Tonto aurpegia eta zapore gazi-gozoa uzten duten partida horietakoa jokatu genuen aurreko larunbatean, lider berria den Pasajes-en aurka. Porrota ez zen bidezkoa izan eta jokalariok, lortutako emaitza baino merezimendu handiagoak egin genituen. Ni pertsonalki oso arro nago taldeak erakutsitako irudiarekin, oso pozik eta etorkizunera begira lasai eta ilusioz betea.
Hamaikakoa: Igor; Coton, Gorka, Jonte, Ima; Ander, Iker (c), Julen Loinaz, Sierra; Andoni eta Iñigo.
Ahulkian: Goros, Larra, Itu, Rodrigo.
Lehen zatia.
Hasieran arerioek partiduaren pisua eramen arren, gure jokalariak atzealdean bikain aritu eta honen eraginez ez zuten ia arriskurik sortu. Egia esan, guk ere arrisku gutxi sortu genuen baina ez ginen etsaiak baino gutxiago izan!!! Begietara begiratu eta maila berean jokatu genuen. Ez ginen kokildu eta irudi polita eman genuen lehen zati honetan. Tamalez, hainbestetan oparitzen ditugun falta baten ondorioz iritsi zen etxekoen aukera bakarra eta gola. Jaurtiketa zorrotz bati esker iriki zuten markagailua etxekoek atsedenaldirako segundu gutxi falta zirela.
Bigarren zatia:
Pasajes-ek lortutako golak gure jokalariak suspertu egin zituen. Lotsarik gabe eta zuzen berdinketaren golaren bila abiatu ginen. Bigarren zati polit eta intentsoa izan zen. Etsaia baino askoz gehiago izan ginen eta soken aurka izan genuen. Pena ikaragarria izan zen izandako aukerak baliatu ez izana eta porrotarekin bueltatzea.
Partida honek jokalariek duten etengabeko konpromezua erakutsi zigun behin eta berriz. Guztiok eman genuen gure onena eta bidea hau izan behar da. Espiritu hau erakutsiz gero ez dugu helburua lortzeko arazorik izango.
Hurrengo astean Munibe hartuko dugu etxean. Ezinbestekoa izango da irabaztea. Betiko gogoa, lana eta motibazioaz jokatzen badugu ez dugu arazorik izango.Animo Mutilak.
Aste honeteko emaitzak eta sailkapena.
Eta orain, goza ezazue aste hontako bideotaz. Eskerrak Jon Jabati.
Partidako zenbait jokaldi:
Partidako jokaldirik garbiena:
El séptimo de caballería.Tuturuturuturuturu!!!!
2007-11-26
2007-11-19
10. jardunaldia. Usurbil 0 - 0 Urnieta
Puntu bat eta eskerrik asko. A zer nolako sufrimendua aurreko larunbatean pasa genuena. Hasieratik eguna gaizki hasi zen. Usurbilgo instalakuntzak berritzen ari direla eta, Urnietan aldatu behar izan ginen. Gainera, sartu gintuzten "fabela" horren egoera nazkagarria izan zen. Pakistanen baino uholde gehiago zituen eta hori gutxi ez balitz, argirik gabe gelditu ginen.
Komeria guzti horietaz gain, partidua oso sufritua izan zen. Dudarik gabe, Usurbilek menperatu egin gintuen -gehien bat lehen zatian- eta nahikoa izan genuen puntutxo bat ateratzearekin. Denboraldiko partidarik zailena izan zela uste dut eta etxekoek ate aurrean izandako hutsek porrotetik salbatu gintuzten.
Hamaikakoa: Gorospe; Coton, Gorka, Jonte, Itu; Ioritz, Iker (c), Sierra, Ander; Julen eta Iñigo.
Ahulkian: Igor, Rodrigo, SUPER LARRA, Albert, Jabat eta Andoni.
Lehen zatia:
Puffffffffffff. A zer nolako eromena. Usurbildarren mugikortasunak erotu egin gintuen.Espazio gehiegi utzi genituen lerro artean eta etxekoek euren jokoa garatu zuten inolako arazorik gabe. Aukera anitz izan zituzten markagailua irekitzeko baina zorionez ez zen hala gertatu. Zati honteako aspekturik positiboena...Atsedenaldia.
Bigarren zatia:
Eskerrak!!!!! Bigarren zati honetan gure taldea egokiago kokatua atera zen. Usurbilek arazo gehiago zituen lehen zatiko joko azkar eta teknikoa garatzeko eta horrela, pare bat kontraerasoen bidez gola sartzeko aukeratxo batzuk izan genituen. Tamalez -edo zorionez- markagailua ez zen mugitu eta partida hutsean bukatu zen.
A zer nolako zortea izan genuen aurreko larunbatean. Zortea bilatu egin behar da, baina partida honetan gehiegi bilatu genuen. Zorionez atea hutsean mantendu genuen eta beste puntutxo bat lotu genuen.
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Partidako argazki eta bideoak bihar igoko ditut.

2007-11-12
9. jardunaldia Urnieta 3 - 0 Gure Txokoa
Ederki, ederki eta ederki. Irabazi beharreko partida zen, hasiera batean arerio zuzena den talde baten aurka jokatzen genuelako. Ez genuen hutsik egin eta taldeak joko polita eta segurtasuna erakutsiz hiru puntuak poltsikoan sartu zituen. Bejon deigula mutilak.
Hamaikakoa: Igor; Leku, Jonte, Gorka, Sierra; Ioritz, Iker (c), Rodri, Ander; Julen eta Iñigo;
Ahulkian: Goros, Itu, Albert, Coton.
Kamera lanetan: Jon Jabat.
Lehen zatia:
Hasierako minutuetan joko polita egin genuen. Konbinazio eta eraso jokaldi interesgarriak sortu genituen arerioaren ate inguruetan. Aukera onak izan arren, berriz ere geldikako jokaldi bati esker lortu genuen abantaila. Julenek maisuki erdiratu zuen falta bat eta aldaratze batzuk eta gero, Rodrik baloia sareetara bidali zuen. Hemendik atsedenaldira arte aukera zoragarriak izan genituen partida behin betiko ixteko baina suspensea eta misterioa gustoko ditugunez bigarren zatirako utzi genituen lanak.
Bigarren zatia:
Goitik behera menperatu genuen talde kanpotarra. Aukera pila bat izan eta gero, Iñigok pase on bat bularraz ederki kontrolatu eta zartako gurutzatu eta bikain bati esker bi eta hutsekoa ipini zuen markagailuan. Gauzak are eta gehiago argitu ziren talde kanpotarra bat gutxiagorekin gelditu zenean. Une honetatik aurrera arerioa etsi eta Coton-ek hirugarren gola sartu zuen eta Urnietako Stadium-era hurbildu ziren 2314 ikusleak erotu egin ziren. Horrela bukatu zen partida.
Ongi mutilak, oso ongi. Horrelako emaitza bat behar genuen hazten jarraitzeko. Geldikako jokaldiez gain, jokatuz golak sartu ditzakegula erakutsi genuen aurreko larunbatean. Gainera atea hutsik mantendu genuen beste behin. Gorengoen maila eta erregionaletako lehen eta bigarren maila kontuan hartuz, gol gutxien jaso dituen taldea gara. Zorionak!!!. Hurrengo helburua, Usurbil konkistatzea.
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Jarraian ikusi dezakezuten moduan, taldea bezala, gure blog-a ere hazten ari da. Hemen dituzue partidako bideo dokumentu batzu, Jon Jabati esker.
Jokalariak zelairatzen.
Rodriren Gooooooola.
Bestelako jokaldiak....uuuuuuuyyyyyyyyyyy Gorkaaaaaaaa.

2007-11-08
Aurreko urteko bideoa
Badakit aurreko urteko bideo bat dela, baina blog-ean jarri dut garai hartan zein guapoak ginen ikusteko. Gainera, azken momentuetan Ikasberriri oparitutako falta inozo bat eta gero izandako erreakzioak azaltzen dira. Mesedez, falta horiek ezin ditugu oparitu. Aurrelariak bizkarrez daude.Ea Andoni kazetariak Lengokoaken aurkako bideoak pasa eta igotzen ditudan.
2007-11-06
8. jardunaldia. Lengokoak 0 - 1 Urnieta
Azkeneeeeaaaaan. ALeluya. Bedeinkatua jaunaren izenean datorrena...Osaaaaana...osaaaanaaa zeru goinenean. Jaja. Ongi mutilak, ongi. Berriro ere garaipenarekin topatu ginen aurreko ostegunean, sufrituta, baina garaipena azken finean. Lehen zatia eta bigarrena guztiz kontrakoak izan ziren. Lehenengoan, gureak izan ziren aukerarik onenak, gure taldeak eraman zuen partidaren pisua. Bigarrenean ordea, Altuna autobus konpainiari deitu eta autobus polita jarri genuen. Ederki sufriarazi zeniguten niri eta nere hanka lesionatuari. Ni ez naiz gafea...ni ez naiz gafea...ni ez naiz gafea.
Hamaikakoa:Igor; Coton, Jonte (c), Gorka, Leku; Ioritz, Rodri, Sierra, Ander; Julen Loinaz eta Iñigo:
Ahulkian: Gorospe, Itu, Jabat, Larra, Albert.
Lehen zatia:
Gure taldea oso serio eta borrokalari atera zen. Atzealdean segurtasun handiz jokatzeaz gain, erasoan ere aukera bikainak sortu genituen. Ezker zein eskuinetik eraso azkarrak exekutatu genituen baina beti bezala gola sartzeko aukera garbi horiek ez genituen baliatu. Halako eraso batean sortutako aldaratze bat Iñigok hartu eta atzetik etorrita Lengokoakeko jokalari batek penalty argia egin zion. Zigor gorena jaurtitzeko ardura Iñigo berak hartu zuen eta gooooooool uouo. "Hi dek gola, komo molaaaa". Horrela iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren zatia.
Partida goitik behera aldatu zen. Lengokoakek hartu zuen partidaren pisua eta goitik behera gailendu zitzaiguun. Atzealdean sartuta egon ginen bigarren zati osoa, erasora ateratzeko baliabiderik gabe. Zorionez, Igorrek partida bikaina egin zuen hainbeste maite duen ate azpian eta hiru puntuak Urnietara etorri ziren.
Oso ondo mutilak. Oso urduri jarri zenituzten zaleak, baina horrelako garaipenek zapore ona uzten dute. Hurrengo astean Gure Txokoaren aurka egurra eman behar dugu, partida hau irabazita goruntz begira jarriko gara eta. Animo Mutilak!!!
Aste honetako emaitzak eta sailkapena.
Andoniri esker lortutako argazkiak:

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)