. Nahi duen jokalari, tekniko zein ministrok parte hartzeko aukera izango du. Beraz, animatu zaitezte. Noski, aurten ere puntuazioak emateko aukera egonen da.
Gure taldeari dagokionez, hainbat baja izan ditugu. Jokalari mitikoetako bat taldea utzi du eta egia esan, asko nabaritzen da lanagatik utzitako kirol eta pertsonal zuloa. Espero dezagun noizbait gure Peru handia bueltatzea. Talde utzi duen beste bat Itu izan da. Ameriketara joan zaigu, zehazki Will Smith-en jaioterrira, Philadelphiara hain zuzen ere. Espero dezagun blog-a elkarrekin komunikatzeko tresna egokia izatea. Gure JAvi PAstorrek ere utzi ditu delegaritza lanak. BEti gure bihotzean Javi!!!
Ez da baja izan baina horrela hartu beharra dago. Sorbaldatik errekuperatzeko gutxi falta zitzaionean, futbolariok hain gorroto dugun lesioa izan zuen, Triada. Ioritzi buruz hitz egiten ari naiz. Azkar errekuperatzea espero dezagun. Animo Txapeldun.
Fitxaketa berriak ere izan ditugu. Imanol, Peluko, Elias, Pablo Zurdo, Belber II, Gontzal, Rui. Egoitz izango da delegaritza lan berriak egingo dituena. ONgi etorri denei!
Aurkezpen txiki hau egin eta gero kirol arloari helduko diot. Abuztuaren 4ean ekin genion lanari, aurpegi berri ugari eta jokalari mordoarekin. Lan gogorrak emaitza emankorrak eman dituela baieztatu dezakegu, lehenbiziko hiru partidatan sei puntu lortu baititugu. Gaur azken partiduko kronika egingo dut soilik. Beraz, aurrera denboraldiko lehen kronika.
Urnieta 2 - 0 Martutene
Hamaikakoa: Igor; Koton-to, Gorka, Jonte, Leku; Ander, Iker(c), Imanol, Peluko, Julen;Iñigol.
Ordezkoak: Gorospe, Larra, Elias, Andoni, Gontzal, Pablo eta JAbato
Lehen zatia:
Serio eta seguru aritu ziten gorritxoak. Atzealdean ez zituzten zirrikuturik topatu kanpotarrek eta hau izan zen garaipenaren oinarria. Guk ere ez genuen arrisku handiegirik sortu, baina nabaritzen zen partiduaren pisua guk generamala. Kanpotarrak oso txarrak ziren geldikako jokaldiak defendatzen eta hau probestu genuen...eta nola!Lehen zatiko erdialdean, Koton-ek korner bat maisuki atera zuen eta bigarren zutoinean Ikerrek, Darko Kovacevikek sinatuko zukeen burukada bati esker etxekoak aurreratu zituen. Hau eta gero, Ikerrek berak bigarren gola sartzeko aukera aparta izan zuen beste burukada baten bidez, baina desbideratuta joan zen Julen Loinazen muturren aurretik. Horrela iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren zatia:
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Martuteneko jokalariei. Izan ere, hainbeste protestatzen zituzten epaileak hartutako erabakiak, oxigenoa eta tokia hartzeko denbora ematen zigutela. Beraiek egin zuten bigarren zati horretatik denboraldi xelebre, mantso, trabatu eta aspergarria. Epaileak falta bat adierazi eta lau jokalari joaten zitzaizkion protestaka. Hori guztia noski, gure alde. Hala ere protesta bat eta bestearen artean futbolera jokatzeko denbora ere izan genuen. Aukera gutxi sortu genituen baina horietako batean Pelukok bigarren gola lortu zuen, lasaitasunarena. Handik aurrera, ezer gutxi. Txarrena zera izan zen, Julen Loinaz galdu genuela arbitroak kanporatu zuelako. Behingoz ez zuen errurik izan. Animo Julen.
Ongi mutilak, ongi!!!Denboraldi hasiera bikaina egiten ari gara. Hurrengo astean Beti Onari irabaziz gero, Ojito!!!
Emaitzak eta sailkapena
Ez ahaztu JOKALARIRIK ONENAri puntuak ematen. Aurten pixka bat serioago hartuko ditugu puntuazioak eta astero sailkapena eguneratu egingo da. Puntuak komentarioak egiten diren sektorean eman daitezke.
2008-09-29
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)